Ireki menu nagusia

Iker Pou Azkarraga (Gasteiz, Araba, 1977ko otsailaren 5a) eskalatzailea da, munduko espezialistarik onenetakoa zailtasun handiko eskaladan. Gainera, harrizko hormen eskaladako irakaslea da. Eskalatzen bederatzigarren gradura iritsia da; izan ere, bederatzigarren gradura iritsi den lehenengo euskal herritarra da.

Iker Pou
Iker en el L3-8b+ de "Leve,Leve", Cao Grande.png
Bizitza
Izen osoa Iker Pou Azkarraga
Jaiotza Gasteiz1977ko otsailaren  5a (42 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak arroka-eskalatzailea eta maisu/maistra
hermanospou.com/

LorpenakAldatu

2000. urtean Alemanian dagoen Action Direct 9 zailtasuneko horma igo zuen hirugarren eskalatzailea izan zen. Bere anaia Enekorekin batera, muturreko horma-eskaladaren mugak bilatu ditu. Azken urteotan, Zazpi pareta, zazpi kontinente proiektuaren barruan, Pou anaiek munduko zazpi kontinenteetako pareta enblematiko bana eskalatu dute: El Capitan (Yosemiteko Parke Nazionala, Kalifornia), Naranjo de Bulnes (Picos de Europa, Espainia), Tsanoro (Madagaskar), Totem Pole (Tasmania), Dorre Izengabea/Trangoko Dorreak (Himalaia), Fitz Roy (Patagonia) eta Three Pigs pareta (Antarktika). 2007ko abenduaren 25ean bukatu zuten igotzen horietako azkena.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu