Ixone Sádaba

argazkilari espainiarra

Ixone Sádaba (Bilbo, 1977ko apirilaren 17a) bizkaitar argazkilaria da. EHUn Arte Ederrak ikasi eta museo eta galeria askotan erakusketak izan ditu.[1][2]

Ixone Sádaba
Bizitza
JaiotzaBilbo1977ko apirilaren 17a (47 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista eta argazkilaria
Ixone Sádabak jaioterriko Guggenheim Museoan erakutsi ditu bere lanak.

Biografia aldatu

2000. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean —eta, horren ondoren, urte eta erdi eman zuen lanean bere ikasketetatik urruntzeko—, eta XXI. mendearen lehen urteetan nabarmentzen hasi ziren artista-belaunaldi baten parte da. Bere adierazpide nagusia argazkia da, performance eta instalazio artistikoekin batera. Bere lanetan, askotan, bere mundu introspektiboa aztertu du, errealitatetik urrun geratzen diren lekuak erabiliz, izaera ia birtuala dutenak.[3] eta gizabanakoaren mugak, gizateriaren izaera bortitza eta pertsonen identitate-gatazkak aztertzen saiatu da. Hori dela eta, indarrez edo bortizki irudikatutako gorputza bere obraren elementu errepikaria da.[4]

Madrilgo Antonio de Nebrija Unibertsitatean (2001) eta New Yorkeko Internacional Center of Photography delakoaren Postgraduate Programan (2005) prestakuntza osatu zuen, baita doktoretza bat ere Londoneko Goldmiths Unibertsitatean.[5][6] Sádaba Londresen bizi da, baina nazioartean erakutsi du bere lana Bilboko Guggenheim Museoan, Madrilgo Reina Sofía Arte Zentro Nazionalean, Torontoko MoCCa Contemporary Art Museum-en eta New Orleanseko Contemporary Arts Center-en. 2010ean, Belaunaldiak 2011 saria jaso zuen La nuit américain,4 proiektuak. Berak hainbat bidaia egin zituen 2008an eta 2009an Irakeko Halabja hirira, eta bertan hiriko hainbat leku eta pertsona erretratatzen ditu bere eguneroko bizitza irudikatzeko, gaua bere herrialdera gerran iristen denean, gerrako gatazketan komunikabideek egin ohi dituzten argazkietatik urrun.[2]

2021ean, ‘Madrileko Komunitateko Saria Estampa 2021’ jaso zuen, ‘Masa informatua/Masa deformatua/Masa konformatua.

Proiektuak aldatu

  • Citerón
  • Phlegmoné
  • The expulsion from Paradise (2006)
  • Poétique de la disparition (2007)
  • Leviathan (2008)
  • La nuit américaine (2009)
  • Following the history of representation (2010)
  • Shipwreck with spectator (2011)
  • Gulala (Anfal)
  • Not unfaithful to the spirit of the thing

Sariak aldatu

  • 2010ean, Belaunaldiak 2011 saria jaso zuen La nuit américain lanarekin
  • 2021ean, ‘Madrileko Komunitateko Saria Estampa 2021’ jaso zuen, ‘Masa informatua/Masa deformatua/Masa konformatua.lanarekin

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Biografías y obras de los Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2022-04-16).
  2. a b (Ingelesez) «Ixone Sadaba» Ixone Sadaba (Noiz kontsultatua: 2022-04-16).
  3. (Gaztelaniaz) «Ixone Sádaba | Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-16).
  4. Memories, Oral. (2013-12-20). IXONE SÁDABA. (Noiz kontsultatua: 2022-04-16).
  5. (Gaztelaniaz) «Ixone Sádaba» Tasneem Gallery (Noiz kontsultatua: 2022-04-16).
  6. «Ixone Sádaba». Museo Reina Sofía. Producciones MNCARS. Consultado el 31 de mayo de 2015.. .

Kanpo estekak aldatu