Arkeoastronomia

Antzinako zibilizazioen jakinduria astronomikoa aztertzen duen zientziaren atala

Arkeoastronomian antzinako gizarteek, nola ulertzen zuten zerua, fenomenoak nola erabili zituzten eta zein izan zen zeruaren lana euren kulturetan.[1] Clubes Rugglesek dio akats bat dela arkeoastronomia antzinako astronomiaren ikerkuntza bezala ulertzea, egun ere, astronomia diziplina zientifikoa bat baita eta bitartean, arkeoastronomiak kulturetan desberdinetako izarren interpretazioak biltzen ditu[2][3]. Eskuarki, etnoastronomiari lotuta dago, hau gizarte garaikidearen izarren behaketen ikerketa antropologikoa da. Arkeoastronomiak estuki harreman da astronomia historikoarekin, zein izarren gertaeren datu bilketan oinarritzen den arazo astronomiaren galdetzeko erantzuteko era historiaren astronomia, informazio hori erabiltzen duena antzinako praktika astronomikoak ebaluatzeko.

Newgrange, Irlanda. Egunsentiak barruko eremua argitzen du, baina soilik neguko solstizioan.

Aerkeoastronomiak zenbait metodo erabiltzen ditu antzinako praktika ebidentziak bilatzeko; hala nola, arkeologia, astronomia, probabilitate eta estatistika, eta historia. Metodo hauek euren artean oso desberdinak izanik, eta datuak iturri desberdinetatik hartzen direlarik, herraminta hauen integrazioa argumentu koherenteetan oso zaila izan da arkeoastronomoentzat[4].

Arkeoastronomiak hobi osagarriak betetzen ditu paisaiaren arkeologian eta baita arkeologia kognitiboan ere. [5]Astronomia eta paisaia bat lotzea badago; batik bat, astronomia Maya eta nekazaritza. Beste adibide batzuk, paisaiaren eta ideia kognitiboen elkarkuntza bideratu dutenak, populazioa dagoen bideetan txertatuta dauden “cosmos”aren ordenaren ikerketak.[6][7]

Fondachelli Fantina, Sicilia.

Arkeoastronomia kultura guztietara aplikatua izan daiteke, edozein denboralditan.

Arkeoastronomiaren historia

aldatu

Michellek honi buruz idatzi baino bi mende lehenago ez zegoen arkeoastronomiak eta ezta profesionalik ere, baina astronomoak eta “aintikuarioak” zeuden. Bere lanen artean, batzuk, arkeoastronomiaren bultzatzaileak kontsideratzen dira. Antikuarioek Ingalaterran zehar agertzen ziren hondakinen orientazio astronomikoa interpretatzen zuten, adibidez, William Stukeley-ek egin zuen Stonehenge-en 1740an. [8] XIX.mendean zenbait astronomok, Richard Proctor eta Charles Piazzi Smyth-ek esaterako, piramideen orientazioa ikertu zuten.

Arkeoastronomia terminoa Elizabeth Chesley Baityk erabili zuen lehen aldiz (Euan MacKie-k proposatua) 1973.urtean[9]; hala ere, ikerketa gai moduan zaharragoa da, ematen zaion definizioaren araberakoa. Clive Rugglesek (XIX.mende erdialdean) esan zuen Heinrich Nissen izan zela lehen arkeoastronomoa. Role Sinclairren arabera, Norman Lockyer “astronomiaren aita” zen. Euan MacKiek argudiatu zuen beranduago sortu zela, honakoa esanez:

"...el origen de la arqueoastronomía moderna debe recaer ciertamente en el trabajo de Alexander Thom en Inglaterra entre la década de 1930 y la de 1970."

1960.hamarkadan Alexander Thomas ingenerilariak eta Gerald Hawkins astronomoak, antzinako lekuei ezaugarri astronomiko gehiago gehitu zizkien[10]. Hawkinsen argumentuak deuseztatuak izan ziren[11], baina ez Alexander Thomen lanak[12]. Duan MacKiek Thomen teoriak frogatu egon behar zirela ustez, Kintraw-en (Argyllshiren, 1970 eta 1971 urte bitartean) indusketa bat egin zuen, honakoa frogatzeko: harri baten gainetik mendixka bateko hegaleko behaketen behaketa-plataformen iragarpena egokia zen ziurtatzeko. Thom-ren urruneko lerrokatze hipotesia itxuraz egiaztatzen duen plataforma artifiziala zegoen (Kintraw zen neguko solstizioarentzat benetako gunea zen), Thom-ek teoria geometrikoa formulatu zuen Isolan Cultoon-en monolito zirkularrean, emaitza positiboa edukiz. MacKiek, beraz, Thom-en ondorioak onartu zituen eta Ingalaterrako historia aurre berriak argitaratu zituen. Aldiz, Clive Rugglesek egindako Tom-en lanaren birebaluatzean, azaleratu zuen Tomek ez zituela nahikoa ebidentzia[13]. Hala ere, Tomen ondarea oraindik ere presente dago.[14]

Mundu Berrirako gerturapen hau, non antropologoak astronomiaren papera -zibilizazio amerindioetan- seriotasun handiagoarekin hartzen hasi ziren, guztiz desberdina izan zen. Rekurtso perhistorikoetara sarbidea izan zuten, Europan ez zeudenak eskuragarri ez baitzituen halako etnografiak, lehen kolonizatzaileen erregistroez gain[15][16]. Anthony Aveniren adibidea jarraitzeari esker[17][18], arkeoastronomoek Mundu Berrian zenbait baieztapen egitea posible izan zen, kontinente zaharrean espekulazio soilak izango liratekeenak. Datu historikoek oso baieztapen zehatzak ekarri zituzten, baina hauek, Europan egindako ikerketa estatistikoekin konparatzen zirenean ahuldu egin ziren. [19]

 
Auglish, County Londonderry.

Guzti hau, nazioarteko astronomiaren batasunak Oxford-en 1981.urtean antolatutako bileran[20], eztabaidatu egin zen. Metodologia eta parte hartzaileen ikerkuntzako galderak askotarikoak zirela kontsideratu zutenez, konferentziaren emaitzak bi bolumenetan zatitu ziren[21][21]. Alabaina, konferentzia oso arrakastatsutzat hartu zuten, eta lau-bost urtez behin egiten jarraitu da munduko leku desberdinetan. Ondorengo bilerak diziplina anitzeko ikuspegiak ekarri dituzte.[22]

Metodologia

aldatu

“Por un largo tiempo, he creído que tanta diversidad requería la invención de algunas teorías. Yo creo que fui muy ingenua en creer que eso fuera posible.” (Stanislaw Iwaniszewski)[23]

Ez dago arkeoastronomia egiteko modu zehatz bat. Arkeoastronomoen arteko zatiketak, oro har, ez dira izaten zientzialari naturalen eta gizarte zientzialarien artekoak. Mundu zaharrean, oso informazio gutxi dago, oro har, leku arkeologikoak. Mundu Berrian, lekuak datu etnografiko eta historikoez ordeztuta daude.

Arkeoestronomiaren garapenaren ondorioak leku isolatu desberdinetan oraindik, azterketa adar gisa kontsideratzen dira gaur egun. Ikerketa metodoak bi adarretan bana daitezke, hala ere, proiektu askotan bi adarretako teknikak erabiltzen dituzte.

Arkeoastronomia berdea:

aldatu

Arkeoastronomia berdea “La arqueoastronomía en el Viejo Mundo” liburuaren argitalpenaren ondoren izendatu zen[24]. Oro har, estatistikan oinarritzen da eta bereziki egokia da leku prehistorikoetan, non ebidentzia soziala periodo historikoarekin konparatuz erlatiboki baxua den. Oinarrizko metodoak Alexander Thom-ek garatu zituen leku megalitiko britaniarretan ikerketak egiten ari zen bitartean.

