Xabier Zaldua

Zumarragako azkolaria

Xabier Zaldua (Zumarraga, 1977ko abenduaren 21a[1]) gipuzkoar aizkolaria da, Euskal Pentatloi Txapelketa birritan irabazi duena[2]. Herri kiroletan apustuak jokatu ditu eta marka saiakerak ere egin izan ditu. Telebistan ere aritu izan da, Gailurra Xtreme saioan esate baterako[3].

Xabier Zaldua
Xabier Zaldua (2).jpg
Bizitza
Jaiotza Zumarraga1977ko abenduaren 21a (42 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak aizkolaria

AizkoraAldatu

2007 urtean hasten da Xabier Zaldua aizkorako txapelketetan parte hartzen. 2018 urtean EUSKAL HERRIKO LEHEN MAILAn lehiatu zuen.

KataolatzaAldatu

2019ko ekainaren 22an, Xabier Zaldua "Kataolatza"ren lana egitera animatu zen. 125 kiloko kubikoa 25 aldiz altxatu, 6 oinbiko eta 6 kilometro korrika. 30 urtez inguru inorrek ez ditu lan hauek egin. Bere lana 90 minutu eta 24 segundutan egin zuen. Errekorra Arria II.ak dauka. Gutxik lortu dute lan hau amaitzea, Olasagasti, Nemesio Arregi, Mendizabal, Kataolatza, Txikia, Arria II.a eta Zaldua bera.

ApustuakAldatu

2010-05-09 AZPEITIA: ANDER ERASUN - XABIER ZALDUA. 10 kanaerdiko eta 10 kilometro korrika. Zaldua garaile.

2010-04-03 DONEZTEBE: RAUL CASTRO - XABIER ZALDUA. 18 kanaerdiko. Zaldua garaile.

2011-10-30 AZPEITIA: JOSEBA OTAEGI - XABIER ZALDUA. 10 kanaerdiko, 6 60 ontzako eta 8 kilometro korrika. Zaldua garaile.

2012-04-22 TOLOSA: JOSE MARI OLASAGASTI - XABIER ZALDUA- Olasagastik 22 kanaerdiko eta Zalduak 20 kanaerdiko. Olasagasti garaile.

2013-01-27 TOLOSA: JON IRAZU - XABIER ZALDUA. 10 kanaerdiko eta 4 oinbiko. Irazu garaile.

2013-10-08 ZEGAMA: JOSE MARI ESNAOLA eta IMANOL BERASATEGI - XABIER DORRONSORO eta XABIER ZALDUA. 14 60ontzako. Dorronsoro eta Zaldua garaile.

2013-12-22 TOLOSA: XABIER ORBEGOZO ARRIA Va - XABIER ZALDUA. 20 kanaerdiko eta 8 kilometro korrika. Arria Va garaile.

2017-03-12 AZKOITIA: LUIS TXAPARTEGI - XABIER ZALDUA. 20 kanaerdiko. Zaldua garaile.

2017-12-03 AZPEITIA: XABIER ORBEGOZO ARRIA Va - XABIER ZALDUA. 10 kanaerdiko eta 10 kilometro. Arria garaile.

2017-12-30 AZPEITIA: JOXEAN ETXEBERRIA - XABIER ZALDUA. Zalduak 10 kanaerdiko eta 10 kilometro eta Etxeberriak 10 kanaerdiko eta 8 kilometro eta 600 metro. Etxeberria garaile.

Giza ProbaAldatu

Urte batzuz Zaldua Zumarragako Gizon Probako kide izan zen.

SariakAldatu

2018 urtean. Xabier Zaldua garaile

2019 urtean. Xabier Zaldua garaile.

ErreferentziakAldatu