Rafael Gómez

EAE-ANVko politikari gipuzkoarra (1903-1977)

Rafael Gómez Jauregi (Errenteria, 1903 - ibidem. 1977ko maiatzaren 12a) Gipuzkoako politikaria izan zen. EAE-ANV alderdiko kidea zen eta hautagai izan zen 1933. urteko hauteskundeetan. Gipuzkoako ELAko lehendakari hautatu zuten urte berean, Graciano Ormaetxearekin batera. Gerra Zibila amaitutakoan aliatuen aldeko informazio sare batean jardun zuen, polizia frankistak atxilotu eta hiltzera kondenatu zuen arte. Ez zuten hil, eta kartzelan eduki zuten 1946. urtera arte. 1947an, Francoren diktaduraren garaiko lehen greba politikoan parte hartu zuen, eta Lapurdira joan behar izan zuen ondoren. 1968. urtean itzuli zen Gipuzkoara. Errenterian hil zuen 1977ko maiatzean Espainiako poliziak, amnistiaren aldeko manifestazio batean.

Rafael Gómez
Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1903
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaErrenteria1977ko maiatzaren 12a (73/74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksindikalista
KidetzaEusko Langileen Alkartasuna
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza

Erreferentziak aldatu