Thom-ek populazio prehistorikoek maila altuko astronomia erabiltzen zuten jakin nahi zuen. Bere ustez, astronomia horizontala erabiliz behatzaileek data kalkulu zehatzak egin zitezkeela. Behaketek ezinbestekoa zuten data jakin batean, eguzkiak posizio zehatz bat edukitzea ortzimugan.

Euan MacKie Thom-en analisiaren alde jarri zen[25], eta testuinguru arkeologiko bat gehitu zion. Bere ideiak frogatzeko indusketa pare bat egin zituen behatoki prehistorikoetan. Kintraw leku bereizgarria da bertan dauden lau metroko monolitoak direla eta.

Clive Ruggles-ek ordea Thom-en analisian arazoak zeudela argudiatu zuen, zehazki, datuen bilketarekin. Astronomia berdearen kritika zorrotzago bat da, iraganean astronomiarekiko kezka zegoen ala ez erantzun ditzake, elementu sozialean hutsune garrantzitsu bat dauka; honek esan nahi du, populazio hauen interesaren zergatia erantzun nahi duela, zerk antzinako gizarteen inguruko galderak egitearen beharra suertatzen duen.

"Para decirlo francamente, en muchos casos no importa mucho el progreso de la antropología cuando se duda de la veracidad de una observación arqueoastronómica, por que la información no responde a las preguntas interpretativas actuales." ( Keith Kintigh)[26]

“Kafe astronomía”

Arkeoastronomia berdearen alineamenduaren inguruko orientazioaren metodo estatistikoekin kontrastatuz, Kafe astronomía kultura edota historiarekiko gertukoagotzat izan da kontsideratua, lehenengo astronomoen inguruko ulerkera eta egutegi zein erritualen erlazioa aberasteko artxibo historiko eta etnografikoetan oinarritzen baita. Jantzi natiboen baliabideak eta kronista espainolen inguruko sinesmenek kafe arkeoastronomia amerikar kontinentean dauden astronomiaren inguruko ikerketekin erlazionatzen dela esan nahi du.

 
"El Caracol" Chichen Itza.

Chichen Itza fama handiko lekua da, han aurkitu baitira artxibo zein baliabide historiko asko. Lekua aztertu eta helburu herrikoiak enfokatu daitezkeen behatu ordez, arkeoastronomoek informazio etnografikoa aztertu dute, horrela Mayek zeruko zer nolako ezaugarriei ematen zieten garrantzia ikusteko eta korrelazio arkeologikoak aurkitzeko. Informazio historiko gabe aztertua izan den adibide bat Mayek Venus planetan zeukaten interesa da. Interes hau Dresden kodigoan izan da ezarria, zeinek Venusek zeruan izan dituen agerpenen inguruko informazio taulak dituen. Ziklo hauek astrología eta erritualetan esanahi garrantzitsuak izan zezaketen, Venus Quetzalcoatl eta Xolotlekin erlazionatzen baitzen.

Gerlarien tenpluak duen ikonografiak Quetzalcoatl edo Kukulcanekin erlazionatzen diren lumak zituzten sugeak adierazten ditu. Honek Venus zeruan lehen aldiz agertzen den lekurantz egiten den eraikuntzaren alineamendua esanguratsua izan daitekeela esan nahi du. Avenik Kukulcanen forma duen eta Venus planetarekin erlazionatzen den bestelako eraikuntza bat dagoela ezartzen du, eta euri garaian Chicen Itzan, Barraskilo gisa ezagutua. Honakoa dorre zirkular baten eta orientazio kardinaleko ateak dituen eraikuntza da. Oinarrien aurpegiak Venusekiko orientazioarekin daude alineatuak. Tradizionalki, estilobatoaren zutabeak goiko plataforman beltz eta gorriz zeuden margotuak. Kolore hauek Venusekin erlazionatzen dira, egun eta gauaren hasierako izarraren antzera. Hala ere, dorreko leihoek zirrikituak dauzkate, argia pasatzen uzten duten heinean hauen eraginkortasuna oso handia ez delarik, baina barrutik kanporako bista egoki bat ahalbidetuz.

