Finlandia edo Suomi[1] (finlandieraz: Suomi, Suomen tasavalta, suedieraz: Finland, Republiken Finland) iparraldeko Europako estatu burujabea da, eskandinavian dagoena, Baltikoaren ertzean. Mendebaldean Suedia eta Botniako golkoa ditu, iparraldean Norvegia, ekialdean Errusia, eta hegoaldean Finlandiako golkoa. 338.455 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2020an 5,5 milioi biztanle zituen,[2] gehienak hegoaldeko kostaldean. Azalerari dagokionez, Europako herrialderik handienetan seigarrena da, eta biztanleriaren dentsitatetik txikienetakoa, Norvegia eta Islandiaren ondoren. Hiriburua Helsinki da. Finlandiera da hizkuntza nagusia. Suediera ere ofiziala da, baina biztanleriaren % 5,5 k baino ez du hitz egiten.

Finlandiako Errepublika /
Suomiko Errepublika
Suomen tasavalta
Republiken Finland
Ereserkia: Maamme
Flag of Finland.svg
Finlandiako bandera
Coat of arms of Finland.svg
Coat of arms of Finland (en) Itzuli
EU-Finland (orthographic projection).svg
Finland - Location Map (2013) - FIN - UNOCHA.svg
Geografia
HiriburuaHelsinki
60°10′32″N 24°56′3″E
Azalera338.424,38 km²
Punturik altuenaHalti (1.324 m)
Punturik sakonenaBaltikoa (0 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakSuedia, Norvegia eta Errusia
Administrazioa
Gobernu-sistemaparliamentary republic (en) Itzuli
Finlandiako presidenteaSauli Niinistö
Finlandiako lehen ministroaSanna Marin
LegebiltzarraEduskunta
Epai autoritateaSupreme Court of Finland (en) Itzuli
Harreman diplomatikoakWikidata logo.svg Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria5.501.043 (2016)
Red Arrow Down.svg0 (2016)
Dentsitatea16,25 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
ErlijioaFinlandiako Eliza Ebangeliko Luteranoa eta Finnish Orthodox Church (en) Itzuli
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,75 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak14.344 (2015)
Alfabetizazioa% 100 (2018)
Derrigorrezko eskolaratzea7-15
Bizi-itxaropena81,78049 (2016)
Giza garapen indizea0,883 (2014)
Ekonomia
BPG nominala251.884.887.972,77 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg13.207.215.691,155 (2016)
BPG per capita45.804 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg2.311 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa255.270.340.836 nazioarteko dolar (2017)
Green Arrow Up.svg14.960.935.791 (2016)
BPG per capita EAPn46.343,577 nazioarteko dolar (2017)
Green Arrow Up.svg2.613,613 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala1,4 % (2016)
Erreserbak10.506.846.391 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg41.487.828 (2016)
Inflazioa1,1 % (2016)
Green Arrow Up.svg1,3 (2015)
Historia
Sorrera data: 1917ko abenduaren 6a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+358
ISO 3166-1 alpha-2FI
ISO 3166-1 alpha-3FIN
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli eta Schuko (en) Itzuli
Internet domeinua.fi
finland.fi

Suediaren barnean egon zen 1809. urtera arte, eta bertako ohiturak gaurdaino mantendu dira. Ondoren, Errusiaren mende egon zen, baina independentzia osoa zeukan Dukerri Handi bat osatu zuen, finlandiar kultura berpiztea ekarri zuena. Errusiako Iraultzaren ondoren, sobietarren esku gelditu baino lehen independentzia lortu zuten, eta euren mugak babestu nahian Alemaniarekin bat egin zuten. Bigarren Mundu Gerran SESBen eta Alemaniaren kontra borrokatu zen independentziari eusteko. Alemaniak gerra galdu ostean, aliatuen zigor gogorrak jaso zituen, eta ordutik kanpo-politika neutrala eta hotza egin zuen.

Ekonomia eta ongizate maila etengabe hazten joan dira azken urteotan, harik eta gaur egun, munduko herrialderik garatuenetan 11.a bilakatu den arte. Gainera, erakunde garrantzitsuek herrialde askeena izendatu dute, prentsa askea, ustelkeria eza eta eskubide politikoengatik. Haren jarrera neutralak, halaber, munduko herrialderik zoriontsuenetarikoa bilakatu du.

Åland Uharteak Finlandiako berezitasun bat dira. Betidanik, Baltikoko merkatalgune izan dira, eta herrialde askotako biztanleak bizi izan dira bertan. Finlandiaren parte izan da beti, baina haien kultura propioa dute, nahasketen ondorioz sortutakoa, alegia. Hori dela-eta, uharteek autonomia maila sendoa daukate, eta bertan finlandiar gobernuak esku-hartzea debekatua dituen hainbat erabaki har daitezke. Finlandiako suediera hiztunen gehiengoa bertan bizi da.

GeografiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako geografia»

Finlandiako paisaia gehien batean laua da; horretan mendixka batzuk ikus daitezke. Gailur altuena Laponia iparraldean dago eta Haltitunturi mendia da, (1.328 metro). Finlandiaren beste ezaugarri geografikoa lakuen eta uharten ugaritasuna da: 190.000 laku inguru daude zenbatuta eta 98.000 uharte. Paisaia lakustrean, hau da, lakuen ingurukoa baso borealez inguratuta daude; lur horiek nekazaritzarako ez dira oso egokiak. Uharte gehienak, bestetik, Turku artxipelago eta Åland uhartearen inguruaren hegomendebaldean eta hegoaldeko itsasertzean Finlandiako golkoan daude.

Klima epela eta hotza tartekoa da, batzutan oso negu gogorrez eta uda nahiko beroak. Finlandiako lurraldearen laurden bat Zirkulu Polar Artikoaren barruan dago, Laponia, eta, ondorioz, udan eguzkia 73 egun jarraian agertzen da eta neguan 51 egun desagertu egiten du.

HistoriaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako historia»

Historiaurrea eta Suediar AroaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako historiaurrea»

Finlandiar historiaurrea, Finlandia zapaldu zuen lehen gizakitik, suediarrak XII. mendean herrialdea menperatzen hasi ziren arteko garaiari deritzogu.

 
Häme gaztelua, suediarren 3 defentsa-gazteluetako bat izan zen.

Neanderthalgo gizakia lehen finlandiarra izan zela uste da, duela 150.000 urte. Gizaki modernoa duela 9.000 urte inguru iritsi zen, azkenengo Izotz Aroa bukatu ondoren. Hauek ehiztari-biltzaileak ziren, eta beren kultura primitiboan jarraitu zuten, haien hizkuntza urteetan zehar mantenduz, kristautasuna XII. mendean sartu zen arte, suediarren konkistarekin batera.

Finlandia, ez zen herrialde bikingoa izan, baina egia da Suediak menperatu baino lehen, haien kultura inbasioetatik at bizi izan zela, bikingoen babesagatik. Bi taldeek (Finn herriak eta bikingoak) erlazio oso onak izan zituzten, eta baliteke Finlandia, hauen lehenengo kolonia izatea.

1249. urtean Finlandia, suediarren esku gelditu zen (Suediarren Bigarren Gurutzada delakoan), eta hortik kristautasuna iritsi zen herrialdera. Novgorodarrek aldiz, Karelia eskualdea menperatzea lortu zuten, eta honela, herrialdea bitan zatitzea lortu zuten, berdinak ziren bi kulturak banatzeaz aparte.

Finlandia, Erdi Aroan aurkitu zen bat-batean, eta suediarrekin izandako harreman onak izugarrizko opresioan bukatu ziren. Gutxika, suediarrak, herrialde osoaren kontrol guztia hartzea lortu zuten, bertako kultura mespretxatuz finlandiar hizkuntza eta kultura txiroen maila berdinean utzi arte.

Oparotasun urteak bizi izan zituen Finlandiak XVI. eta XVII. mende bitartean, Suedia, Europako potentzia nagusienetakoa bilakatu zenean Espainia eta Portugalgo koroak amildegira erori zirenean. Oparotasun mende hauetan, apaiz kristauak finlandiar kulturari buruz hitz egiten hasi ziren, eta Mikael Agricola abadeak lehen esku-izkribuak argitaratzea lortu zituen. Hau izan zen, XVIII. mende bukaeran iritsiko zen finlandiar nazionalismo sentimendu sendoaren aitzindaria.

Hala ere, Suedia gerra askotan parte hartzen hasi zen, eta finlandiar herria gosetzen hasi eta merkatalgune bihurtu ziren Turku eta Viipuri herriak, krisian sartu ziren.

Finlandia, kristautasuna iritsi baino lehen, Europako zibilizaziotik at bizi izan zen, Eskandinaviako herrialde guztiak bezalaxe. Hala ere, Finlandia ez zen herrialde bikingoa, baina Finn herriarekin aliatuak zirela esan daiteke. Ondorioz, Delaware eta Pensilvaniara (Suediak Mundu berrian zituen koloniak) joaten ziren immigratzaileen erdia baino gehiago finlandiarrak ziren.

XVIII. eta XIX. mendeakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako Gerra» eta «Finlandiako Dukerri Handia»

Suedia, superpotentzia izateari utzi zion, eta honen lekua Errusiak hartu zuen eta honek, bi koroen arteko tira-bira asko ekarri zituen XVIII. mendean. Finlandiar nazionalismoa sortu zen orduan, eta honek finlandiarrak jasaten zituzten zapalkuntzak kontuan hartzea ekarri zuen. Errusiak independentzia agindu zien finlandiarrei, haien laguntzaren truke. Honela, 1809. urtean Suedian gertatu zen matxinada bat aprobetxatuz errusiarrak eta finlandiarrak altxatu eta Finlandia Errusiaren esku gelditzera pasa zen.

Errusiarrek muga sendoa behar zuten Suedia haien lurretan ez sartzeko, beraz finlandiarrei agindutakoa eman zien gutxi gorabehera. Izan ere, Finlandia, errusiarren eskuko dukerri bihurtu zen. Hala ere, izugarrizko hazkuntza gertatu zen garai honetan, bere autonomia osoaren jabe zelako potentzia nagusiaren babespean. XIX. mendean industrializazioa iritsi zen dukerrira eta basogintzako industria pisu hartzen hasi zen, bertako basoei esker. Gainera, opresio ezak, finlandiar kulturaren berpizkundea ekarri zuen.

IndependentziaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako Gerra Zibila»

Lehen Errusiar Iraultzaren ondoren, bitan desberdindu zen finlandiar gizartea: Dirudunak, errusiarren alde zeudenak, eta herria, independentzia lortu nahi zutenak. Bakoitzak bere polizia pertsonala ezarri eta dirudunek munduko lehenengo parlamentua guztiz demokratikoa ez izatea lortu zuten. Izan ere, haien esku-hartzeek sozialisten gorakadak deuseztatu zituzten.

Elkarren arteko tira-biren garaian Urriko Iraultza iritsi zen, eta gauzak zeharo aldatu ziren. Sozialistek (hau da, herriak) SESBekin bat egin nahi zuten, baina dirudunek komunismoaren gorakada ikusirik, independentzia lortu nahi zutenak ziren orain, sobietarretik aldendu nahian. Orduan, Finlandiako Gerra Zibila iritsi zen. Dirudunek (Armada Zuriaren bitartez), Alemania inperiala eta Suediaren babesarekin guda irabazi zuten, sozialisten (Armada Gorria) eta sobietarren aurka. Lehen Mundu Gerra Alemaniak galtzearen ondorio izan zen, independentzia, Finlandia, Alemaniaren lurralde satelite izatetik libratu baitzen.

Bigarren Mundu Gerratik gaur egun arteAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Finlandia Bigarren Mundu Gerran»
 
Finlandiar soldaduak 3 gerra handiak amaitu ostean.

Finlandiak, gertutik ikusten zituen SESBen egiten ziren jazarpenak, eta beraien eskutan erortzearen beldur zirenez, hauen aurkako defentsa bat osatu zuten, Alemania naziaren laguntzaz. Esan daiteke, Finlandiak, zuzenki ez zuela II. Mundu Gerran parte hartu, nahiz eta Alemania naziaren helburu bakarra, SESB menperatzea zen, Finlandiaren helburua defentsiboa baino ez zen. Alemania, Finlandiaren boterea eskuratzen ari zela ikusi zuenean, hauek bota egin zituen bitan pentsatu gabe. Hala ere, Alemania naziak gerra galdu ostean, herrialde aliatuek, ez zuten begi honez ikusi Finlandiaren jarrera eta hauen aurkako zigorrak, beste herrialde batzuetan baina gogorragoak izan ziren. Gerra amaitu ostean, ehunka hildakoz, pobreziaz eta herrialdeko suntsiketaz aparte, herrialdeak, bere bigarren hiri garrantzitsuena, Viipuri galdu zuen, SESBen esku gelditu zena, beste hainbat eskualde bezalaxe.

Ordudanik, Finlandiak, jarrera hotza hartuko zuen beste herrialdeekiko harremanetan, herrialde aliatuen zigorra, hauek nahi baino sakonago odoleratuz.

Azkenengo urteetan SESBen itzalpean bizi izan zen Finlandia, eta honek, nazioarteko erakundeetan parte hartzeko debekua jarri zion. Izan ere, Finlandiak ez zuen potentziarekin arazorik nahi eta bere baldintzak onartu zituen muga lasaiaren truke. Gutxika Ipar-Kontseilua bezalako erakunde lasaietan sartzea lortu zuen Finlandiak, eta SESBen gainbehera etorri zenetik, herrialdea munduko garatuenetako bihurtu da, bizi-maila onenari esker.

Gobernua eta administrazioaAldatu

PolitikaAldatu

2000ko konstituzioaren arabera, errepublika parlamentarioa da Finlandia. Errepublikako presidentea (finlandieraz: Suomen tasavallan presidentti; suedieraz: Republiken Finlands president) da estatuburua, lehen ministroa (finlandieraz: Suomen pääministeri; suedieraz: Finlands statsminister) gobernuburua. Parlamentua (finlandieraz: Eduskunta; suedieraz: Riksdag) ganbera bakarrekoa da, eta 200 kidez osaturik dago,[3] 2006. urtean, ustelkeria txikieneko eta askatasun gehieneko herrialdea izendatu zuten.

Alderdi Sozial-Demokrata, Zentroko Alderdia eta Alderdi Nazionala izan ziren bozkatuenak 2019ko parlamenturako hauteskundeetan.[4]

Alderdia Bozak % Eserlekuak +/–
Alderdi Sozial-Demokrata 545.544 17,7 40 +6
Benetako Finlandiarrak 538.731 17,5 39 +1
Alderdi Nazionala 523.446 17,0 38 +1
Zentroko Alderdia 423.352 13,8 31 –18
Aliantza Berdea 353.654 11,5 20 +5
Ezker Batua 251.254 8,2 16 +4
Suediar Alderdia 139.428 4,5 9 0
Kristau Demokratak 120.039 3,9 5 0
Orain Mugimendua 69.355 2,3 1 berria
Ålandeko errepresentazioa 11.638 0,4 1 0

Banaketa administratiboaAldatu

2005eko urtarrilaren 1ean onartu zen gaur egun Finlandiak duen banaketa administratiboa, eta estatua 20 eskualde (fi: maakunta), 74 azpieskualde (fi: seutukunta) eta 342 udalerritan (fi: kunta) banatua izan zen.

Izena Hiriburua Eremua (km2) Biztanleria
(2019-12-31)[5]
Lappi Rovaniemi 92.674 177.161
Ipar Ostrobotnia Oulu 36.815 412.830
Kainuu Kajaani 20.197 72.306
Ipar Karelia Joensuu 17.761 161.211
Ipar Savonia Kuopio 16.768 244.236
Hego Savonia Mikkeli 14.257 142.335
Hego Karelia Lappeenranta 5.327 127.757
Erdialdeko Finlandia Jyväskylä 16.703 275.104
Hego Ostrobotnia Seinäjoki 13.444 188.685
Ostrobothnia Vaasa 7.753 180.445
Erdialdeko Ostrobotnia Kokkola 5.020 68.158
Pirkanmaa Tampere 12.585 517.666
Satakunta Pori 7.820 216.752
Päijänne Tavastia Lahti 5.125 199.604
Jatorrizko Tavastia Hämeenlinna 5.199 170.925
Kymenlaakso Kotka, Kouvola 5.149 171.167
Uusimaa Helsinki 9.097 1.689.725
Jatorrizko Finlandia Turku 10.663 479.341
Åland Mariehamn 1.553 29.884

Finlandiako aginteak bi elementu ditu, estatua eta udalerriak. Beraz, ez eskualdeek, ez probintziek, ezta barrutiek ere ez dute zeresanik agintzeko orduan. Legeak eta arauak estatuak ezartzen ditu, eta udalerri guztietan berdin aplikatuak izan ohi dira. Hala ere, eskualdeek, probintziek eta barrutiek legeak aplikatzen direla gertutik ikusteko balio dute.

Åland uharteek eta Sami herriak harreman ezberdina dute estatuarekin. Lehenbiziko kasuan, autonomia maila altuagoa dutenez, beren legeak eta arauak onartzen dituzte, eta estatuak defentsa, ekonomia eta antzeko zereginetan baino ez du esku hartzen. Laponian aldiz, Sami etniaren hizkuntza eta kultura babesteko lege eta arau asko izenpetu dira.

DemografiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako demografia»

BiztanleriaAldatu

 
Biztanleriaren banaketa (eskubian emakumezkoak)

2020an, 5,5 milioi biztanle zituen,[2] eta kilometro koadroko 15 biztanleko dentsitatea; beraz, Europa osoko biztanleriaren dentsitate txikieneko herrialdea da, Islandia eta Norvegia ondoren. Biztanleria hego-mendebaldeko kostaldean kokatzen da, batez ere. Laponian, iparraldean, kilometro koadroko 2 biztanleko dentsitatea dute.

Adinari dagokionez, biztanleria honela dago banaturik: 0-14 urte bitartekoak, % 16,4; 15-24 urte bitartekoak, % 10,9; 25-54 urte bitartekoak, % 37,4; 55-64 urte bitartekoak, % 13; eta 65 urtetik gorakoak, % 22,2.[3]. Bizi itxaropena 81,3 urtekoa da: 78,4 urtekoa gizonezkoena eta 84,4 urtekoa emakumezkoena (2020ko zenbatespenak).[3]

Banaketa etnikoaAldatu

Gaur egungo biztanleak, duela 4.500 urtean ehizatik eta bilketatik bizi ziren Eskandinaviako tribuetatik zuzenik datozela uste da, baina gehienek hauek, gaur egungo samiak zirela uste dute eta gaur egungo biztanle gehienak inguruetatik etorritako arraza nahasketaren ondorio direla. Izan ere, samiak, Zirkulu Polar Artikoan bizi izan dira duela 7.000 urte baino gehiagoz. Gaur egun, 4.500 inguru baino ez dira gelditzen Finlandian (Laponia probintzian), eta gutxiengoen eskubideak dituzte, bere hizkuntza eta kultura mantentzen lagundu dutenak.

Atzerritarrak (2012) [6]
Z. Herritartasuna Biztanleak

1   Estonia 39.763
2   Errusia 30.183
3   Suedia 8.412
4   Somalia 7.468
5   Txina 6.622
6   Thailandia 6.031
7   Irak 5.919
8   Turkia 4.272
9   India 4.030
10   Alemania 3.906

Europan etorkin gutxieneko herrialdea da. Hau da, finlandiarrak % 97,6 dira, eta besteak, gehienbat, inguruko herrialdeetako immigranteak (errusiarrak, estoniarrak...) eta iparraldean bizi diren finlandiar samiak.

HizkuntzakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiera»

Hizkuntza nagusiak finlandiera eta suediera dira, nahiz eta azkenengoa % 5ek baino ez duten hitz egiten. Suediak garrantzi handia izan du Finlandiako historian eta XIII. eta XIX. mendeetan hauek finlandiar kultura zapaldu egin dute. Hala ere, SESBi esker, hauen ondarea berreskuratzea lortu eta XIX. mende erdiko nazionalismo sentimendu sakon batek suediarren ondarea bigarren maila batean uztea lortu zuten.

