Groucho Marx
Groucho Marx edo Julius Henry Marx (New York, 1890eko urriaren 2a – Los Angeles, Kalifornia, 1977ko abuztuaren 19a) umorista eta aktore estatubatuarra izan zen.
Groucho Marx | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Julius Henry Marx |
Jaiotza | Manhattan, 1890eko urriaren 2a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Manhattan |
Heriotza | Cedars-Sinai Mediku Zentroa, 1977ko abuztuaren 19a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Eden Memorial Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Sam Marx |
Ama | Minnie Marx |
Ezkontidea(k) | Ruth Johnson (en) (1920ko otsailaren 4a - 1942) Kay Marvis (en) (1945eko otsailaren 24a - 1951) Eden Hartford (1954ko uztailaren 17a - 1969ko abenduaren 4a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komediantea, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta irrati-esataria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Robert Benchley |
Kidetza | Marx anaiak |
Izengoitia(k) | Groucho Marx |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
marx-brothers.org… | |
|
Marx anaien (Chico, Harpo, Gummo eta Zeppo) buru izan zen, hirugarrena adinari dagokionez, eta haiekin batera hainbat pelikula ospetsu egin zituen 1921etik 1957 arte. Familia judua osatu zuten.
Gezurrezko bibotea eta purua ziren haren ezaugarri ezagunak.
Filmografia
aldatuHumor Risk (1921) • The Cocoanuts (1929) • Animal Crackers (1930) • The House That Shadows Built (1931) • Monkey Business (1931) • Horse Feathers (1932) • Duck Soup (1933) • A Night at the Opera (1935) • A Day at the Races (1937) • Room Service (1938) • At the Circus (1939) • Go West (1940) • The Big Store (1941) • A Night in Casablanca (1946) • Love Happy (1949) • The Story of Mankind (1957).
Filmen zuzendaria eta izenburuak
aldatuFilmen zuzendaria eta itzuli bada beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) beste izenburu batekin taula honetan ikus daiteke:
Urtea | Filma | Zuzendaria | Beste izenburu batzuk |
---|---|---|---|
1921 | Humor Risk | Richard Smith | |
1929 | The Cocoanuts | Robert Florey | frantsesez: Noix de coco |
1930 | Animal Crackers | Victor Heerman | gaztelaniaz: El conflicto de los Marx frantsesez: L'Explorateur en folie |
1931 | Monkey Business | Norman Z. McLeod | gaztelaniaz: Pistoleros de agua dulce frantsesez: Monnaie de singe katalanez: Pistolers d'aigua dolça |
1932 | Horse Feathers | Norman Z. McLeod | gaztelaniaz: Plumas de caballo frantsesez: Plumes de cheval |
1933 | Duck Soup | Leo McCarey | frantsesez: La Soupe au canard katalanez: Sopa d'ànec |
1935 | A Night at the Opera | Sam Wood | gaztelaniaz: Una noche en la ópera frantsesez: Une nuit à l'opéra katalanez: Una nit a l'òpera galizieraz: Unha noite na ópera |
1936 | Yours for the Asking | Alexander Hall | gaztelaniaz: Tuya si la quieres |
1937 | A Day at the Races | Sam Wood | gaztelaniaz: Un día en las carreras frantsesez: Un jour aux courses katalanez: Un dia a les curses |
1938 | Room Service | William A. Seiter | frantsesez: Panique à l'hôtel katalanez: L'hotel dels embolics |
1939 | At the Circus | Edward Buzzell | gaztelaniaz: Una tarde en el circo frantsesez: Un jour au cirque katalanez: Una tarda al circ |
1940 | Go West | Edward Buzzell | gaztelaniaz: Los Hermanos Marx en el Oeste frantsesez: Chercheurs d'or katalanez: Els germans Marx a l'Oest |
1941 | The Big Store | Charles Reisner | gaztelaniaz: Tienda de locos frantsesez: Les Marx au grand magasin |
1946 | A Night in Casablanca | Archie Mayo | gaztelaniaz: Una noche en Casablanca frantsesez: Une nuit à Casablanca katalanez: Una nit a Casablanca |
1947 | Copacabana | Alfred Edward Green | |
1950 | Love Happy | David Miller | gaztelaniaz: Amor en conserva frantsesez: La Pêche au trésor |
1950 | Mr. Music | Richard Haydn | gaztelaniaz: El amor vigila |
1951 | Double Dynamite | Irving Cummings | gaztelaniaz: Don Dólar frantsesez: Une veine de... |
1952 | A Girl in Every Port | Chester Erskine | gaztelaniaz: Una novia en cada puerto frantsesez: Une fille dans chaque port |
1957 | The Story of Mankind | Irwin Allen | gaztelaniaz: La historia de la humanidad frantsesez: L'Histoire de l'humanité |
1957 | Will Success Spoil Rock Hunter? | Frank Tashlin | frantsesez: La Blonde explosive |
1963 | Hollywood Without Make-Up | Rudy Behlmer | |
1964 | MGM's Big Parade of Comedy | Robert Youngson | gaztelaniaz: The Big Parade of Comedy |
1968 | Skidoo | Otto Preminger | |
1975 | Brother, Can You Spare a Dime? | Philippe Mora | gaztelaniaz: Hermano, ¿me das diez centavos? frantsesez: T'as pas 100 balles ? |
1976 | That's Entertainment, Part II | Gene Kelly | gaztelaniaz: Hollywood, Hollywood frantsesez: Hollywood, Hollywood katalanez: Això és l'espectacle |
1981 | This Is Elvis | Andrew Solt | gaztelaniaz: Este es Elvis |
Esaldi famatuak
aldatu- Asko gozatu dut antzezlan honekin, batez ere etenaldian.