Avenik kafe metodologiako gune indartsu bat azterketa estatistikoarekiko ikusezinak diren astronomiak ikertu ahal izana zela ezartzen du, eta inken astronomia beste adibidetzat eskaintzen du. Inken inperioa kontzeptualki zatituta zegoen kapitaletik “ceque”ak edo bide erradialak erabilita, Cuscon.  Hortaz, norabide guztietako alineamendu bat dago, zeinek esanahi astronomiko bat dagoela ulertzera ematen duen, hala ere, baliabide etnografikoek adierazten dute bide hauen hainbat norabidek esanahi kosmologiko zein astronomikoak dituztela, urteko garai zehatz ezberdinetan horizontearen gaineko puntuekin. Asiako ekialdean, arkeoastronomia Astronomiaren Historiaren harira garatu izan da, arkeoastronomiaren zati handi bat gertakari historikoekin erlazionatu daiteken materialaren bila dagoelarik. Honen oinarria fenomeno  astronomikoen artxibo historikoak dira, Txinan Han dinastiaren garaia zelarik, k.a. II. mendea.

Metodo honi egiten zaion kritika estatistikoki ahula izan daitekeela da. Bereziki Schanferrek zalantzan jarri du Barraskiloaren alineamenduak horren sendoak diren. Askotariko ebidentziak direla eta, artefaktu zein leku arkeologikoak gehitu deitezkeelarik, ez dago arkeoastronomia praktikatzeko forma bakarra. Honetaz gain, onartzen da arkeoastronomia ez dela baztertuta aurkitzen den diziplina bat. Kontuan harturik arkeoastronomia gune interdiziplinario bat dela eta honek ikertzen duenak gertakari astronomiko eta arkeologikoekin bat egin behar duela. Ikerketak egiazkoagotzat hartzen dira analogia eta homologia bezalako arkeologiako tresna teorikoak erabiltzen badira, eta hauek astronomian aurkitutakoak bezalako zehaztasunezko arrazonamenduak frogatu ahal badituze.

Jatorrizko materiala

aldatu

Kontuan hartuz askeoastronomiak giza taldeek zeruarekiko izan zituzten interakzioak aztertzen dituela, material ugari daude, praktika astronomikoen inguruko informazioa ematen digutelarik.

Alineamenduak

Alineamenduak oso informazio iturri komuna da arkeoastronomian. Honek kontuan hartzen du alineamenduaren ejea edozein leku arkeologikoan esanguratsua dela, helburu astronomiko batekiko orientatua dagoelarik. Kafe astronomiako adarreko astronomoek honakoa baliabide etnografiko zein historikoen bidez justifika dezakete, arkeoastronomo berdeek ordea, zorizko alineamenduak izatearen probabilitate eskasa frogatzen dute, askotan hainbat lekuetako alineamenduen patroi komunak aurkitzen dituztelarik.

Artefaktuak

 
Anticitera mekanismoa.

Nebrako diskoa bezalako lau artefaktuak, kosmosa aztertzeko erabiltzen ziren Brontze Garaieko artefaktuen adierazpen gisa izan dira kontsideratuak. Honako azterketa indusketa-ondorengo azterketaren antzekoa da, arkeologiako bestelako azpi diziplinetan erabilia izan den bezala. Artefaktua beste giza taldeen baliabide etnografiko zein historikoak dituzten analogiak aurkitzearen helburuarekin aztertzen da.

Artea eta inskripzioak

Eguzkiaren dagaren ubikazioa Fajada Butten adierazten duen diagrama bat, hainbat eguneko petroglifoa.

Artea zein inskripzioak ez dira zertan artefaktuekin erlazionatuak egon, leku arkeologikoetan margotua edo idatzia ere ikus daiteke. Egoera batzuetan, holako inskripzioak baliagarriak suerta daitezke leku arkeologiko zehatz baten erabilera deskribatzeko.

Etnografiak

Giza taldeek utzitako materialaz gain, beste batzuek egindako bestelako aurkikuntzak ere badaude. Konkistatzaileen artxibo historikoak Amerika aurre-kolonbiarraren inguruko informazio iturri oso garrantzitsua dira. Etnografoek beste herrien inguruko informazioa hornitzen dute.

Arkeastronomiaren ikerketan zentralak diren gaiak

Zer ekarri die astronomiak denboran zehar egon diren talde kulturaleen bizitzei? Erantzunak ugariak eta bestelakoak dira…

                                                                       Von Del Chamberlain eta M. Jane Young.

Gai zentralak arkeoastronomiaren ikerkuntzan

aldatu

Egutegien erabilerak

Nekazaritzan erabiltzeko egutegi zehatzen garapena oso justifikazio ona izan zen astronomiarentzat. Hesiodoren Lanak eta Egunak testuak, laborantza tekniken inguruko gidaliburuak honakoak ezeztatzen ditu. Haren esanetan behaketa astronomikoak zeinu ekologikoekin konbinatuz erabiltzen ziren, hegaztien migrazioa urtaroak determinatzeko erabiltzen diren bezala. Mursiren lan etnoastronomikoek astronomia gorabeheratsuak munduko hainbat lekutan duela gutxi arte jarraitu izan zuela adierazten dute. Aldi berean, egutegiek gizarte guztietan fenomeno unibertsal bat direla dirudite, ekintza komunen erregulaziorako tresnak hornitzen dituztelarik.

Nekazaritzarako erabilia izan ez den egutegien artean Tzolk’in-ena dugu adibidetzat, Maya kulturakoa, Erdialdeko Amerikako aurre-kolonbiarra, 260 eguneko zikloak dituena.

Bitxiak diren bestelako egutegien artean antzinako egutegi grekoa daukagu. Honakoa normalean ilargikoa zen, ilargi berriarekin hasten zena.

Mitologia eta Kosmologia

Zerua aztertzeko beste arrazoietako bat unibertsoa ulertu eta azaltzeko nahia da. Kultura batzuetan, mitoak zeruko fenomenoak azaltzeko balio zuten tresnak ziren, nahiz eta ez dituzten zientzia modernoaren eta kosmologien ezaugarriak konpartitzen.

Inkek haien inperioa alineatu zuten haien kosmologia frogatu ahal izateko. Cusco, kapitala, inperioaren erdian zegoen eta “ceque”en (zentrutik erradiatzen zuten marra zuzenak) bitartez konektatua zegoena. “Ceque” hauek inperioko zentroa lau suyuekin konektatzen zuten, hauek Cuscorekiko zeukaten norabidearen arabera definituak zeuden eskualdeak zirelarik.

Faktore kosmologikoak behatzeak duen garrantzia munduaren beste aldetik ere ikus daiteke. Beijing-en, Debekatutako Hiria, lau norabide behatu ahal izateko diseinatu ordez, ordena kosmologiko bakar batean alineatzeko izan zen diseinatua. Txinatar sistema bost norabideek osatzen zuten; Iparraldea, Hegoaldea, Ekialdea, Mendebaldea eta Zentroa. Debekatutako Hiria antzinako Beijingen zentroan zegoen kokatua. Txinatar kosmologia hobe ulertzen da gaur egun feng shui-aren bitartez.

Unibertsoaren organizazioaren inguruko informazio asko dago, konstelazioen mitologiaren baitan. Amazonaseko Barasanaren urteko zikloa izarren behaketetan oinarritzen da. Jaguar zizarearen konstelazioa erortzen denean, zuhaitzak erortzen doazen heinean beldarren “pupak” jasotzeko prestatzen dira. Beldarrek elikagaia hornitzen dute bestelako elikagaien eskasia dagoenean.

Konstelazioen mitoen iturri oso ezagun bat Erromako eta Greziako testuetan dago. Konstelazioen jatorriak eztabaida indartsuen jatorriak izaten jarraitzen du.

Santillanako Giorgio, Massachusetts-eko Institutu Teknologikoko Gizarte Zientzien Eskolako Zientziaren Historiako irakaslea, Hertha von Dechendekin batera, uste izan zuten antzinako historia mitologikoak ez zirela zorizko historia fiktizioak, haien ustetan zeruko kosmologiako deskribapen zehatzak zirelarik, ahozko transmisioa errazten zuten ipuinen forman. Kaosa, munstroak eta indarkeria, antzinako mitoetan Garai bakoitza moldatu zuten indarren adierazpena ziren.

Botere adierazpenak

 
Amun-Re eremua.

Jantzietan jartzen ziren zeru sinboloen bitartez, erabiltzaileak botere nahiak adierazi zitzakeen, zeinetan lurra gorantz marrazten zen. Esaten da, Akilesen armarriak, Homerok deskribatutakoak, konstelazioen katalogo bat zuela. Ipar Amerikako armarri batzuetan, Komantxeko petroglifoetan Venus barne hartzen zuten sinbolo batzuk adierazten ziren.

Solstizioekiko egiten ziren alineamenduak ere izan daitezke boterearen adierazpen bat. Eguzki Irlan zeremonia plaza batetik ikusten denean (eguzkiaren jatorriaren jatorri mitikoa), Titikakako Lakuan, ekaineko solstizioan ertzetik gertu zeuden bi dorreen artean ateratzen ikusten zen eguzkia. Irlaren alde sakratua gainontzekotik banatua zegoen, harrizko pareta batengatik, artxibo etnografiko batzuek gune sakratua Inkako elite politikoarentzat debekatua zegoela adierazten dutelarik. Ohiko erromesak zeremonia gunetik kanpo zegoen plataformara igotzen ziren, bi dorreen arteko egunsentiaren solstizioa ikusi ahal izateko.

Egipton, Amun-Re tenplua, Karnaken, ikerketa askoren behaketa objektu izan da. Lekuaren ebaluazioak, eliptikaren zeihartasunaren denborari dagokion aldaketa kontuan hartuz, Tenplu Handia negu erdian, egunsentiarekiko alineatua zegoela adierazten du.

Ondorengo denboraldietan, esaten zen, Serapeaum-ak ere, Alejandrian, eguzki alineamendu bat zuela, horregatik, egunsenti zehatz batean, argi izpi bat Serapioko estatuaren ezpainen artetik pasako zen, eguzkiak Jainkoa agurtutzen sinbolizatzen duelarik.

Interes arkeoastronomikoa duten leku garrantzitsuenak

aldatu

Clive Ruggles y Michel Cotte -k duela gutxi liburu bat egin dute leku hauen zerrenda bat eskaintzen duena:

“En Stonehenge en Inglaterra y en Carnac en Francia, en Egipto y Yucatán, alrededor de toda la faz de la tierra, se encuentran ruinas misteriosas de monumentos antiguos con significado astronómico... Estos marcan la misma clase de compromiso que nos transporta a la luna y a nuestras naves a la superficie de marte” (Edwin Krupp[138]).

1.Newgrange

 
Newgrangeko hilobia.

Newgrange Irlandako Errepublikako hilobi korridorea da, 3.300 eta 2.900 urte bitartekoa. Neguko solstizioaren inguruan egun batzuetan argia pasabidean zehar sartzen da, distira eramanez hilobiaren bihotzera. Argia ez da sartzen sarrera nagusitik, baizik eta sarrera gaineko lauki huts batetik. Honek esan nahi du, hilobi hau aspektu astronomikoetan pentsatuta eraiki zela.

2.Egipto

 
Gizako piramideak.

Zenbaitek argudiatu zuten piramideak Orion gerrikoaren izarren maparekin lerrokatu zutela, baina teoria hori ospe handiko zenbait  astronomok zorrotz kritikatu zuten.

