Letizia Quaranta (Turin, 1893ko abenduaren 30aErroma, 1977ko urtarrilaren 9a) italiar aktorea izan zen. Bere film gehienak mutuak dira.[1]

Letizia Quaranta

Bizitza
JaiotzaTurin1892ko abenduaren 30a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1893ko abenduaren 30a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1977ko urtarrilaren 9a)
HeriotzaErroma1977ko urtarrilaren 9a (84 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Carlo Campogalliani
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0702893 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Turinen, Italian, bi ahizpa zituen: Lydia, aktorea ere bai, eta Isabella. Bere ahizpa nagusiari esker zinema munduan sartu zen, Itala Film konpainian lan egiteko. Lehenengo filmak Il gioiello del Nilo eta Nino Oxiliaren Addio giovinezza! izan ziren. Laster oso ezaguna egin zen. Bere film askoren zuzendaria Carlo Campogalliani izan zen; biak 1921ean ezkondu ziren. Senarrarekin lehen Erromara aldatu zen zeren eta bertan Italiako zinema-industria indartsuena sortzen ari baitzen, eta ondoren Argentinara non senarrarekin hiru film egin zituen. Erroman berriro ere film gehiago egin zuen baina, beste aktore askoren kasuan bezala, soinuaren sarrerak zineman zailtasunak ezarri zizkion lanean jarraitzeko. 1931 urtetik aurrera zazpi film bakarrik egin zituen. 1950. hamarkada hasieran bere lan ibilbidea bukatutzat eman daiteke. 1977an Erroman hil zen.[2]

Filmografia aldatu

Hona hemen bere film ezagunenak:[3]

Erreferentziak aldatu

  1. IMDb.com, [1]
  2. Dizionario del cinema italiano - Le attrici, Gremese editore, Erroma, 2003.
  3. https://www.cinematografo.it/cinedatabase/cast/letizia-quaranta/99983/

Kanpo estekak aldatu