- Duela asko, emakume batekin bizi izan nintzen bi urtean, haren gustuak eta nireak berdinak zirela konturatu nintzen arte: biok genituen neskak gustuko.
- Ene seme, zoriontasuna gauza txikiez eginda dago: yate txiki bat, luxuzko etxe txiki bat, aberastasun txiki bat...
- Zentabo bat nahi izango banu semearen eltze-itsua apurtuko nuke -seme bat izango banu.
- Gure amak haurrak izugarri maite zituen. Edozer gauza emango luke ni bat izateko.
- Lubakiak zulatu! Gure gizonak etengabe erortzen diren bitartean! Ez dugu lubakirik zulatzeko denborarik. Aurrefabrikatuak erosi beharko ditugu.
- Zergatik eta nola iritsi zara hogei seme-alaba izatera. Senarra maite dut. Nik ere oso gustuko dut purua, baina noizbehinka ateratzen dut ahotik.
- Nirekin ezkondu nahi duzu? Aberatsa zara? Erantzun lehenengo bigarren galdera.
- Ez pentsatu gaizki nitaz, emakume; zureganako interesa sexual hutsa da-eta.
- Gero arte laztana... Arranopola! Afariaren kontua oso garestia da!... Eskandalu bat da!...Nik, zu banintz, ez nuke ordainduko.
- Kontua ordaintzea?... Hori ohitura zentzugabea!
- Ezkontza da dibortzioaren arrazoi nagusia.
- Gizon handi bakoitzaren atzean emakume handi bat dago. Eta haren atzean emaztea.
- Zakurrez kanpo, liburua da segur aski gizonaren lagunik onena. Eta barruan segur aski ilunegi dago irakurtzeko.
- Gela-zerbitzua? Ekarri gela handiago bat.
- Zergatik nengoen emakume horrekin? Zu gogorarazten didalako, egia esan, berak zu zuk baino gehiago gogorarazten dit.
- Edaten dut beste pertsonak interesgarri egiteko .
- Ezerezetik hasita, miseriaren maila altuenetara iritsi naiz.
- Hil egin zara ala ordularia gelditu zait.
- Adin oso txikian jaio nintzela aitortu behar dut.
- Gau zoragarri bat pasa dut. Baina ez da hau izan.
- Telebistak gauza miragarriak egin ditu nire kulturagatik. Norbaitek telebista pizten duenean, liburutegira joaten naiz eta liburu on bat irakurtzen dut.
- Zergatik kezkatu behar naiz etorkizunaz? Zer egin du etorkizunak nigatik?
- Zure liburua hartu nuen lehen unetik lurrera erori nintzen barrezka. Noizbait irakurtzea espero dut.
- Bai noski, ulertzen dut. Bost urteko haur batek ulertuko luke. Ekar diezadatela bost urteko haur bat!
- Ez dut inoiz aurpegi bat ahazten. Baina zure kasuan salbuespen bat egingo dut.
- Hauek dira nire printzipioak. Ez bazaizkizu gustatzen, baditut beste batzuk .
- Nori sinistuko diozu? Niri ala zure begiei?
- Inoiz ez nintzateke onartuko ninduen klub bateko kide izango.
Bibliografia
aldatu- "Many Happy Returns", 1942.
- "Groucho and me", 1959 ("Groucho eta ni", Meettok 2006, Harkaitz Canoren itzulpena).
- "The Groucho Letters: Letters from and to Groucho Marx", 1967 ("Correspondance de Groucho Marx", Gallimard 1990; "Las cartas de Groucho", Anagrama 1999).
- "The Groucho Pile: An Illustrated Life", 1976.
- "Beds", 1976 ("Camas", Tusquets 1997).
- "Memoirs of a Mangy Lover", 1989 ("Memoires d'un amant lamentable", Seuil 1984; "Memorias de un amante sarnoso", Tusquets 2000).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuWikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Groucho Marx |