3.Gaztelua

 
Lumadun sugea.

Gaztelua, “Píramide de Kukulkán” bezala ere ezagutzen dena, Mesoamerikako piramide bat da, Chichen Itzá -n (Mexikon dagoen eraikuntza Maya bat)  eraikitakoa. Ezaugarri asko elementu astronomiko bezela proposatuak izan dira.  Piramidean eraikitako eskailera bakoitzak 9 urrats ditu. Goiko erdiko plataforma kontatuta, 365 pausutan gehitzen dira, hau da, urteko egun bakoitzeko (365,25).

4.Stonehenge

 
Stohengenen solstizioa.

Lerrokadura astronomiko asko ezarri dira bertan. Stonehenge megalito konplexu bat. Lerrokadura famatuena eguzkia Heel Stone-n edo "The Heel Stone" gainetik altxatzendenekoa da.

Eguzkiearen lerrokaduretaz gain, ilargi lerrokadurak ere eman dira.

5.Maeshowe

Hau Neolitoko egitura arkitektoniko bat da, Orkney-ko (Eskozia) hilobi-ganbera bat zelarik, k.a. hirugarren mendekoa ziur aski. Neguaren erdiko eguzkiaren sartzeak, sarrerako igaro-bidearen barneko zatia argiztatzen du zentroko ganberarantz. 1990eko hamarkadan, sakontasun handiagoko ikerketak burutu ziren, fenomeno hau zehatza edo eguzki kointzidentzia bat besterik ez zen ikusteko.

 
Uxmaleko jauregia.

6.Uxmal

Uxmal Mexikoko Yucataneko Penintsulako Puuc mendixkeetan aurkitzen den Maya hiria da. Uxmal enperadorearen gaztelua datu etnografiko eta alineamenduak nahastearen garrantziaren adibide bat bezala izan da erabilia. Lekua azimut eta Cehtzuc-ko piramidearekin dago alineatua, 118º-etara.

 
Cañon Chaco.

7.Cañon Chaco

Honakoa, Estatu Batuetako Hego-ekialdean aurkitzen den antzinako herri bateko kultura baten zentroan aurkitzen da. Bertan eguzki eta ilargi aztarna asko dokumentatu dira, baita alineamendu arkitektonikoak ere. Hauek 1997an aurkitu zituen Anna Sofaerrek, Eguzki Dagan.

 
Lascaux kobazuleko arte primitiboa.

8.Lascaux kobazuloa

Teoriari dagokionez, zezenaren begiek, hegaztiak eta hegazti-gizakiak, Vega, Altair eta Deneb izarrak adierazten dituzte, normalean Udako Hirukia bezala ezagutzen direlarik. Duela gutxi, ikerketa berriek Frantziako Lascaux Kobazuloko margoek historiaurreko izar marrazkiak txertatu ditzaketela adierazten dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. Sinclair. (2006)., 13 or..
  2. Ruggles. (2005)., 19 or..
  3. Ruggles. (1999)., 155 or..
  4. Iwaniszewski. (2003)., 7-10 or..
  5. Aveni. (1980)..
  6. Chiu & Morrison. (1980)..
  7. Magli. (2008)..
  8. Michell. (2001)., 9-10 or..
  9. Johnson. (1912)., 225 or..
  10. Hawkins. (1976)..
  11. Atkinson. (1966)..
  12. Thom. (1988)., 9-10 or..
  13. Gingerich. (2000)..
  14. Krupp. (1979)., 18 or..
  15. Zeilik. (1985)..
  16. Zeilik. (1986)..
  17. Milbraith. (1999)., 8 or..
  18. Broda. (2000)., 233 or..
  19. Hoskin. (1996)..
  20. Aveni. (1982)..
  21. a b Heggie. (1982)..
  22. Aveni. (1989)., a:xi–xiii or..
  23. Iwaniszewski. (2003)., 7 or..
  24. Aveni. (1989)., 1 or..
  25. MacKie. (1977)..
  26. Kintigh. (1992)..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu