Ireki menu nagusia

Mireya Etxaluze

euskal astrofisikaria

Mireya Etxaluze Azkonaga (Eibar, Gipuzkoa, 1977ko urtarrilaren 19a[1]) euskal astrofisikaria da.[1]

Mireya Etxaluze
Bizitza
Jaiotza Eibar1977ko urtarrilaren 19a (42 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
La Lagunako Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak astrofisikaria

1995ean fisika ikasten hasi zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2001ean astrofisikako ikasten hasi zen Tenerifeko La Lagunako Unibertsitatean. 2004an Oxfordera joan zen, Rutherford Appleton laborategian Kuiper gerrikoko asteroideen jatorriaren eta hauen ezaugarri nagusien inguruan ikertzera.[1]

2006an doktorego-ikasketak egiten hasi zen Rutherford Appleton laborategian eta Unibertsitate Irekian (ingelesez: Open University). Bertan Far infrared studies of the galactic plane (euskaraz: galaxia-planoari buruzko ikerketa infragorri urrunean) izenburuko doktore-tesia idatzi zuen ingelesez. Doktoregoa ikasten ari zen bitartean, JAXA Japoniako espazio agentziarekin elkarlanean aritu zen Akari satelitearen teleskopio infragorriko datuekin lanean.[1] 2009an doktoratu zen.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d Mireya Etxaluze Azkonaga, . Noiz kontsultatua: 2016-02-08.


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.