Pornografia feminista

Pornografia feminista emakumeek sortutako edota emakumeei zuzendutako pornografia generoa da. Emakumeek sexu-berdintasuna eta gozamenaren bidez askatasuna lortzea bultzatzeko jaio zen. Feminismoaren hirugarren olatuan, emakumeak prest zeuden askatasuna eta sexu-berdintasunaren eskubideak aldarrikatzeko helduentzako entretenimenduaren industrian sartuz.

Tristan Taormino 2007ko Feminist Porn Awards sari-banaketa ekitaldian, Toronton.

Zuzendariak aldatu

Porno feminista zuzendari nabarmenenak Courtney Trouble, Candida Royalle, Tristan Taormino, Madison Young, Shine Louise Houston, Jincey Lumpkin, Ovidie eta Erika Lust dira.

Sariak aldatu

2006az geroztik, urtero Feminist Porn Awards sariak banatzen dira urtero Toronton, sexu-jostailu feministak saltzen dituen saltoki batek antolaturik. Sariak honako irizpideak jarraituz ematen dira:

  1. Emakume batek parte hartu du lanaren ekoizketan, idazketan, zuzendaritzan, etab.
  2. Emakumearen egiazko sexu-gozamena erakusten du.
  3. Film batean irudikatutako sexu-mugak hedatzen ditu eta porno konbentzionalean aurki daitezkeen estereotipoei aurre egiten die.

Europari dagokionez, 2009az geroztik film onenak PorYes sarietarako hautatzen dira urtez urte.

Kanpo estekak aldatu