Ireki menu nagusia

Eneko Atxa Azurmendi (Zornotza, Bizkaia, 1977ko irailaren 14a[1]) euskal sukaldaria da. Larrabetzuko Azurmendi jatetxearen jabea da.

Eneko Atxa
Eneko Atxa cropped.jpg
Bizitza
Izen osoa Eneko Atxa Azurmendi
Jaiotza Zornotza1977ko irailaren  14a (42 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak sukaldaria

Enekok Leioako Ostalaritza Eskolan ikasi zuen. Hainbat jatetxetan egin du lan, esaterako: Baserri Maitean, Zaldua Erretegian, Galdakaoko Andra Marin, Martin Berasategiren jatetxean, Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxean eta Axpeko Etxebarrin.

Sariak eta kritikaAldatu

  • Egile sukaldaritzan Espainiako chef gazteenari Saria. (2000)
  • Urteko sukaldaririk onena Frantziako Fourchettes klub ospetsuaren arabera.
  • Pil-pil sarietarako izendatua, teknika berritzailearen alorrean. (2005)
  • 2006an Azurmendi jatetxea Jatetxe Berri Onenaren sarirako izendatu zuten Internacional Madrid Fusión goi-bileran.
  • 2006an Food & Wine aldizkariak munduko jatetxerik onenen artean gomendatu zuen.
  • Michelin Gidak 2008ko edizioan izar bat eman zion Azurmendi jatetxeari.
  • 2011 urtean bigarren Michelin izarra eman zioten jatetxeari
  • 2012 urtean lortu zuen hirugarren Michelin izarra Azurmendi jatetxeak, Bizkaian hirugarren izarra lortzen duen lehen jatetxea da

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)Eneko Atxa

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eneko Atxa