Heriotza zigorra lege prozesu bat da, pertsona bati egin duen krimenagatik Estatuak hila izateko zigorra ezartzen diona. Heriotza zigorra gauzatzean, presoa exekutatu egiten da. Heriotza zigorrera epaitua eta exekuzioaren zain dagoen presoa kondenatua dela esaten da. Heriotza zigorra duten delituak kapital delituak, kapital hobenak edo kapital traizioak izenez ezagutzen dira, eta jurisdikzioaren arabera aldatzen dira. Baina normalean arau hauste larriak daude, hala nola hilketa, hilketa masiboa, bortxaketa kasu larriak, haurren bortxaketa, haurren sexu abusuak, terrorismoa, traizioa, espioitza, sedizioa, estatuaren aurkako delituak (hala nola gobernua botatzen saiatzea), pirateria, hegazkinen bahiketa, narkotrafikoa eta droga edukitzea, gerra krimenak, gizateriaren aurkako krimenak eta genozidioa, eta zenbait kasutan, gehien berrerortze ekintza larriak, lapurreta larria eta bahiketa.[1]

Heriotza zigorra munduan: ██ Heriotza zigorra erabat ezeztatua ██ Ohiz kanpoko egoeretan (gerrak...) onartua ██ Praktikan ezeztatua ██ Legezko zigortzat onartua

Kriminal eta disidente politikoen heriotza zigorra historikoki momentuko gizarte batzuen bitartez erabili izan da hala krimena zigortu eta disidentzia politikoa gutxitu edota ezabatzeko. Egun, herrialde europar ia guztietan (Bielorrusian salbu) eta Ozeaniako gehienetan (adibidez Australian, Zeelanda Berrian edota Ekialdeko Timorren) deuseztatuta edota zigortuta dago.[2] Latinoamerikako herrialde gehienek deuseztatu dute, nahiz eta bitartean, Estatu Batuetan, Guatemalan eta Karibeko herrialde gehienetan orraindik ezartzen duten. Asian, besteak beste, Japonian eta Indian indarrean dirau eta baita Afrikako askotan ere, hala nola, Botswana eta Zambian.[3][4][5]

Heriotza zigorra indarrean duten herrialdeek heriotza krimenen, espioitzaren, traizioaren edota eskubide militarraren parte gisa darabilte.[6] Horrez gain, beste herrialde batzuetan delitu sexualak zigortzeko erabiltzen dira eta hala kontsideratuak izaten dira bai adulterioa eta baita sodomia. Herrialde musulman batzuetan, apostasia zigortzen da, hau da, norberaren erlijioa izandakoaren ukazioa. Txinan, ordea, pertsonen trafikoa eta politika arloko ustelkeria kasu larriak zigortzen dira heriotza zigorraz. Ipar Korean, aldiz, heriotza zigorra arrazoi politikoekin erabilia da, horrekin hedapen handiena lortu nahian jende masei eskarmentua emateko, eta adibidez 2007an enpresa bateko zuzendaria publikoki exekutatu zuten kiroldegi batean 150.000 pertsonen aurrean, atzerrira dei telefoniko batzuk egiteagatik.[7]

Gai horrek iritzi kontrajarriak sortzen ditu gaurdaino. Praktika horren aldekoen ustetan, heriotza zigorrak delituak murriztu eta hauen errepikapena ekiditzeaz gain hilketa zigortzeko modu bat da. Kontra daudenak, aldiz, heriotza zigorrak delituak biziarteko kartzela-zigorrak baino gehiago ez dituela murrizten argudiatzen dute. Gainera, hau delitua baino okerragoa dela eta sistema legalean errekurtso nahikoak izan ez ditzaketen gutxiengoen eta pobreen aurka eginiko diskriminazioa da.[8]

Historia

aldatu
 
Kristau martirien azken otoitza. Jean-Léon Gérômen 1883ko margoa. Koliseo erromatarra.

Kriminalen eta disidenteen exekuzioa ia gizarte guztiek erabili izan dute zibilizazioen hasieratik. XIX. mendera arte, eta espetxe sistema garaturik gabe, askotan ez zegoen beste aukerarik gaizkileen bazterketa eta inhabilitazioa bermatzeko.[9] Garai modernoa baino lehen, exekuzioek sarritan torturekin nahasten zituzten, hala nola gurpilean haustea, giltza egitea, zerratzea, zintzilikatzea, marraztea eta zatitzea, brontzezko zezena, sutan erretzea, larrutzea, mozketa motela, bizirik egostea, zutoinean sartzea, mailukadak, pistola ahoan sartuta tirokatzea, ura irenstea eta odol arranoa.[10]

Exekuzio formalaren erabilera erregistratutako historiaren hasierara iristen da. Erregistro historiko gehienek eta zenbait praktika tribalek adierazten dute heriotza zigorra beren justizia sistemaren parte izan zela.[11] Bidegabekeriagatiko zigor komunitarioak, oro har, diru konpentsazioa barne hartzen dute, eta baita gorputz zigorra, gaitzespena, erbesteratzea eta exekuzioa. Tribuen gizarteetan, konpentsazioa eta gaitzespena nahikotzat hartzen ziren maiz. Inguruko tribuek, klanek edo komunitateek egindako krimenen erantzuna barkamen formala, ordaina, odol etsaitasuna eta gerra tribala izaten zen.[12]

Odol etsaitasuna edo “vendetta” familia edo tribuen arteko arbitrajeak porrot egiten duenean gertatzen da, edo arbitraje sistema bat existitzen ez denean. Justizia hori ohikoa zen estatuan edo erlijio antolatuan oinarritutako bide bat sortu aurretik. Krimenengatik, lur eztabaidengatik edo ohore kode bategatik sor daiteke. "Errepresalia ekintzek kolektibo sozialak bere burua defendatzeko eta etsaiei (baita aliatu potentzialei ere) frogatzeko duen gaitasuna erakusten dute, hots, ondasunei, eskubideei edo pertsonari egindako kaltea ez dela zigorrik gabe geratuko.” [13]

Antzinako historia

aldatu
 
Juan Bataiatzailearen buruaren mozketa, Julius Schnorr von Carolsfeldek 1869an egindako xilografian.

Munduko zenbait lekutan, antzinako errepublikak, monarkiak edo hirietako oligarkiak bezalako antolakuntzak agertu ziren. Herri horiek, lotura linguistiko, erlijioso edo familien bidez elkartzen ziren sarri. Gainera, herrien zabalkundea inguruko tribu edo nazioak konkistatuz gertatzen zen. Ondorioz maila sozial desberdinak agertu ziren, hala nola erregeak, noblezia, herritarrak eta esklaboak. Justizia sistema bateratuago batean sartu ziren tribuen arbitrajeak, "tribuarena" baino gehiago "klase sozial" ezberdinen arteko harremana formalizatzen zuena. [14]

Adibiderik zaharrena eta ospetsuena Hammurabiren Kodea da, zigor eta ordain ezberdinak ezarri zituena, biktimen eta egileen klase taldearen arabera. Torahk (Lege Judua), Pentateuch bezala ere ezaguna dena (Kristauen Itun Zaharreko lehen bost liburuak), heriotza zigorra ezartzen du hilketa, bahiketa, magia, larunbata haustea, biraoa, eta sexu krimenen arlo askorengatik, nahiz eta ebidentziek erakutsi exekuzio errealak bakanak izan zirela.[15]

Beste adibide bat Antzinako Greziatik dator, non Drakok K.a.ko 621. inguruan Atenasko lehen sistema legala idatzi zuen, aurretik zegoen ahozko legea ordezkatuz. Heriotza zigorra ezarri egin zen delitu maila askorentzat, nahiz eta Solonek geroago Drakoren kodea indargabetu eta lege berriak argitaratu zituen, heriotza zigorra nahita egindako homizidioagatik eta biktimaren familiaren baimenarekin bakarrik aplikatuz. “Drakoniar” hitza Drakoren legeetatik dator. Bestalde, erromatarrek ere heriotza zigorra erabili zuten delitu askotan.[16]

Bestalde, Txinako Herri Errepublikan urtero exekuzio asko egiten diren arren gaur egun, garai batean Tang dinastian (618-907) heriotza zigorra abolituta zegoen. Hau 747. urtean izan zen, Tangeko Xuanzong enperadoreak aginduta. Heriotza zigorra deuseztatzean, Xuanzongek bere funtzionarioei agindu zien, analogiaz, hurbileneko araudira jotzeko, zigor ordenatua betearazten zuten delituengatik kondenatzen zituztenean.[17]

Hala, krimenaren gogortasunari lotuta, zigor gogorra ezarri ahal izango zen heriotzaren ordez, adibidez makilaz zigortzea edo Lingnan urruneko herrialdera erbesteratzea. Dena den, heriotza zigorra 12 urte geroago berrezarri zen 759an, An Lushaneko matxinadari erantzunez.[18] Garai hartan, Tang dinastian enperadoreak soilik zuen delitugileak epaitzeko aginpidea. Xuanzongen dinastian, heriotza zigorra nahiko arraroa zen, eta adibidez 730. urtean soilik 24 exekuzio izan ziren, eta 736. urtean 58.[19]

 
Jakob Rohrbach nekazarien buruzagiaren erreketa, 1525eko Alemaniako Nekazarien Gerran.

Erdi aroa eta modernoa

aldatu

Erdi Aroko Europan eta modernoagoan, presondegi sistema berriak garatu aurretik, heriotza zigorra modu orokor bezala erabili zen, baita arau hauste txikiekin ere. Ingalaterrako Henrike VIII.aren erregealdian, 72.000 pertsona inguru exekutatu zirela uste da.[20]

Europa modernoaren lehen hamarkadetan, sorginkeriari buruzko izu ikara moral handi batek zeharkatu zituen Europa eta Ipar Amerikako europar koloniak. Garai hartan, Satanasen sorgin maltzurrek Kristautasunaren mehatxu antolatu bezala funtzionatzen zutela zioten. Ondorioz, dozenaka mila emakume auzipetu eta exekutatu zituzten sorginkeriagatik, 15. eta 18. mendeen artean.[21]

Aro modernoko azken mendeetan, nazio-estatu modernoen sorrerarekin, justiziak gero eta lotura handiagoa izan zuen eskubide natural eta juridikoen kontzeptuekin. Garai hartan areagotu egin ziren polizi indarrak eta espetxe erakunde iraunkorrak. Cesare Beccaria adituak, delitu eta zigorrei buruzko eragin handiko tratatua idatzi zuen 1764an, eta heriotza zigorraren lehen azterketa zehatza izan zen, heriotza zigorraren abolizioa eskatzeko.[22]

Geroago, Charles Dickensek eta Karl Marxek, exekuzioen garaian eta tokietan, ankerkeria bortitza areagotu egiten zela ikusi zuten. Gertaera honen aitortza ofizialak ekarri zuen exekuzioak espetxeetatik kanpo egitea, publikotik urrun.[23]

XX. mendea

aldatu
 
Frantziako Luis XVI. erregearen 1792ko buru-mozketa, kobrezko grabatu baten.

Alemania nazian hiru heriotza zigor mota izan ziren: urkatzea, burua moztea eta tiroz hiltzea. Erakunde militar modernoek heriotza zigorra diziplina militarra mantentzeko erabili zuten.[24] Aurretik, koldarkeria, baimenik gabeko aldentzea, desertzioa, men ez egitea, etsaiaren tiroketei ez erantzutea, eta aginduak desobeditzea maiz heriotzaz zigortzen zituzten krimenak ziren. Exekuzio metodo nagusia, suzko armen erabilera arrunta izatera iritsi zenetik, fusilatzeko eskuadroia izan da, nahiz eta herrialde batzuek exekuzioa buruan edo lepoan tiro bakar bat erabili.[25]

Hainbat estatu autoritariok, adibidez gobernu faxistak edo komunistak zituztenek, heriotza zigorra zapalkuntza politikorako bide indartsu bezala erabili zuten. Robert Conquest historialaren arabera, Joseph Stalinen garaian milioi bat sobietar baino gehiago hil zituzten 1937-38ko Garbiketa Handian, ia guztiak buruaren atzealdean sartutako bala baten bidez.[26] Mao Zedongek publikoki adierazi zuen "800.000" pertsona exekutatu zituztela Txinan Kultura Iraultzan (1966-1976). Neurri batean gehiegikeria horiei erantzuteko, eskubide zibilen aldeko erakundeek gero eta garrantzi handiagoa ematen hasi ziren giza eskubideen kontzeptuari, eta heriotza zigorraren abolizioari.[27]

Aro garaikidea

aldatu

Gaur egungo mundu osoko herrialdeen artean, europar guztiek eta Ozeaniako estatu askok (Australia eta Zeelanda Berria barne) eta Kanadak, heriotza zigorra baliogabetu egin dute. Latinoamerikan, estatu gehienek heriotza zigorraren erabilera erabat ezabatu dute; Brasil eta Guatemala bezalako herrialde batzuk, aldiz, salbuespenezko egoeretan bakarrik onartzen dute, hala nola gerra garaian egindako traizioan. Estatu Batuek (gobernu federalak eta 29 estatuk), Karibeko herrialde batzuk eta Asiako herrialde gehienek (Japonia eta India adibidez) heriotza zigorra mantentzen dute. Afrikan, herrialdeen erdiak baino gutxiagok gordetzen dute, horien artean Botswanak eta Zambiak. Hegoafrikak 1995ean abolitu zuen heriotza zigorra.[28]

Abolizioa askotan aldaketa politikoengatik onartu zen, herrialdeak autoritarismotik demokraziara igaro zirenean, edo Europar Batasunerako sarrera baldintza bihurtu zenean bezala. Ameriketako Estatu Batuak salbuespen nabarmenak dira: estatu batzuek zigorraren gaineko debekuak izan dituzte hamarkadetan zehar, lehena Michigan izan zen 1846an abolitu zuenean, eta beste estatu batzuk gaur egun ere modu aktiboan erabiltzen dute. Ameriketako Estatu Batuetan heriotza zigorra gai eztabaidagarria izaten jarraitzen du.[29]

Herrialde atxikitzaileetan, eztabaida berriro piztu izan da justizia oker bat gertatu denean, nahiz eta horrek legegintzako ahaleginak eragin ohi ditu, prozesu judiziala hobetzeko, heriotza zigorra ezabatzeko baino. Herrialde abolizionistetan, batzuetan eztabaida berpizten da hilketa bereziki basatien ondorioz, nahiz eta herrialde gutxik berriro ezarri indargabetu ondoren.[30] Hala ere, delitu larri eta bortitzek, hala nola hilketek edo atentatuek eragin dute herrialde batzuk heriotza zigorraren luzamendua modu eraginkorrean bultzatzera. Adibide aipagarri bat Pakistan da, 2014ko abenduan Peshawarreko ikastetxeko sarraskiaren ondoren, exekuzioei buruzko sei urteko moratoria kendu zuenean, Taliban terroristek Armadako Eskola Publikoko 132 ikasle eta 9 langile erail zituztenean. Orduz geroztik, Pakistanek 400 kondenatu baino gehiago exekutatu ditu.[31]

Azkenik, 2017an bi herrialde nagusik, Turkiak eta Filipinak, heriotza zigorra berrezartzeko mugimenduak egin zituzten.[32]

 
Shomu enperadoreak heriotza zigorra debekatu egin zuen Japonian 724an.

Abolizioaren historia

aldatu

724an Japonian, heriotza zigorra debekatu egin zen Shōmu enperadorearen erregealdian, baina abolizioak urte gutxi batzuk iraun zuen. 818an, Saga enperadoreak Shintoren eraginpean kendu zuen heriotza zigorra, eta 1156 arte iraun zuen.[33] Txinan berriz, Xuanzong Tang enperadoreak debekatu egin zuen heriotza zigorra 747an, erbestearekin ordezkatuz. Hala ere, debekuak bakarrik 12 urte iraun zituen.[34]

Ingalaterran, 1395ean idatzi zen Lollardoen Hamabi Ondorioen liburuan, oposizio adierazpen publikoa sartu zen. 1516an argitaratutako Sir Tomas Mororen “Utopia” liburuak, heriotza zigorraren onurak eztabaidatu zituen elkarrizketa baten eran, ondorio sendorik azaldu gabe. Moro bera traizioagatik exekutatu egin zuten 1535ean. Heriotza zigorraren aurkako oposizio berriena Cesare Beccariaren "Delitu eta zigorrei buruz" (Dei Delitti e Delle Pene) 1764an argitaratutako liburu italiarretik zetorren, heriotza zigorraren aurkako jarrera berriagoa sortuz. Liburu honetan, Beccariak injustizia ez ezik, hutsaltasuna ere erakutsi nahi zuen ongizate sozialaren, torturaren eta heriotza zigorraren ikuspegitik. Liburuaren eraginez, Leopold II.a Habsburgoko duke handiak, Austriako ondorengo enperadoreak, heriotza zigorra abolitu egin zuen orduan independentea zen Toskanako Dukerri Handian, garai modernoko lehen abolizio iraunkorra. 1786an, de fakto exekuzioak blokeatu ondoren (azkena 1769an izan zen), Leopoldok heriotza zigorra deuseztatu egiten zuen zigor kodearen erreforma aldarrikatu zuen, eta ondoren bere lurraldean  exekuziorako tresna guztiak suntsitzeko agindu. 2000. urtean, Toskanako eskualdeko agintariek urtero jai eguna izendatu zuten azaroaren 30a, gertaera gogoratzeko. Gaur egun, gertaera egun hori mundu osoko “Hiriak Bizitzarako Eguna” elkarteko 300 hirik ospatzen dute.[35]

Bestalde, Erresuma Batuan hilketagatik abolitu egin zen heriotza zigorra 1965ean (soilik traizioa, pirateria indarkeriarekin, errekuntzak erregetzaren ontzilekuetan, eta gerra garaiko delitu militarrak kapital delitu bezala utziz), bost urteko esperimentu bezala hasieran, eta 1969an behin betiko. Azken exekuzioa 1964. urtean gertatu zen. Eta 1998an, bake arau hauste guztiengatik deuseztatu zen.[36]

Herrialde askok abolitu egin dute heriotza zigorra, legez edo praktikan. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, abolitzeko joera egon da, eta ehun eta bi herrialdek erabat indargabetu dute. Beste seik mantendu egin dute delitu berezientzako, eta hogeita hamabik praktikan kendu dute, gutxienez azken hamar urtetan erabili ez dutelako.[37][38]

Erabilera garaikidea

aldatu

Herrialdeka

aldatu

Herrialde gehienek, ia Lehen Mundu guztikoak barne, heriotza zigorra abolitu egin dute zuzenbidean edo praktikan. Salbuespen nabarmenak Estatu Batuak, Japonia, Hego Korea eta Taiwan dira. Halaber, heriotza zigorra Txina, India eta Estatu islamiko gehienetan ere betetzen da. Estatu Batuak dira heriotza zigorra oraindik erabiltzen duten mendebaldeko herrialde bakarrak.[39][40]

Amnistia Internazionalak eskainitako datuek diotenez, 2003. urtean 1.146 pertsona exekutatu zituzten 28 herrialdetan. Horietako % 84, lau herrialdetan eginak: Txinak 726, Iranek 108, Ameriketako Estatu Batuek 65, eta Vietnamek 64. 2014.urtean ordea, 2.466 pertsona izan ziren heriotza zigorrera kondenatuak, aurreko urtean baino %28 gehiago hain zuzen. 2015eko abenduaren amaieran Mongolian heriotza zigorra deuseztatu ondoren, 140 dira praktika hau bertan behera utzi duten herrialdeak.[41]

Herrialde atxikitzaile ia guztiak Asian, Afrikan eta Kariben daude. Europan herrialde atxikigile bakarra Bielorrusia da. Heriotza zigorra estatu txiro eta autoritarioetan praktikatzen zen bereziki, askotan heriotza zigorra zapalkuntza politikorako tresna bezala erabiliz. 1980ko hamarkadan zehar, Latinoamerikaren demokratizazioak herrialde abolizionisten kopurua handitu egin zuen.[42]

Handik gutxira Europan komunismoa erori zen. Demokrazia berreskuratu zuten herrialde askok Europar Batasunean sartzeko asmoa zuten. Bai EBk eta bai Europako Kontseiluak zorrotz eskatzen zuten estatu kideek heriotza zigorra ez praktikatzeko. Egungo Europako Kontseiluko estatu kide bateko azken exekuzioa 1997an gertatu zen Ukrainan. Halaber, Asiako industrializazio azkarrak areagotu egin du atxikipeneko herrialde garatuen kopurua. [43]

Estatu Batuak eta Japonia dira berriki exekuzioak gauzatu dituzten herrialde garatu bakarrak. AEBetako gobernu federalak, AEBetako armadak eta 31 estatuk heriotza zigorra indarrean dute, eta 1.400 exekuzio baino gehiago egin dituzte Estatu Batuetan 1976an heriotza zigorra berrezarri zutenetik. Japonian 112 preso daude heriotza zigorrarekin 2019ko abenduan. Azken exekuzioa Wei Wei Txinako ikasle ohiarena izan zen, 2003an japoniar familia bat hiltzeagatik ondoren, tartean zortzi eta hamaika urteko haurrak zeudela. [44][45]

Egungo iritzi publikoa

aldatu

Heriotza zigorrari buruzko iritzi publikoa asko aldatzen da herrialdez herrialde eta delituen arabera. Pertsona gehienak exekuzioaren aurka dauden herrialdeen artean Norvegia dago adibidez, non % 25 bakarrik agertzen da alde. Frantses, finlandiar eta italiar gehienak ere heriotza zigorraren aurka daude.[46][47] 2016ko Gallupen inkesta batek adierazten duenez, estatubatuarren %60k heriotza zigorrari eusten diote. Baina 2010ean % %64 ziren, 2006an %65, eta 2001ean %68.[48][49]

Zigorraren babesa indartzen ari da Indian 2010eko hamarkadako bortxaketa kasu basatiengatik haserrea zela eta, nahiz eta benetako exekuzioak nahiko arraroak izan. [50]Hilketa eragindako gaizkilearentzat, heriotza zigorraren aldeko ehunekoa Txinan oraindik altua bada ere, exekuzioak behera egin dute, 2002an 12.000 exekutatu ziren eta hamar urte geroago berriz, 3.000.[51] Hegoafrikan gazteei galdeketa egin zitzaienean, heriotza zigorra bertan behera utzita zegoen, baina hegoafrikarren %76k onartu egin zuen heriotza zigorra berriro sartzea, bortxaketa eta hilketa gertakariak zirela eta.[52] Mexikon berriz, 2017ko inkestaren arabera, gazte gehiagok onartzen dute zigorra zaharragoek baino.[53] Bestalde, brasildarren %57k heriotza zigorra onartzen du, eta kondenatuen exekuzioaren alde dauden multzo handiena 25 eta 34 urte bitarteko adin tartekoa da, %61 alde hain zuzen.[54]

Gaizkile gazteak

aldatu
 
Ama Catherine Cauchés (erdian), bere bi alabak Guillemine Gilbert eta Perotine Massey, eta semetxoa heresiagatik sutan erretzen.

Gazte delitugileen heriotza zigorra (18 urtetik beherako delitugileak beren delitu garaian, nahiz eta gazteen delitugilearen legezko edo onartutako definizioa jurisdikzio batetik bestera alda daitekeen) gero eta urriagoa da. Kontuan hartuz oraindik ez dagoela 18 urteko muga zenbait herrialdetan edo ez dela zuzenbidean argi zehaztu, 1990etik hona hamar herrialdek exekutatu dituzte beren krimenen garaian gaztetzat hartuak izan ziren delitugileak: Txinako Herri Errepublika (PRC), Bangladesh, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Iran, Irak, Japonia, Nigeria, Pakistan, Saudi Arabia, Sudan, AEB eta Yemen.[55][56]

Inoiz exekutatu duten haur txikienetako bat Perotine Masseyren semea izan zen 1556n. Ama heresiagatik exekutatu zuten Guernseyko martirietako bat zen. Umeak egun bat baino ez zuela Hellier Gosselin auzapezak erretzeko agindua eman zuen, inguruko apaizen aholkuekin, mutikotxoak erre egin behar zuela esanez, bere exekuzioan erditu zuen amaren orban morala heredatu zuelako.[57]

1642an hasi eta gaurdaino, britainiar estatubatuar kolonien artean 365 gazte delitugile exekutatu zituzten agintarien aginduz. Amerikako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak 16 urtetik beherako delituentzako zigorra 1988an ezabatu zuen ,eta 2005ean adingabe guztientzat.[58][59]

2005 eta 2008ko maiatzaren artean, Iranek, Pakistanek, Saudi Arabiak, Sudanek eta Yemenek milaka gazte exekutatu zituztela jakinarazi zn, Iranek emanaz kopuru handiena.[60] 2013tik Hassan Rouhanik Iraneko presidente izan zen garaitik, gutxienez 3.602 heriotza zigor bete ziren, eta horien artean 34 delitugile gazte fusilatu zituzten.[61]

Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioak, 37. artikuluaren arabera adingabeentzako heriotza zigorra debekatzen du, eta herrialde guztiek sinatu eta berretsi dute, Somalia eta Estatu Batuak izan ezik (AEBetako Gorenak praktika bertan behera uzten duten erabakia hartua zuen). Iran, hitzarmena berretsi arren, delitugile gazteen munduko borrero handiena izan zen. Halaber, 2013an nazioarteko eztabaidaren erdigunea bilakatu zen Rizana Nafeek 17 urteko Sri Lankako etxeko zerbitzaria exekutatu ondoren.[62][63]

Bestalde, Japoniak ez ditu adingabe gaizkilerik exekutatu 1997ko abuztuaren ondoren, Norio Nagayama 1960ko hamarkadaren amaieran lau pertsona tirokatzeagatik kondenatua izan zen hiltzailea exekutatu zutenetik. Nagayamaren kasuak izen bereko Nagayama estandarrak sortu zituen, eta biktimen kopurua, basakeria eta delituen eragin soziala bezalako faktoreak hartzen dituzte kontuan.[64] Halaber, Auzitegi Islamikoen Batasunak kontrolatutako Somaliako lurralde batzuetan, haurren fusilamenduak gertatzen ari direla frogatu izan da. Adibidez 2008ko urrian, Aisha Ibrahim Dhuhulow neska leporaino lurperatu zuten futbol zelai baten eta gero harrika hil, 1.000 pertsona baino gehiagoren aurrean.[65][66]

Metodoak

aldatu
 
Cesare Beccaria, Dei delitti e delle pene

Hauek dira munduan legez onartutako exekuzio metodoak,[67][68][69][70][71]

Exekuzio publikoak

aldatu

Exekuzio publikoa "herritar orok bere borondatez parte har dezakeen" zigor kapital bat da. Gaur egun munduko estatu gehienak exekuzio publikoak desatsegintzat jotzen dituzte, eta herrialde gehienek legez kanpo utzi dute praktika.[72] Nahiz eta historiaren zati handi batean exekuzioak jendaurrean burutu ziren, erakusteko "bere jurisdikziopean zeudenen aurrean estatuaren boterea gaizkileak, etsaiak edo aurkari politikoak garaitzeko balio zuela". Gainera, publikoari "ikuskizun bikainaren" lekuko izateko aukera ematen zitzaion.[73]

Historiagile sozialek ohartarazi dute XX. mendetik aurrera AEBetan eta Europako mendebaldean heriotza oro har, gero eta babestuago egon dela jendearen begien bistatik, gero eta gehiago gertatzen dela ospitaleko ateen barnean.[74] Era berean, exekuzioak espetxeko horma barrura mugatu dira. Azken exekuzio publiko formalak 1868an gertatu ziren Britainia Handian, 1936an AEBetan eta 1939an Frantzian.

Amnistia Internazionalen arabera, 2012an "Iran, Ipar Korea, Saudi Arabia eta Somalian egin ziren exekuzio publikoak".[75] Bestalde, Hamasek kontrolatutako Gazan, Sirian, Iraken, Afganistanen eta Yemenen estatuek eta estatuz kanpoko eragileek egindako exekuzio publikoen berri ere eman da.[76][77][78] Bestalde, publiko bezala sailka daitezkeen exekuzioak Estatu Batuetako Florida eta Utah estatuetan ere egin ziren 1992an.

Delitu kapitalak

aldatu

Herrialde batzuetan heriotzarekin zigortzen diren beste delitu batzuk honako hauek dira:

- Gizateriaren aurkako krimena

Genozidioa bezalako gizateriaren aurkako delituak heriotzarekin zigortu ohi dituzte zigor kapitala mantentzen duten herrialdeetan. Delitu horiengatik heriotza zigorrak eman ziren 1946an Nurenbergeko epaiketetan eta 1948an Tokioko epaiketetan, baina gaur egungo Nazioarteko Zigor Auzitegiak ez du heriotza zigorra erabiltzen. Nazioarteko Zigor Auzitegiak jaso dezakeen gehienezko zigorra bizi osorako kartzela zigorra da.

 
Gerra kriminal bat exekutatzen 1946an.

- Hilketa

Nahita egindako hilketa heriotzarekin zigortzen da heriotza-zigorra atxikitzen duten herrialde gehienetan. Baina oro har, soilik estatutuek edo aurrekari judizialek eskatzen duten faktoreak larriagotzen baldin badu.

- Droga- trafikoa

Herrialde askok heriotza zigorra ematen dute narkotrafikoagatik, droga trafikoagatik, droga edukitzeagatik eta horrekin lotutako delituengatik, batez ere Asian eta Afrikako zenbait herrialdetan. Droga delitugileak aldizka exekutatzen dituzten herrialdeen artean daude Txina, Indonesia, Saudi Arabia, Iran, Vietnam, Malaysia eta Singapur.

- Beste arau-hauste batzuk

Herrialde batzuetan heriotzarekin zigortzen diren beste delitu batzuk honako hauek dira:

• Terrorismoa

• Traizioa

• Espioitza

• Estatuaren aurkako delituak, hala nola gobernua botatzen saiatzea (heriotza zigorra duten herrialde gehienak)

• Protesta politikoak (Saudi Arabia)

• Bortxaketa (Txina, India, Pakistan, Bangladesh, Iran, Saudi Arabia, EAE, Qatar, Brunei, etab.)

• Delitu ekonomikoak (Txina, Iran)

• Pertsonen trafikoa (Txina)

• Ustelkeria (Txina, Iran)

• Bahiketa (Txina, Bangladesh, etab.)

• Separatismoa (Txina)

• Legez kanpoko sexu portaera (Saudi Arabia, Iran, EAE, Qatar, Brunei, Nigeria, etab.)

• Hudud bezalako delitu erlijiosoak, hala nola apostasia (Saudi Arabia, Iran, Sudan, etab.)

• Blasfemia (Saudi Arabia, Iran, Pakistan, Nigeria)

• Alkohola edatea (Iran)

• Sorginkeria (Saudi Arabia)

• Lapurreta larria (Aljeria, Saudi Arabia, Iran, Kenya, Zambia, Ghana, Etiopia, etab.)

 
Mexikoko fusilamendu bat pelotoiaren bidez 1916 an.

Eztabaida eta debatea

aldatu

Zigor hilgarria eztabaidagarria da. Heriotza zigorraren aurkakoek gizagabetzat dute, eta atzera ezintasunagatik kritikatzen dute. Halaber, defendatzen dute zigor honek ez duela disuasio efekturik, gutxiengoak eta txiroak diskriminatzen dituela, eta "indarkeriaren kultura" bultzatzen duela.[79] Mundu osoan erakunde asko daude, hala nola Amnistia Internazionala, eta herrialde batzuetan Amerikako Askatasun Zibilen Sindikatua (ACLU) bezalakoak, heriotza zigorra deuseztatzea oinarrizko helburu gisa dutenak.[80][81]

Heriotza zigorraren aldeko abokatuek argudiatzen dute krimena gaitzesten duela, tresna ona dela polizientzat eta auzi jartzaileentzat, kondenatutako gaizkileek berriro ofentsa ez dezaten. Eta justizia bermatzen duela homizidioa bezalako delituengatik. Delitu ez hilgarrientzat heriotza zigorra ezartzea, askoz ere eztabaidagarriagoa izan ohi da, eta abolitu egiten da hori gordetzen duten herrialde askotan.[82]

Ordainketa

aldatu
 
Abraham Lincoln 1865ean hiltzeagatik kondenatutako lau lagunen urkaketa.

Heriotza zigorraren aldekoek argudiatzen dute moralki justifikatuta dagoela hilketa egon denean aplikatzen denean, batez ere poliziak erailtzeagatik, haurren hilketengatik, torturengatik egindako hilketengatik, hilketa anitzengatik eta terrorismoarekin, sarraskiekin eta genozidioarekin loturiko elementuekin. Argudio hau Robert Blecker New Yorkeko Zuzenbide Fakultateko irakasleak defendatzen du, esanaz zigorrak mingarria izan behar duela delituaren arabera. Hemezortzigarren mendeko Immanuel Kant filosofoak jarrera muturrekoagoa defendatu zuen, eta beretzat arabera hiltzaile orok hiltzea merezi baitu, bizitza galtzea, bizirik irauteko aukera ematen dien edozein zigorrarekin berdingabea delako, biziarteko kartzela barne.[83]

Abolizionista batzuk defendatzen dute ordaina mendekua dela, eta ondorioz onartezina. Beste batzuk berriz, ordainak justizia penalaren elementu bezala onartzen dituzten bitartean, baldintzapeko askatasunik gabeko bizitza nahiko ordezko dela diote. Era berean, argudiatzen da hilketa beste heriotza batekin zigortzea nahiko berezia dela, ekintza bortitz batengatik indarkeriazko delituak ez direlako zigortzen antzeko ekintza baten menpe jarriz egilea (adibidez, bortxatzaileak normalean ez dute gorputz zigorrik jasotzen orokorrean, nahiz eta Singapur bezalako estatu batzuetan horrela izan).[84]

Giza eskubideak

aldatu

Abolizionistek uste dute heriotza zigorra dela giza eskubideen urraketarik larriena, bizitzeko eskubidea delako garrantzitsuena, eta heriotza zigorrak beharrik gabe urratzeaz gain kondenatuei tortura psikologikoa eragiten dielako. Giza eskubideen aldeko ekintzaileek heriotza zigorraren aurka egiten dute, "zigor krudel, anker eta laidogarria" deituz. Amnistia Internazionalak "Giza Eskubideen azken ukazio itzulezina" dela uste du.[85] Albert Camusek 1956an “Gillotina, erresistentzia, matxinada eta heriotzaren inguruko hausnarketak” izeneko liburuan honakoa idatzi zuen:

Exekuzioa ez da soilik heriotza. Kontzentrazio esparrua espetxetik bezain desberdina da bizitzaz gabetzea. [...] Baliokidetasun bat egon dadin, heriotza zigorrak zigortu beharko luke hiltzaileak biktimari heriotza izugarria eragingo zion egunaz hilabete batzuk lehenago ohartaraziko bazion. Halako munstro bat ez da bizitza pribatuan aurkitzen.[86]

Eskubide naturalen doktrina klasikoan, adibidez Locke-k eta Blackstone-k azaldutakoan, bizitzeko eskubidea gal daitekeen ideia garrantzitsua da, beste eskubide gehienei bidezko prozesua eman dakiekeelako, hala nola jabetza eskubidea eta askatasun eskubidea, benetako epaia aurreikusita.[87] John Stuart Millek Parlamentuan 1868an hilketagatiko zigor kapitala indargabetzeko zuzenketaren aurka emandako hitzaldian azaldu zuen bezala:

Imajina dezakegu norbaitek nola irakatsi diezaiokegun jendeari sufrimendua ez eragiteko guk geuk eragiten? Baina horri erantzun beharko nioke, guk guztiok erantzungo beharko genioke, sufrimendua eragoztea saihestea posible ez ezik, zigor justiziaren xedea bera ere posible dela. Gaizkile bati isuna jartzea bere ondasunekiko begirune falta da, edo espetxeratzea bere askatasun pertsonalaren errespetu falta da? Zentzu berean arrazoigabea da pentsatzea beste pertsona baten bizitza kendu duenari, bere bizitza kentzea begirune falta dela bizitzarekiko. Aitzitik, nabarmen erakusten dugu guk diogun begirunea, arau bat hartzerakoan beste baten eskubide hori urratzen duenak beretzat ere galdu egiten duela, eta egin dezakeen beste deliturik ez badute bizitzeko eskubidea kentzen, honek bai izango duela.”[88]

 
Kaliforniako San Quentin Estatuko kartzelan dagoen ohatila, lehen injekzio hilgarriaz exekuzioak egiteko erabiltzen zena.

Minik gabeko exekuzioa

aldatu

Mundu osoko joerak aspalditik izan dira exekuzio pribatuetara eta hain mingarriak ez direnetara joatea. Horregatik garatu zuen Frantziak gillotina XVIII. mendearen azken urteetan, eta Britainia Handiak debekatu egin zuen urkatzea edo gorputza zatitzea XIX. mendearen hasieran. Mozaffar ad-Din Shah Qajar Persiako Shahk (1896-1907), eztarria moztu eta pistola batekin hurbiletik tirokatzea alternatiba azkar eta nahiko minik gabekoa zela zioen, garai hartan erabiltzen ziren exekuzio metodo torturatsuagoen aurrean. Bestalde, Estatu Batuetan garai baten elektrokuzioa eta gasak arnastea urkatzea baino aukera gizatiarrago bezala sartu ziren, baina denak injekzio hilgarriak gainditu zituzten. Hala ere, oraindik herrialde gutxi batzuk zintzilikatzeko metodo geldoak, burua moztea eta harrikatzeak erabiltzen dituzte.[89]

1977 eta 2001 artean Estatu Batuetan egindako exekuzioen azterketak adierazi zuen gutxienez 749 exekuziotik 34k, hau da,%4,5ek, "aurreikusi gabeko arazoak edo atzerapenak izan zituztela, presoen alferrikako agonia eraginez borreroen gaitasun ezagatik". "Exekuzio oker" horien tasa egonkorra izan da ikerketaren denboran.[90]

The Lancet aldizkarian 2005ean argitaratutako ikerketa berezi batek zioen, injekzio hilgarrien kasuen %43tan hipnotikoen odol maila ez zela nahikoa izan inkontzientzia bermatzeko. Hala ere, Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak 2008an eta 2015ean erabaki zuen injekzio hilgarria ez zela zigor krudel eta ezohikoa. Bestalde, Bucklew vs. Precythen kasuko gehiengoaren epaiak are gehiago baieztatu zuen printzipio hori, eta adierazi zuen zigor krudel eta ezohikoa debekatzeak nahitaez debekatzen zituela mina eta degradazioa.[80]

Exekuzio okerra eta boluntarioak

aldatu

Heriotza zigorra Erresuma Batuan ezabatu egin zen neurri batean, Timothy Evansen kasuagatik. 1950ean exekutatu zuten, John Christie bere ugazabak egindako bi hilketengatik gaizki kondenatu ondoren. Kasua ezinbestekotzat jo zen oposizioa indartzeko, eta 1957an zigorraren irismena mugatu zen, 1965ean erabat ezabatzeko.[91]

 
Exekuzioa garroteaz Filipinetan 1901ean.

Maiz argudiatzen da heriotza zigorrak justiziaren okertzea dakarrela, pertsona errugabeen exekuzio bidegabearen bidez. Jende asko errugabe deklaratua izan da, zigorra gauzatu ondoren. Batzuk baieztatu dute gutxienez 39 exekuzio burutu direla 1992tik 2004ra, errugabetasun froga garbiekin edo erruduntasunari buruzko zalantza larrien aurrean. Eskuratu berri diren DNA frogek AEBetan epe berean, 15 heriotza zigorretik gorako presoen exekuzioa eragotzi zuten, baina DNA frogak soilik kasu batzuetan daude eskuragarri. Heriotza Zigorra Abolitzeko Koalizio Nazionalak aldarrikatu du 1976 eta 2015 artean Estatu Batuetan 1.414 preso exekutatu zituztela, eta heriotza zigorrera kondenatutako 156 sententzia baliogabetu zirela.[92] Horrek adierazten du hamar heriotza zigorretako presoetatik bat baino gehiago, gaizki kondenatua izan zela. Ezin da ebaluatu zenbat izan diren gaizki exekutatuak, epaitegiek orokorrean ez baitute hildako akusatu baten errugabetasuna ikertzen, eta defentsako abokatuek beren bizitza oraindik salba dezaketen bezeroengan bideratu ohi dutelako. Hala ere, errugabetasun froga sendoak daude kasu askotan.[93]

Bese alde batetik boluntarioak daude. Preso batzuk borondatez saiatu dira heriotza zigorra bizkortzen, askotan helegite guztiei uko eginez. Estatu Batuetan, heriotz zigorraren boluntarioak zigor horretara kondenatutako presoen % 11 dira, eta sarritan saihestu egiten dituzte delitu  txarrenentzat heriotza zigorra izendatzeko diseinatutako prozedura legalak. Boluntarioen exekuzioaren aurkakoek, buruko gaixotasunen prebalentzia aipatu zuten, bere buruaz beste egiten zutenekin alderatuz. Exekuzioko boluntarioek lege erreforman arreta eta ahalegin askoz gutxiago jaso dituzte, exekuzioaren ondoren salbuetsiak izan direnek baino. [94]

Arraza, etnia eta klase sozialaren alborapena

aldatu

Heriotza zigorraren aurkakoek diote zigor hori maizago erabiltzen dela arraza eta etnia gutxiengoetako eta jatorri sozioekonomiko baxuagoko egileen aurka, jatorri pribilegiatua duten gaizkileen aurka baino; eta biktimaren aurrekariek ere eragina dutela emaitzetan. Ikertzaileek frogatu dute amerikar zuriek heriotza zigorra babesten dutela afro-amerikarrei aplikatzen zaien gehienetan. Eta baita, beltz itxurako edo larruazal iluneko akusatu estereotipoak heriotza zigorrera kondenatzeko aukera gehiago dituztela, kasuaren biktima zuri bat baldin bada.[95]

 
Txileko Santiagoko kartzelako kaperan hiltzera kondenatuak, 1895ean.

Bestalde, 2019an Alabaman, Domineque Ray izeneko heriotzara zigortutako preso bati bere imama ukatu zioten exekuzio gelan, eta kristau kapilau bat baino ez zioten eskaini.[96] Salaketa aurkeztu ondoren, apelazio auzitegi federal batek 5-4 erabaki zuen Rayren eskaeraren aurka. Gehiengoak eskaeraren "azken orduko" izaera aipatu zuen, eta desadostasunak adierazi zutenek tratamendua konfesionaltasunaren neutraltasun printzipioaren aurka zihoala azaldu zuten. Halaber, 2019ko uztailean bi gizon xiita, Ali Hakim al-Arab 25 urtekoa eta Ahmad al-Malali 24koa, Bahrainen exekutatu egin zituzten, Nazio Batuen Erakundearen eta eskubideen aldeko taldeen protestak gorabehera. Amnistia Internazionalak adierazi zuenez, torturaren bidez lortutako "terrorismo delituak" aitortu ondoren egin zituzten exekuzioak.[97]

Nazioarteko ikuspegiak

aldatu

Nazio Batuek 2007ko Batzar Nagusiaren 62. saioan ebazpen bat aurkeztu zuten, debeku unibertsala eskatzeko. Giza eskubideen inguruko gaiak jorratzen dituen Batzarreko hirugarren batzordeak, ebazpen proiektua onartu zuen 99 baiezko botoekin, 52 ezezkoekin, eta 33 abstentzioekin. 2008an ere, eskualde guztietako estatuen gehiengo zabalarekin NBEren Batzar Nagusian onartu egin zuen bigarren ebazpena, heriotza zigorra erabiltzeko luzamendua eskatzeko. Guztira 105 herrialdek bozkatu zuten ebazpen proiektuaren alde, 48k aurka eta 31 abstenitu egin ziren.[98]

Eskualde mailako zenbait hitzarmenek heriotza zigorra debekatzen dute, batez ere Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren Seigarren eta Hamahirugarren Protokoloak, hots, bake garaian ezabatzea eta inguruabar guztietan indargabetzea. Gauza bera esaten da Amerikako Konbentzioko Giza Eskubideen Bigarren Protokoloan ere, baina Amerikako herrialde guztiek ez dute berretsi, aipagarrienak Kanadak eta Estatu Batuak izanik. Nazioarteko itun operatibo garrantzitsuenek ez dute debekurik eskatzen delitu larrien kasuetarako, adibidez Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunak. Horrek, beste hainbat itunekin batera, hautazko protokoloa du zigorra eskatu, debekatu eta abolizio zabalagoa sustatzen duena.[99]

 
Militar japoniar bat txinatar gatibuari burua mozteko prest, 1901ean.

Nazioarteko beste tresna abolizionista batzuk ere badaude, hala nola, 81 partaide dituen Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren Aukerako Bigarren Protokoloa, eta heriotza zigorra indargabetzeko Giza Eskubideei buruzko Hitzarmenaren Amerikar Protokoloa, hamairu estatuk berretsia.[100]

Sahara azpiko Afrikako herrialdeen artean, duela gutxi heriotza zigorra ezabatu dute Burundik 2009an eta Gabon 2010ean. Bestalde, 2012an Benin heriotza zigorra erabiltzea debekatzen duen Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren (ICCPR) Aukerako Bigarren Protokoloaren parte bihurtu zen. [101]

Gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) artean, Amnistia Internazionalak eta Giza Eskubideen Behatokiak heriotza zigorren aurka daudela nabarmendu dute. Bestalde, beste hainbat GKE batzuek, sindikatuek, udalek eta abokatuen elkarteek Heriotza Zigorraren Aurkako Munduko Koalizioa sortu zuten 2002an.[102] Erlijio ikuspegitik, munduko fede nagusiek ikuspegi desberdinak dituzte delituen aurrean. Adibide gisa, kristau komunitaterik handienak, katolizismoak, heriotza zigorraren aurka jartzen da kasu guztietan. Baina bai Baha'ik eta bai Islamaren fedeak, zigor kapitala onartzen dute. Munduko fede nagusiek ikuspegi desberdinak dituzte delituen aurrean.[103][104]

Estatu espainiarra

aldatu

Bi dira espainiar estatuko heriotza-zigorraren berezitasunak: Inkisizioa, batez ere Erdi Aroan hedatu zena, eta XX. mendeko Francoren diktadura.

Inkisizioa

aldatu

Inkisizio edo Inkisizio Santua hitzak heresia ezabatzen ziharduten zenbait erakunderi egiten die erreferentzia, gehienbat Eliza Katolikoaren baitan. Europako Erdi Aroko heresia askotan heriotza zigorrarekin zigortzen zen, eta zigor horretatik eratortzen dira gainerako guztiak. [105]

 
1559ko maiatzaren 29ko Valladolideko fede autoan kondenatuen erreketa irudikatzen duen grabatua.

Erdi Aroko Inkisizioa 1184an sortu zen Languedoc inguruan (Frantzia hegoaldean), eta 1249an Aragoiko erresuman ere ezarri zen. Aro Modernoa n, Aragoi eta Gaztelaren arteko batasunarekin, Inkisizio espainiarra (1478-1834) izenarekin hedatu zen. Ondoren, espainiar monarkiaren babespean honen ekintza eremua Amerikan  konkistatutako lurraldeetara hedatu zen (1536-1821).[106] Eta epaitzeko akusazioetan, biktimak pertsonak ziren orokorrean, baina baita animaliak ere. Sorginkeriaz, homosexualitateaz, 'sodomiaz', biraoka aritzeagatik, bestialismoa praktikatzeagatik, isilpean juduen praktikak egiteagatik, eta bereziki heresiagatik (eliza katolikoak ezarritako dogma batzuk ukatzen zituzten kristauak) akusatzen zituzten .[107]

Heresia, erregearen aurkako lese maiestate delituarekin parekatua zen, kasu honetan Jainkoaren aurka egina. Eta beraz, lese maiestate bezala, heriotzarekin zigortua zegoen. Inkisizioak, fede-autoan kondenatua zegoen pertsona, erregearen justiziaren esku uzten zuen, epaia eman eta aplikatu zezan erruduna sutan erreta. Bizirik erretzen zituzten damutu gabekoak zirenean, eta hilda, aldez aurretik garrotearen bidez ito ondoren damutuak zirenak, hau da, beren errua aitortu eta damua erakutsi zuten heresian berriro eroritakoak.[108]

Espainiako Inkisizioak auzipetu eta exekutatutakoen kopuruaren lehen zenbatespen kuantitatiboak Juan Antonio Llorentek eskaini zituen. Inkisizioaren idazkari nagusia izan zen 1789tik 1801era, eta Inkisizioaren historia kritikoa liburua argitaratu zuen 1822an Parisen. Llorenteren arabera, Inkisizioak 341.021 pertsona auzipetu zituen historian zehar, eta horietatik % 10 baino zertxobait gutxiago (31.912) exekutatu zituen.[109]

Francoren diktadura

aldatu

Heriotza zigorra 1932ra arte erabili zen Espainian, Bigarren Errepublikan egindako Zigor Kodearen erreforma baten ondorioz indargabetu zen arte. 1934ko urrian berrezarri zuten, terrorismo eta bandolerismo delituetarako. Eta 1936-1939ko gerra zibilean, Francok zigor kodera itzuli zuen 1938an, bere abolizioa estatu baten funtzionamendu egokiarekin bateragarria ez zela argudiatuz.[110]

Moreno Gomez historiagileak gupidarik gabeko errepresioak eragindako gerraosteko gain-hilkortasunaren azterketa sakona egin du. Besteak beste, 40.000 fusilamendu inguru egin zituen Francok, gerran bertan egindakoak kontuan hartu gabe. Autore batzuk kopuru hori 50.000raino igotzen dute. [110]

 
Esteparreko hobi komuna, Burgosko probintzian, errepublikanoen 26 biktimekin. Indusketa 2014ko uztailean eta abuztuan egin zen.

Paco Etxeberria antropologo forentsearen arabera, baliteke 150.000 pertsona hil izana guztira, atzegoardiaren, krimenetan, desagertuen eta abarren artean, eta kontutan hartuta baita bonbardaketetan hildako herritar zibilak edo espetxeetan hildakoak ere. Azken 20 urteetan 700 hobi komunetatik 9.000 gorpu baino gehiago berreskuratu dituzte. Eta 20.000 inguru berreskuratzeke daudela kalkulatu du. Gaur egun, aurkitzen ez dituzten hobi gehiago daude aurkitutakoak baino, 80 urte igaro direlako.[111]

Claude Cheysson Frantziako Atzerri ministro ohia iparraldeko kontzentrazio esparru baten egon zen atxilotuta 1940an, ofizial gazte bezala. Francoren Espainia ez zuen inoiz bisitatu, ia egunero kontzentrazio esparruan exekutatu zituztenei omenaldi isila eginez. Ziur asko fusilatuak Gerra Kontseiluetan epaituko zituzten, baina fartsa hutsak ziren. Fusilamenduak gerra zibilaren hasieratik izan ziren, berrogeiko hamarkadan jarraitu zuten, eta hirurogeiko hamarkadetan ere jarraitu zuten.[112]

Azken aldiko exekuzioen artean, 1974ko Salvador Puig Antichena Bartzelonan eta Heinz Chezenena Tarragonan daude, biak garrotez.[113] Eta azkenak, 1975eko irailaren 27ko exekutatuak dira, Jon Paredes “Txiki” eta Anjel Otaegi ETAko militanteak,[114] eta Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Baena FRAPeko kideak, bostak fusilatuak. Exekuzio hauek nazioarteko erreakzio handia eragin zuten. Protestak Europa osora zabaldu ziren, eta beste askoren artean Vatikanoak ere barkaberatasuna eskatu zion Francori, eskaera guztiak entzungor egin zituela.[115]

1978ko konstituzioak heriotza zigorra indargabetu egin zuen, eta 1995ean Amnistia Internazionalaren kanpaina luze baten ondoren, alderdi politiko guztien azken akordioarekin, legeria militarrean ere heriotza zigorra indargabetua izan zen.[116]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Kronenwetter, Michael. (2001). Capital Punishment: A Reference Handbook (2 ed.). ABC-CLIO, p. 202 or. ISBN 978-1-57607-432-9..
  2. (Ingelesez) "Abolitionist and Retentionist Countries as of July 2018". Amnesty International.
  3. (Ingelesez) "India: Death penalty debate won't die out soon". Asia Times.
  4. (Ingelesez) "Indonesian activists face upward death penalty trend". World Coalition against the Death Penalty.
  5. (Ingelesez) "Legislators in U.S. state vote to repeal death penalty". International Herald Tribune.
  6. Ingelesez Shot at Dawn, Lehen Mundu Gerran exekutatutako soldadu britanikoentzako barkamena eskatzeko kanpaina
  7. (Ingelesez) "Canadian's death sentence in China 'horrific', family says" "China is believed to execute more people annually than any other country, but is highly secretive about the number. Human rights group Amnesty International puts the figure in the thousands - more than the rest of the world's nations put together.". BBC.
  8. (Ingelesez) "Charter of Fundamental Rights of the European Union". European Union.
  9. (Ingelesez) "Criminal Justice: Capital Punishment Focus". criminaljusticedegreeschools.com.
  10. (Ingelesez) Kronenwetter, Michael. (2001). Capital Punishment: A Reference Handbook (2 ed.). ABC-CLIO ISBN 978-1-57607-432-9..
  11. (Ingelesez) "Furman v. Georgia – MR. JUSTICE BRENNAN, concurring". law.cornell.edu.
  12. (Ingelesez) Pollard, et al, Alfred W. (1898). "Mordre wol out; that se we day by day.". The Works of Geoffrey Chaucer.
  13. (Ingelesez) Shot at Dawn, campaign for pardons for British and Commonwealth soldiers executed in World War I". Shot at Dawn Pardons Campaign.
  14. (Ingelesez) Robert. (2010). "Greece, A History of Ancient Greece, Draco and Solon Laws". History-world.org.
  15. (Ingelesez) Schabas, William. (2002). The Abolition of the Death Penalty in International Law. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-81491-1..
  16. (Ingelesez) Capital punishment (law). Britannica Online Encyclopedia.
  17. (Ingelesez) Bohm, Robert M. (2016). Death Quest. ISBN 9781315673998 doi:10.4324/9781315673998..
  18. (Ingelesez) Johnson, Zimring, David T, Franklin E. (2009). The Next Frontier: National Development, Political Change, and the Death Penalty in Asia. Oxford University Press ISBN 978-0-19-533740-2..
  19. (Ingelesez) Gaie, Joseph B. R. (2004). The ethics of medical involvement in capital punishment : a philosophical discussion. Kluwer Academic ISBN 978-1-4020-1764-3..
  20. (Ingelesez) "History of the Death Penalty". Public Broadcasting Service.
  21. (Ingelesez) Cook, Mills, Trumback, Cocks, Matt, Robert, Randolph, Harry. (2007). A Gay History of Britain: Love and Sex Between Men Since the Middle Ages. Greenwood World Publishing, p. 109 or. ISBN 978-1846450020..
  22. (Ingelesez) Maestro, Marcello. (1973). "A pioneer for the abolition of capital punishment: Cesare Beccaria.". Journal of the History of Ideas 34.3, pp. 463-468 or..
  23. (Ingelesez) Bedau, Hugo Adam. (1983). "Bentham's Utilitarian Critique of the Death Penalty". The Journal of Criminal Law and Criminology. 74 (3), pp. 1033–65 or. ISBN doi:10.2307/1143143. JSTOR 1143143..
  24. (Ingelesez) Jones, Johnstone, Mark,Peter. (2011). History of Criminal Justice. Routledge, pp. 150– or. ISBN 978-1-4377-3491-1..
  25. (Ingelesez) Shigemitsu, Dando. (1999). The criminal law of Japan: the general part. , p. 289 or. ISBN 9780837706535..
  26. (Ingelesez) Conquest, Robert. The Great Terror: A Reassessment. New York, pp. 485–86 or..
  27. (Ingelesez) McCafferty, James A. (2010). Capital Punishment. AldineTransaction ISBN 978-0-202-36328-8..
  28. (Ingelesez) Simon, Rita. (2007). A comparative analysis of capital punishment : statutes, policies, frequencies, and public attitudes the world over. Lexington Books ISBN 978-0-7391-2091-0..
  29. (Ingelesez) Mandery, Evan J. (2005). Capital punishment: a balanced examination. Jones and Bartlett Publishers ISBN 978-0-7637-3308-7..
  30. (Ingelesez) Hood, Roger. (2001). "Capital Punishment". Punishment & Society. 3 (3), pp. 331–354 or. ISBN doi:10.1177/1462474501003003001. S2CID 143875533...
  31. (Ingelesez) Borg, Radelet, Marian J.,Michael L. (2004). On botched executions. In: Peter Hodgkinson and William A. Schabas (eds.). Cambridge: Cambridge University Press, pp. 143–68 or. ISBN doi:10.1017/CBO9780511489273.006..
  32. (Ingelesez) Villamor, Felipe. (2017). "Philippines Moves Closer to Reinstating Death Penalty". The New York Times.
  33. (Ingelesez) "Encyclopedia of Shinto". kokugakuin.ac.jp.
  34. (Ingelesez) Marazziti, Mario. (2015). 13 ways of looking at the death penalty. Seven Stories Press, p. 5 or. ISBN 978-1-60980-567-8..
  35. (Ingelesez) Stephen's Study Room. (2010). "History of Capital Punishment". stratford.co.uk.
  36. (Ingelesez) Hood, Roger G. (2002). The death penalty: a worldwide perspective. Oxford University Press, p. 10 or..
  37. (Ingelesez) "Death Penalty". Newsbatch.com..
  38. (Ingelesez) Death Sentences and Executions Report 2015". Amnesty International.
  39. (Ingelesez) Bienen, Leigh B. (2001). Murder and Its Consequences: Essays on Capital Punishment in America (2 ed.). Northwestern University Press, p. 143 or. ISBN 978-0-8101-2697-8..
  40. (Ingelesez) Tonry, Michael H.. (2000). The Handbook of Crime & Punishment. Oxford University Press, p. 3 or. ISBN 978-0-19-514060-6..
  41. (Ingelesez) "117 countries vote for a global moratorium on executions". World Coalition against the Death Penalty.
  42. (Ingelesez) Reichert, Elisabeth. (2011). Social Work and Human Rights: A Foundation for Policy and Practice. Columbia University Press, p. 89 or. ISBN 978-0-231-52070-6..
  43. (Ingelesez) Russil, Durrant. (2013). An Introduction to Criminal Psychology. Routledge, p. 268 or. ISBN 978-1-136-23434-7..
  44. (Ingelesez) Bryant, Peck, Clifton D., Dennis L.. (2009). Encyclopedia of Death & Human Experience. Sage Publications, p. 144 or. ISBN 978-1-4129-5178-4..
  45. (Ingelesez) Roberson, Cliff. (2015). Constitutional Law and Criminal Justice, Second Edition. CRC Press, p. 188 or. ISBN 978-1-4987-2120-2..
  46. (Ingelesez) Can Norwegian punishment fit the crime?". USA Today.
  47. (Ingelesez) "International Polls and Studies | Death Penalty Information Center". Deathpenaltyinfo.org.
  48. (Ingelesez) Inc., Gallup. (2017). "U.S. Death Penalty Support at 60%". Gallup.com.
  49. (Ingelesez) "Troy Davis' execution and the limits of Twitter". BBC News.
  50. (Ingelesez) Keating, Joshua. (2014). "Gang rapists sentenced to death in India: Is capital punishment making a global comeback?". Slate.com.
  51. (Ingelesez) "The death penalty: Strike less hard – Most of the world's sharp decline in executions can be credited to China". The Economist.
  52. (Ingelesez) "Why the death penalty won't solve SA's crime problem". BusinessTech.
  53. (Ingelesez) "Study examines death penalty support in Mexico".. Sam Houston State University.
  54. (Ingelesez) "Folha de S.Paulo: Notícias, Imagens, Vídeos e Entrevistas". Folha de S.Paulo.
  55. (Ingelesez) "Juvenile executions (except US)". Internationaljusticeproject.org.
  56. (Ingelesez) "Executions of juveniles since 1990". Amnesty International.
  57. (Ingelesez) Butler, Sara M. (2018). "Pleading the Belly: A Sparing Plea? Pregnant Convicts and the Courts in Medieval England". Crossing Borders: Boundaries and Margins in Medieval and Early Modern Britain, pp. 131–152 or. ISBN 9789004364950. doi:10.1163/9789004364950_009..
  58. (Ingelesez) "Execution of Juveniles in the U.S. and other Countries". Deathpenaltyinfo.org.
  59. (Ingelesez) Gallagher, Rob. (2006). "Table of juvenile executions in British America/United States, 1642–1959". .
  60. (Ingelesez) "HRW Report" (PDF). Human Rights Watch.
  61. (Ingelesez) Adena, Nima. (2018). Iran executes female juvenile offender despite grossly unfair legal process. Human Rights.
  62. (Ingelesez) "Iran changes law for execution of juveniles". Iranwpd.com.
  63. (Ingelesez) "BBC News – Sri Lankan maid Rizana Nafeek beheaded in Saudi Arabia". BBC News. Bbc.co.uk.
  64. (Ingelesez) "Japan hangs 2 inmates including man who killed 4 as minor". Kyodo News.
  65. (Ingelesez) "Somalia to Ratify UN Child Rights Treaty". Wayback Machine, allAfrica.com.
  66. (Ingelesez) UNICEF lauds move by Somalia to ratify child convention". Xinhua News Agency.
  67. (Ingelesez) «Methodes of execution by country», Nutzworld.com.
  68. (Ingelesez) «Methods of execution – Death Penalty Information Center», Deathpenaltyinfo.org.
  69. (Norvegieraz [bokmål]) «DØDSSTRAFFBULLETIN NR 4-2010», Amnistia Internazionala.
  70. (Norvegieraz [bokmål]) «DØDSSTRAFF: UTVIKLING I VERDEN», Amnistia Internazionala.
  71. (Ingelesez) «Execution methods by country», Executions.justsickshit.com.
  72. (Ingelesez) Blum, Steven A. (1992). "Public Executions: Understand the "Cruel and Unusual Punishments" Clause" (PDF). Hastings Constitutional Law Quarterly. 19 (2), p. 415 or..
  73. (Ingelesez) Cawthorne, Nigel. (2006). Public Executions: From Ancient Rome to the Present Day. , pp. 6–7 or. ISBN 978-0-7858-2119-9..
  74. (Ingelesez) Chambliss, William J.. (2011). Corrections. SAGE Publications, pp. 4–5 or. ISBN 9781452266435..
  75. (Ingelesez) "Death penalty statistics, country by country". The Guardian.
  76. (Ingelesez) "Haunting Images Emerge of Hamas Public Execution of 18 Alleged Collaborators". The Algemeiner.
  77. (Ingelesez) "ISIS extremist reportedly kills his mother in public execution in Syria". Fox News.
  78. (Ingelesez) "Video: Taliban shoot woman 9 times in public execution as men cheer". CNN.
  79. (Ingelesez) "New York Law School: Robert Blecker". Nyls.edu.
  80. a b (Ingelesez) Van Norman, Gail A.. (2010). Physician participation in executions. Cambridge: Cambridge University Press., p. 287 or. ISBN doi:10.1017/CBO9780511841361.051..
  81. (Ingelesez) Evans, Brian. (2012). "The Death Penalty In 2011: Three Things You Should Know". Wayback Machine, Amnesty International.
  82. (Ingelesez) "Home – Stanford Law Review" (PDF). Review, Stanford Law. www.stanfordlawreview.org..
  83. (Ingelesez) "Immanuel Kant, The Philosophy of Right". American.edu.
  84. (Ingelesez) "Ethics – Capital punishment: Arguments against capital punishment". BBC.
  85. (Ingelesez) "Abolish the death penalty". Amnesty International.
  86. (Ingelesez) "Death Penalty News & Updates". People.smu.edu.
  87. (Ingelesez) Feinberg, Joel. (1977). Voluntary Euthanasia and the Inalienable Right to Life. Wayback Machine, The Tanner Lecture on Human Values.
  88. "John Stuart Mill, Speech on Capital Punishment". Sandiego.edu.
  89. (Ingelesez) "Ispahan – Shiraz". A Ride to India across Persia and Baluchistan. Explorion.net.
  90. (Ingelesez) Borg, Radelet, Marian J, Michael. (2004). On botched executions .Capital Punishment. Cambridge University Press, pp. 143–68 or. ISBN doi:10.1017/CBO9780511489273.006...
  91. (Ingelesez) "Wrongful executions". Mitglied.lycos.de.
  92. (Ingelesez) "Facts about the Death Penalty". Death Penalty Information Center.
  93. (Ingelesez) "Executed But Possibly Innocent | Death Penalty Information Center". Deathpenaltyinfo.org.
  94. (Ingelesez) Rountree, Meredith Martin. (2014). "Volunteers for Execution: Directions for Further Research into Grief, Culpability, and Legal Structures". Northwestern University School of Law.
  95. (Ingelesez) Peffley,Hurwitz, Mark, Jon. (2007). "Persuasion and Resistance: Race and the Death Penalty in America". American Journal of Political Science, pp. 996–1012 or. ISBN doi:10.1111/j.1540-5907.2007.00293.x..
  96. (Ingelesez) Justices Let Alabama Execute Death Row Inmate Who Wanted Imam By His Side". NPR.org.
  97. (Ingelesez) "Bahrain executes 3 men". Daily Sun Post.
  98. (Frantsesez) Hubert, Thomas. (2007). "Journée contre la peine de mort : le monde décide!". Coalition Mondiale.
  99. (Ingelesez) "Abolish the death penalty | Amnesty International". Web.amnesty.org.
  100. (Ingelesez) "UNTC". Treaties.un.org.
  101. (Ingelesez) "HANDS OFF CAIN against death penalty in the world". Handsoffcain.info.
  102. (Ingelesez) Montero, Francisco J. (2014). Multilateral Treaties. Department of International Law OAS.
  103. (Ingelesez) Bahá'í Reference Library – The Kitáb-i-Aqdas. reference.bahai.org., pp. 203–204 or..
  104. (Ingelesez) Greenberg, West, David F, Valerie. (2008). "Siting the Death Penalty Internationally". Law & Social Inquiry. 33 (2), pp. 295–343 or. ISBN doi:10.1111/j.1747-4469.2008.00105.x..
  105. (Gaztelaniaz) Comella, Beatriz. (2004). La inquisición española. Rialp ISBN 84-321-3165-2..
  106. (Gaztelaniaz) Alonso Burgos, Jesús. (1983). El luteranismo en Castilla durante el siglo XVI. Autos de fe de Valladolid de 21 de mayo y 8 de octubre de 1559. Madrid, Swan ISBN 84-85595-17-3..
  107. (Gaztelaniaz) Lea, Henry Charles. (1982). Historia de la Inquisición Española. Fundación Universitaria Española ISBN 84-7392-208-5..
  108. (Gaztelaniaz) Bennassar, Bartolomé. (1981). Inquisición Española: poder político y control social. Barcelona: Crítica ISBN 84-7423-156-6..
  109. (Gaztelaniaz) Martínez Pascual, Guillermo. (2010). “Juan Antonio Llorente”. Belezos: Revista de cultura popular y tradiciones de La Rioja Nº. 14, pp. 78-81 or. ISBN ISSN 1886-4333..
  110. a b (Gaztelaniaz) Moreno Gómez, Francisco. (2015). “La gran acción represiva de Franco que se quiere ocultar”. Ed. Hispania Nova, nº 1, Extraordinario, pp. 183-210 or..
  111. (Gaztelaniaz) Etxeberria, Paco. (2020). "Calculamos que quedan unos 20.000 cuerpos en fosas y podríamos recuperarlos en una legislatura y media". Diario Público, Madrid.
  112. (Gaztelaniaz) Viñas, Ángel. (2019). “La otra cara del caudillo”. Críticam, Barcelona ISBN 9788491990659..
  113. (Gaztelaniaz) Sanz, Nivees. (1995). 'La pena de muerte y su abolición en España. Amnistía Internacional. Madrid ISBN 84-8198-121-4..
  114. Sanchez Erauskin, Xabier. (2007). Txiki, haizea eta sustraiak. Bilbao: Haizea eta Sustraiak Kultur Elkartea ISBN 978-84-96536-87-6..
  115. (Gaztelaniaz) https://www.teinteresa.es/espana/pena_de_muerte-abolicion-eta-franco-condena-garrote_vil_0_1008499671.html 10 de octubre 013. (2013). “España y su relación con la pena de muerte”. www.teinteresa.es, Madrid.
  116. (Gaztelaniaz) Sanz, Nieves. (1995). "La pena de muerte y su abolición en España". Ed: Amnistía Internacional. Madrid ISBN 84-8198-121-4..

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu