Xabier Orbegozo

gipuzkoar aizkolaria

Xabier Orbegozo Aginagalde, ezizenez Arria V.a (Errezil, 1977ko uztailaren 22a) aizkolaria da. Hainbat apustu eta txapelketa jokatu ditu, eta, horietako batzuk irabazi. Jose Ignazio Orbegozo "Arria II"-aren semea da.

Xabier Orbegozo
Bizitza
JaiotzaErrezil1977ko uztailaren 22a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaJose Ignazio Orbegozo
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaizkolaria
Izengoitia(k)Arria V.a

Bi urte eta hamaika hilabeterekin egin zuen lehen erakustaldia, gerri bueltan 26 zentimetro zituen enborra ebakiaz, aitonak prestatutako aizkora batekin. Zortzi minutu eta sei segundu behar izan zituen horretarako. Proba Pola de Sieron (Oviedo, Asturias) burutu zen.

Apustu mistoetan (aizkora + korrika) artista dela esan daiteke.

2019ko urtarrilaren 18an, Tolosako Kantabriko tabernan, ondorengo errekor saiakera egitea pentsatu zuen, eta, hau aurkeztu: 2019ko martxoaren 17an, goizeko 9etan hasi, Azpeitiko zezen plazan, 20 kanaerdiko (54" ontzako enborrak) moztuaz. Amaitu bezain pronto, Hernioko gurutzera igo, eta, gero, Herniotik Tolosako zezen plazara jaitsi, bertan, beste 20 kanaerdiko egur mozteko. Lanak 5 ordu eta 10 minutuan amaitu nahi ditu. Hala egitekotan, Peru Eskabazioak enpresak 5.000€-ko saria emango dio, lanak amaitzen baditu, 3.000€.

2019ko martxoaren 17an "Azpeitia-Hernio-Tolosa" marka izugarria egin zuen. Goizeko 9ak puntu-puntuan hasi zuen erronka Ibarran bizi den errezildar aizkolariak. Bertan 20 pago enbor kana-erdikoak 47:17 -an ebaki zituen, eta, gero, Aizarnako Etumeta auzoko mendi eta belardi ederretatik barrena abiatu zen Ernioko gurutzera bidean.

Bi ordu eta hogeita hamahiru minutuan Hernio mendiko tontorra, gailurra edo gurutzea ikutu, eta, Tolosara jaitsi, Odria aldetik. Hortik, zuzenean, Triangulo izeneko kalera eta hortik zezen plazara (2 ordu eta 33 minutu igoerari zegozkion lanak amaitu zituenean errezildarrak).

Beste hogei kana-erdiko pago egur moztea falta zitzaion, hura ere lan gogorra benetan. Ordubete eta lau minutuan ebaki zituen hogei pago egur horiek eta guztizko denbora hondoko hau izan zuen Xabier Orbegozo "Arria V.a"-k: 4 ordu, 49 minutu, 35 segundo.