Quebec edo Quebec Hiria[1] (ingelesez Quebec City, frantsesez Ville de Québec) Quebec probintziako hiriburua da eta bertako bigarren hiririk handiena (Montrealen atzetik). Halaber, Ipar Amerikako hiririk zaharrena da. 2006an, 491.142 biztanle zituen, eta inguru guztiak 1.064.047 (Quebec City Area edo Région de Québec).

Quebec Hiria
Québec
Kephek
city or town (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Quebec
EskualdeaCapitale-Nationale
Lurralde ekibalenteQuebeceko aglomerazioa
AlkateaRégis Labeaume (en) Itzuli
Izen ofizialaQuébec
Jatorrizko izenaQuébec
Kephek
Geografia
Koordenatuak46°48′58″N 71°13′27″W / 46.81611°N 71.22417°W / 46.81611; -71.22417
Map
Azalera485,18 km²
Altuera98 m
MugakideakSaint-Augustin-de-Desmaures, Lévis, Boischatel, L'Ancienne-Lorette, Wendake (en) Itzuli, Notre-Dame-des-Anges, Sainte-Catherine-de-la-Jacques-Cartier, Shannon, Saint-Gabriel-de-Valcartier, Lac-Delage, Stoneham-et-Tewkesbury, Lac-Beauport, Sainte-Brigitte-de-Laval eta L'Ange-Gardien (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria549.459 (2021)
0 (2021)
Dentsitatea1.132 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1608ko uztailaren 3a
Telefono aurrizkia418, 581, 367
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu
Hiri senidetuakAlbany, Iași, Susa, Calgary, Bordele, Namur, Xi'an, San Petersburgo, Uagadugu, Dinan, Beirut, Guanajuato eta Lieja
ville.quebec.qc.ca

UNESCO 1985ean Quebec Hiriko hirigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Izena algonkin hizkuntzako Kebek leku-izenetik dator eta "ibaia mehetzen den lekua" esan nahi du. Izen horrekin inguruko zonalde guztia izendatzen zen. Hain zuzen ere, Stadacona herrixka irokesaren aldamenean sortu zuen Samuel Champlain frantziarrak Québec hiria 1608an, jatorrizko biztanleek Uepishtikueiau deitutako muinoan. Lehen biztanleak Frantziako herri xeheko deportatuak, gaizkileak eta, oro har, pobreak eta gizartetik baztertutakoak izan ziren.[2]

Bertako herritarrak quebectarrak dira, frantsesez Québecois. Hitz hori euskaratik omen datorrela uste dute hizkuntzalari batzuek, "quebecekoak" berbarekin duen antzarengatik, amerindiarrek europarrei suriquois deitzen zietelako, hots, azal zurikoak.[3]

Ondarea

aldatu
Artikulu nagusia: «Château Frontenac»

Bruce Price arkitektoak diseinatu eta 1893an ireki zen. Canadian Pacific Railway konpainiak Kanada osoan zehar eraiki zituen châteaurako lehenbiziko eraikina izan zen. Konpainia hark eraikin horiek eraikitzeak turista aberatsak erakarri eta bertaratzeko asmoa zuen.

      Datu klimatikoak (Quebec Hiria)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 10.0 11.7 17.8 29.9 33.0 33.9 35.6 34.4 33.9 28.3 20.0 13.9 35.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -7.9 -6.1 0.1 7.8 17.1 22.2 25.0 23.4 17.7 10.7 2.9 -4.8 9.0
Batez besteko tenperatura (ºC) -12.8 -11.1 -4.6 3.3 11.2 16.5 19.2 17.9 12.5 6.2 -0.7 -9.1 4.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -17.6 -16.0 -9.4 -1.3 5.3 10.6 13.4 12.4 7.2 1.7 -4.3 -13.4 -1.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -35.4 -36.1 -30.0 -18.9 -7.8 -0.6 3.9 2.2 -4.8 -10.0 -24.0 -32.3 -36.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 89.8 70.6 90.3 81.2 106.1 114.2 127.8 116.7 125.5 101.7 102.0 104.4 1230.2
Euria (mm) 26.1 12.6 39.0 59.5 105.5 114.2 127.8 116.7 125.5 99.5 67.9 29.5 923.8
Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) 18.5 14.9 14.3 13.3 14.3 13.7 13.8 13.9 14.2 15.1 16.4 19.5 181.9
Euri egunak (≥ 0.2 mm) 3.6 2.3 5.5 10.4 14.3 13.7 13.8 13.9 14.2 14.8 10.3 4.4 121.1
Elur egunak (≥ 0.2 cm) 17.5 13.9 11.4 5.2 0.29 0 0 0 0 0.96 9.0 18.1 76.4
Eguzki orduak 100.3 123.6 149.4 168.6 215.9 232.0 251.7 225.2 155.5 119.8 81.6 81.1 1904.7
Hezetasuna (%) 72.1 71.9 73.8 74.0 73.9 78.6 82.9 84.3 85.3 81.4 80.5 77.5 78.0
Iturria: [4]

Hiri senidetuak

aldatu

Quebec Hiria ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 62-63. orriak.
  3. MAIA, Jon: Apaizac obeto. Donostia: Elkarlanean, 2006. 63. orria
  4. http://www.climate.weatheroffice.gc.ca/climate_normals/results_e.html?stnID=5251&lang=e&dCode=0&province=QUE&provBut=&month1=0&month2=12 Environment Canada

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Kanadako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.