Suedieraz hitz egiten dutenak, Åland uharteetan eta Pohjanmaako kostaldeko herri batzuetan batik bat. Baina hauek, Finlandiako biztanleriaren % 5a baino ez dira.

Finlandieraren erabilera gutxika haziz doa, eta Europako hizkuntza isolatu bat izatetik geroz eta garrantzi gehiago izatera igaro da azkeneko urteetan. Hala ere, hazkuntza hau oso motel doa, kanpotik iritsitako immigrazioa eta errusiera eta suediera bezalako hizkuntza garrantzitsuak ondoan izatearen ondorioz. Hala ere, Finlandiak Europa osoko immigrante portzentajea gutxieneko lurraldeetarikoa dugu.

Iparraldean samiera hitz egiten duten tribuak daude, baina ez dira biztanleria osoaren baino % 0,1era iristen.

  • Finlandiera: % 91,51 (ofiziala),
  • Suediera: % 5,49 (ofiziala),
  • Errusiera: % 0,8,
  • Samiera: % 0,03 (Laponian babestua).

ErlijioaAldatu

Eliza nagusiak luteranoa eta ortodoxoa dira. Hala ere, eliza ofizioetara jotzen duen jendea, ehunekotan aurkezten dena baino txikiagoa da, % 13 bi elizak batuta. Izan ere, luterano gehienek beraien praktika erlijiosoak igarotze errituetara (bataioak, ezkontzak, hiletak) mugatzen dituzte.

  • Luteranismoa: % 82,5
  • Sinesgabeak: % 15,1
  • Beste batzuk: % 1,2
  • Errusiar Eliza Ortodoxoa: % 1,1

Hiri nagusiakAldatu


AzpiegiturakAldatu

GarraioaAldatu

AireportuakAldatu

Ikus jatorrizko Wikidata eskaera..

HezkuntzaAldatu

Finlandiar hezkuntza, iparraldeko hezkuntza nordikoen antzekoa da, hau da, beharrezko hezkuntza 7 urtetik 16 urte bitartean gauzatzen da (lehenengo eta bigarrengo hezkuntzak). Urte hauek beharrezkoak dira eta ikasleak auzoko edo herriko eskoletara joaten dira ikastera. Ondoren ikasleek, bi bide aukeratzeko dituzte: bata unibertsitatea eta bestea Goi-mailako Zikloak.

KHEE erakundeak 2006. urtean argitaratu zuenaren arabera, Finlandiako hezkuntza, munduko onena da eta 15 urteko ikasleen irakurtze, zientzia eta matematika mailak munduko aurreratuenak dira. Lau froga egin behar zituzten ikasleek eta 3 lehen postu eta bigarren postu bat lortu zuten arazoak ebazteko orduan.

OsasunaAldatu

Osasun zaintza aurreratua dauka Finlandiak. Zaintzaren %76,6 publikoa da, hau da Europar Batasuneko ehunekorik altuenetarikoa, eta mediku bakoitzeko 307 biztanle baino ez daude.

1970eko datuak izugarriak izan ziren, bihotzeko gaixotasunaz hiltzen ziren gaixoen kopurua munduko altuena baitzen. Hala ere, gaur egun arazoak atzean utzi dira, eta kirol eta finlandiar sukaldaritzaren hobekuntzek herrialdea munduko osasuntsuena bihurtu da.

KulturaAldatu

Finlandiar ospetsuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-29).
  2. a b Finland's preliminary population figure 5,528,737 at the end of April. stat.fi (Noiz kontsultatua: 2020-12-6).
  3. a b c Finland. CIA - World Factbook, cia.gov (Noiz kontsultatua: 2020-12-6).
  4. Parliamentary Elections 2019. tulospalvelu.vaalit.fi (Noiz kontsultatua: 2020-12-6).
  5. Tilastokeskus. Population. stat.fi (Noiz kontsultatua: 2020-12-6).
  6. Tilastokeskus Ulkomaiden kansalaiset. 2013.03.22
  7. "Ennakkoväkiluku sukupuolen mukaan alueittain 2018 31.12". 2018. Tilastokeskus. 2019.06.18

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu