Bibiana Candia
Bibiana Candia Becerra (Coruña, 1977ko abuztuaren 17a) idazle eta kazetari galiziarra da.[1]
Bibiana Candia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Coruña, 1977ko abuztuaren 17a (47 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Coruñako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania galiziera ingelesa portugesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
bibianacandia.com | |
Ibilbidea
aldatuFilologia Hispanikoa ikasi zuen Coruñako Unibertsitatean eta unibertsitate berean lan egin zuen ikasketak amaitu ondoren. 2011n Berlinera joan zen profesionalki literaturan lan egiteko. Kazetari eta idazle autonomo gisa lan egin zuen Alemaniako hiriburuan
Jot Down aldizkariarekin, Letras Libres, The Objective eta Berlingo Cervantes Institutuarekin kolaboratzen du.[2]
Poesia eta narrazio laburrak idazten hasi zen, harik eta 2021ean oinarri historikoko Azucre fikzio lana argitaratu zuen arte,[3] bere lanak oihartzun handia izan zuen eta hainbat astez fikzio historikoan Espainian gehien saltzen diren liburuen artean egon zen.[4] Bien bitartean, bi sari ere irabazi zituen bere kazetari lanagatik.
Lanak
aldatuPoesia
aldatu- La rueda del hámster (Torremozas, 2013)
- Las trapecistas no tenemos novio (Torremozas, 2016)
Narratiba
aldatu- El pie de Kafka (Torremozas, 2015) Kafkaren lan-zatietatik sortutako kontakizunak.
- Fe de erratas (Franz, 2018)
- Azucre (Pepitas de calabaza, 2021) Fikziozko nobela honetan, Urbano Feijoo Sotomayor-ek Kuban esklabo gisa lan egiteko antolatu zuen 1.700 galiziarren espedizioa kontatzen du.[5]
Aitortzak
aldatu- Letras Libres aldizkarian argitaratutako Una legión de señoras en bata artikuluarekin "Afundacion de Xornalismo Julio Camba Nazioarteko XLII saria" jaso zuen.
- Carmen de Burgos Dibulgazio Feminista Saria eman zioten 2020an María Moliner hiztegigileari buruzko artikulu batengatik .
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Bibiana Candia (autor de Azucre: Una epopeya)» Babelio (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ «Bibiana Candia» Ediciones Franz (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ «Bibiana Candia, una esplendida realidad» El Español 2021-09-13 (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ autoria. «Bibiana Candia: “La literatura puede ayudar a dar luz a la memoria histórica”» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ Dos, Marta Dominguez | Página. (2021-11-09). «Bibiana Candia: «Nadie conocía esta historia»» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
Kanpo estekak
aldatu- Webgune pertsonala (Gaztelaniaz)
- Bibiana Candiari The Objective -ri egindako elkarrizketa .