Shakira
Shakira Isabel Mebarak Ripoll (Barranquilla, Kolonbia, 1977ko otsailaren 2a ), pop-rock kantaegile, disko-ekoizle, dantzari, modelo, instrumentista, enpresaburu, aktore eta filantropoa da. Gaztelaniaz eta ingelesez abesten du. UNICEFek borondate oneko enbaxadore izendatu du. Sony Music diskoetxeak eta Billboard aldizkariak hainbatetan alditan aipatu dute Pop Latinoaren Erregina ezizenarekin.
Hemendik aurrera, artikulu honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
1995. urtean debutatu zuen disko merkatuan, Pies Descalzos diskoarekin, Luis Fernando Ochoaren laguntzaz.[1] Album horretan nabarmentzen dira «Estoy aquí», «Donde estas corazón?» eta «Antología»; kalkulatu da 5 milioi kopia baino gehiago saldu dituela. Urteak gero, Ochoarekin lan egiten jarraitu zuen eta ¿Dónde están los ladrones? albuma plazaratu zuen (1998), bai eta 10 milioitik gora ale saldu ere. Nazioarteko arrakasta 2001ean iritsi zen Laundry Service bere albumarekin, hura merkatuaren tontorrean kokatu zen; 12 milioi baino gehiagoko salmentak lehengo urtean. 2018an Sony Latin Music egiaztatu zuen, Laundry Service, 20 milioi album saldu zituela.
Shakira garai guztietako artistarik sarituenetako bat da, hainbat sari ditu, horien artean 42 Latin Billboard Music Awards, 7 Billboard Music Awards, 3 Grammy Awards eta 13 Latin Grammy. Hainbat Guinness World Records ere baditu eta Hollywood-eko ospearen pasealekuan izar bat ere badu.[2] Billboard aldizkariak bere karrera Latinoamerikako musikaren historian sendoenetako bat bezala kokatu du, bere singeletako hiru Billboarden historiako hogei garrantzitsuenen artean kokatuz, "Tortura" , "Chantaje" eta "Suerte".[3] 2017aren amaieran, Shakira, Billboard Hot 100, Estatu Batuetako musika zerrenda nagusian, gaztelaniazko lau abesti sartu zituen lehen artista izan zen.[4]
2020ko otsailaren 2an, Shakira, Jennifer Lopezekin batera, Super Bowl Liv, Miami Gardens eta Floridako ikuskizunaren buru izan zen.[5]
BizitzaAldatu
1977-1989: Bere hasierakAldatu
1977ko otsailaren 2an jaio zen Barranquila, Kolonbian. William Mebarak Chadid-en (Libaneko jatorria) eta bere bigarren emaztearen Nidia del Carmen Ripoll Torrado (Kolonbiarra) alaba bakarra da. Bere aitaren partetik, 8 erdi anai-arreba zaharragoak ditu.
Shakira (شاكرة šākira) "esker onekoa" esan nahi du arabieraz. Shakir (شاكر šākir) izenaren forma femeninoa da. Bere bigarren izena, Isabel, bere ama-amonarengandik dator eta Espainiako jatorria da.Bere lehen deitura, Mebarak (مبارك məbārak), arabiarra da, eta bere bigarren deitura, Ripoll, Kataluniako da.
Bizita pertsonalaAldatu
Shakira giro katolikoan hazi zen. Valerie Domínguez Tarud, Ariadna Gutiérrez eta Paulina Vega modeloen lehengusu urruna da.
2011ko hasieretatik Gerard Piqué futbolariarekin erlazio sentimental bat dauka. Kantariak egiaztatu zuen, Twitter bidez 2011ko martxoaren 29an. Kantariak eta futbolariak urteak egun berean (otsailaren 2an) betetzen dituzte, nahiz eta 10 desberdintasun-urterekin.
KolaborazioakAldatu
- 2001ean Gian Marco Peruko kantariarekin elkarlanean aritu ziren "El Ultimo Adios" abestian. Abesti hori sortu zuten, 2001eko irailaren 11ko atentatuak memorian. Kantan, Jennifer Lopez, Ricky Martin, eta Christina Aguilera ere abesten dute.
- 2003an Shakira, Michael Jacksonekin elkarlanean aritu ziren. "Todo para ti" abestia sortu zuten beste artistarekin batera: Thalia, Ricky Martin, Carlos Santana, Olga Tañón, Gloria Estefan, beste batzuen artean.
- 2006an Wyclef Jean laguntzen dio "Hips Don't Lie" kantan.
- 2014an, "Can't Remember to forget you" gaia sortzen du Rihannarekin.
- 2017an Nicky Jamrekin "Perro Fiel" abesten du, "El Dorado" diskoaren parte da.
- 2018an beste kanta bat plazaratu zuen, Clandestino izenburuarekin, eta hirugarren aldiz Malumarekin abestu zuen.
FilmografiaAldatu
Zinema - Telebista | |||
---|---|---|---|
Urtea | Izena | Papera | Notak |
1986 | Vivan Los Niños | Hainbat pertsonai | Shakira txikitan |
1994 | El Oasis | Luisa María | Minisaileko protagonista |
2001 - 2009 | Saturday Night Live | Hura bera | Musika - gonbidatua |
2005 | 7 vidas | Hura bera | Kameoa |
2009 | Ugly Betty | Hura bera | Bahametako Triangelua |
2010 | Wizards of Waverly Place | Hura bera | |
2011 | Dora, la exploradora | Hura bera | Eskolako munduko egunaren abentura |
2013 | The voice AEB | Epaile / Entrenatzailea | Laugarren sasoia |
2013 | The Ellen DeGeneres Show | Gonbidatua | Hamabigarren saioa |
2014 | The voice AEB | Epaile / Entrenatzailea | Seigarren saioa |
2016 | Zoopatia | Gazelle | Ahotsa |
DiskografiaAldatu
- 1991: Magia
- 1993: Peligro
- 1996: Pies Descalzos
- 1997: The Remixes
- 1998: ¿Dónde están los ladrones?
- 2000: MTV Unplugged
- 2001: Laundry Service
- 2002: Laundry Service: Washed & Dried
- 2002: Grandes Éxitos
- 2004: Live & Off The Record
- 2005: Fijación Oral Vol. 1
- 2005: Oral Fixation Vol. 2
- 2006: Edición de Lujo: Fijación Oral Vol. 1/Oral Fixation Vol. 2
- 2009: She Wolf
- 2010: Sale el Sol
- 2011: Live From Paris
- 2014: Shakira
- 2017: El dorado
Musika itzuliakAldatu
- 1996-1997: Tour Pies Descalzos
- 2000: Tour Anfibio
- 2002-2003: Tour de la Mangosta
- 2006-2007: Tour Fijación Oral
- 2010-2011: Sale el Sol World Tour
- 2018: El Dorado World Tour
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pies descalzos, el exitoso álbum de Shakira, cumple 25 años» Rolling Stone 2020-10-06 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Latin GRAMMYs» Latin GRAMMYs (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ (Ingelesez) «Hispanic Heritage Month: Top 20 Latin Songs Of All Time, From ‘Despacito’ to ‘Vivir Mi Vida’» Billboard (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ «Hot Latin Songs - Decade-End» Billboard (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jennifer Lopez y Shakira encabezarán el show de medio tiempo del Super Bowl» CNN 2019-09-27 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez)(Gaztelaniaz) Webgune ofiziala