Ireki menu nagusia

Hugh Le Caine (Kanada, 1914ko maiatzaren 27a - 1977ko uztailaren 3a) fisikaria, musikagilea eta musika tresnen egilea izan zen. Kanadako Ikerketa Kontseiluan fisikari gisa lan egiten zuela, hain gogoko zituen musika elektronikoa eta soinu berrien sormena lantzen jardun zuen etxean. Musika elektronikoaren aitzindaria da, eta hainbat musika-tresna asmatu zituen 1940ko hamarkadan, horien artean Sackbut sintetizadorea, gaur egun tentsioz kontrolaturiko lehen musika-tresnatzat hartua. Geroago, etxean egiten zituen lanak Ikerketa Kontseiluan lantzeko baimena eman zioten, eta egun osoan lan horretan aritzearen ondorioz musika-tresna eta obra berriak sortu zituen; horien artean Dripsody delakoa da ezagunena, ur-tanten hotsak besterik erabiltzen ez duen musika-lana.

Hugh Le Caine
Canadian physicist Hugh Le Caine.jpg
Bizitza
Jaiotza 1914ko maiatzaren  27a
Herrialdea  Kanada
Heriotza 1977ko uztailaren  3a (63 urte)
Heriotza modua : trafiko istripua
Jarduerak
Jarduerak fisikaria, musikagilea, musikaria eta fisikari nuklearra

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugh Le Caine