Ireki menu nagusia

Ingalaterra[1] Erresuma Batua sortzen duten herrialdeetako handiena da, uharteko hegoaldearen bi herenak baino gehiago hartzen baitu (130.395 km2) eta populazio osoaren % 83 (50.690.000 biztanle 2006an, 54.786.300 2015ean) baitauka. Halaber, pisu ekonomiko nagusia darama, BPGaren %85arekin.

Ingalaterra
England
Erresuma Batuko nazioa
Bandera Armarria
Ereserkia: Ez du ereserki ofizialik.
God Save the Queen (de facto)
Hiriburua
eta hiri handiena
Londres
Hizkuntza ofiziala(k) ingelesa
Aitortutako hizkuntzak kornubiera
Herritarra ingeles
Gobernua
 -  Erregina Elisabet II.a
 -  Lehen ministroa Boris Johnson
Legebiltzarra Erresuma Batuko Parlamentua
Azalera
 -  Guztira 130,279 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2015) 54.786.300
Zandaria San Jurgi
ISO 3166 kodea GB-ENG

Nazioarteko historian, ikaragarrizko eragina eduki du, bai ekonomiaz, Britainiar Inperioaren bidez, baita kulturaz ere, bertako hizkuntza (ingelesa) planeta osoan hedatuena eta garrantzitsuena izanda. Askotan Erresuma Batua izendatzeko erabiltzen da, baino desegokiro. Herrialdeko beste nazioekin (Gales eta Eskozia) eta Irlandarekin ez du beti harreman historiko onik izan.

Banaketa administratiboaAldatu

Eskualde eta konderriakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Ingalaterrako eskualdeak» eta «Ingalaterrako konderriak»

Historikoki, Ingalaterrako banaketaren oinarria konderriak ziren. Banaketaren sorrera ingelezko lurralde-batasun tradizionaletatik zetorren. Herrialdea batu baino lehen, batzuk erreinuak ziren, Essex edo Sussex bezala; beste batzuk, dukerriak, Yorkshire, Cornwall eta Lancashire esaterako edo soilik, nobleteriaren lurraldeak, Berkshire bezala.

Konderri tradizionalak oraindik badaude dira, baina batzuk elkartu edo aldatu egin dira.

XIX. mendeko bukaeran, herrietako gobernua berrantolatu zuten. Industrial hiri handiak sortzen zirenean, konderri berriak hirien inguruan sortu behar zuten, adibidez, Manchester Handia. 1990eko hamarkadan, John Major lehen Ministroaren berrikuntzak agintaritza berria sortu zuen, barrutiak sortzen. Horrek nahasmena ekarri du, gaur egun zaila baita konderri zeremonial ohikoak, konderri metropolitarrak eta ez-metropolitarrak desberdintzea.

Egun, Ingalaterra lau banaketa administratiboetan banatzen da: eskualdeak, konderriak, barrutiak eta parrokiak.


Hiri nagusiakAldatu

  1. London: 7.500.000 biztanle.
  2. Birmingham: 1.001.200 biztanle.
  3. Leeds: 723.100 biztanle.
  4. Sheffield: 520.700 biztanle.
  5. Brighton: 461.181 biztanle.
  6. Liverpool: 447.500 biztanle.
  7. Manchester: 441.200 biztanle.
  8. Bristol: 398.300 biztanle.
  9. Coventry: 304.200 biztanle.
  10. Leicester: 288.000 biztanle.
  11. Nottingham: 278.700 biztanle.
  12. Newcastle: 276.400 biztanle.

(2005eko datuak)

HistoriaAldatu

Erdi AroanAldatu

PizkundeaAldatu

Aro ModernoaAldatu

KulturaAldatu

LiteraturaAldatu

ZinemaAldatu

MusikaAldatu

 
The Beatles 1964an AEBetan.

Musika klasikoan egile ezagunak dira Thomas Tallis, William Byrd, Henry Purcell, Edward Elgar, Gustav Holst, William Walton, Ralph Vaughan Williams, Frederic Delius, Benjamin Britten, Michael Tippett, George Benjamin, Harrison Birtwistle eta Michael Finissy.

XX-XXI. mendeko musika talde garaikideen artean, bestela, 1960ko hamarkadan eta 1970eko hamarkadan nabarmendu ziren mundu mailan The Beatles eta The Rolling Stones, azken hauek oraindik ere aktiboan daudela zuzenekoak ematen.

Garai hartan ere, nabarmendu ziren The Who, Pink Floyd, The Kinks, Deep Purple, Led Zeppelin, Judas Priest, Black Sabbath eta Jethro Tull. Sex Pistols punk taldeak 1970eko hamarkadaren bigarren erdialdean egin zuen eztanda. 70 eta 80ko hamarkadetan, Queenek, Genesisek Supertrampek eta Iron Maidenek egin zuten distira.

1980ko hamarkadan, aldiz, The Clash (punk-rock), Motörhead, Def Leppard, The Cure, The Police, The Pretenders, The Smiths, Toy Dolls (punk), Madness (ska), Depeche Mode eta Duran Duran (pop) bandek jardun zuten.

1990eko hamarkadan The Prodigy, Muse, Blur eta Oasis. 2000ko hamarkadan Placebo, Coldplay, Kaiser Chiefs eta Asian Dub Foundation. 2010eko hamarkadan, Leona Lewis abeslaria, azkenik.

HezkuntzaAldatu

HedabideakAldatu

ZientziaAldatu

 
Charles Darwin.

KirolakAldatu

FutbolaAldatu

 
Bobby Charlton (1970).

Futbol modernoa Ingalaterran asmatu zuten XIX. mendearen amaieran. Ingalaterrako futbol selekzio nazionalak behin irabazi du Munduko Futbol Txapelketa, 1966an, eta birritan izan dira laugarrenak (1990 eta 2018an). Emakumezkoen selekzioa, bestela, Munduko Txapelketan hirugarrenak izan ziren 2015ean eta laugarrenak 2019an, eta Europako Txapelketan 1984an eta 2009an txapeldunordeak.

Bestela, 13 aldiz lortu dute ingeles taldeek UEFA Champions League irabaztea (2018-19ko denboraldia arte kontutan hartuta): Liverpool FC (6), Manchester United (3), Nottingham Forest (2), Aston Villa (1) eta Chelsea Football Club (1).

Europa mailako beste talde arrakastatsuen artean Tottenham Hotspur (UEFA Europa League birritan), Arsenal FC (Europako Futbol Errekopa behin), Ipswich Town (Europa League behin), Manchester City (Errekopa behin), West Ham (Errekopa behin) eta Everton (Errekopa behin) ditugu.

Futbolari ezagunen artean Bobby Charlton, Bobby Moore, Peter Shilton, Kevin Keegan, Gary Lineker, Paul Gascoigne, John Aldridge, Michael Robinson, Wayne Rooney, David Beckham, Frank Lampard, Michael Owen eta Alan Shearer ditugu, besteak beste.

Entrenatzaile famatuen artean, azkenik, Alf Ramsey, Howard Kendall, Terry Venables eta Roy Hodgson aipatzekoak dira, beste batzuen artean.

RugbyAldatu

Ingalaterrako errugbi selekzioak behin irabazi du Mundu Txapelketa, 2003an, eta birritan izan dira txapeldunordeak (1991 eta 2007an). Sei Nazioen Txapelketa, bestela, 28 aldiz eskuratu dute eta herrialderik arrakastatsuena izan da 2019 arte lehia honetan.

TenisaAldatu

Wimbledongo txapelketa 25 aldiz irabazi dute gizon tenislari ingelesek: William Renshaw (7), Lawrence Doherty (5), Reginald Doherty (4), Wilfred Baddeley, Arthur Gore eta Fred Perry (3na). Emakumeek beste 23 aldiz: Dorothea Douglass (7), Blanche Bingley (6), Lottie Dod eta Charlotte Cooper (5na).

AEBetako Irekia eta Australiako Irekia, bestela, behin bakarrik irabazi dute (bietan Virginia Wade). Roland Garros ere behin soilik (Sue Barker).

CricketAldatu

Munduko Kriket Txapelketa behin irabazi dute, 2019an, eta hiru aldiz taxpeldunordeak izan dira (1979, 1987 eta 1992an).

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu