Raina Telgemeier (San Francisco, Kalifornia, 1977ko maiatzaren 26a) estatubatuar komikigilea da. Bere eleberri grafikoak The New York Times egunkariak argitaratu dituen Best-seller zerrendetan izan dira.

Raina Telgemeier

Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko1977ko maiatzaren 26a (46 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaSchool of Visual Arts (en) Itzuli
Lowell High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakumorista grafikoa, eleberrigilea, komikigilea, idazlea eta ilustratzailea
Lantokia(k)New York
Jasotako sariak

goraina.com
Facebook: goraina Twitter: goraina Instagram: goraina Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Raina Telgemeier San Frantziskon jaio zen.[1] Ahizpa gazteagoa du, Amara, eta anaia gazteagoa, Will,[2] Telgemeierrek bere nerabezaroan, seigarren mailan zegoenean, erori eta haginak apurtu zituen, ondorioz ebakuntzak eta hortzetako zuzentzaileak behar izan zituen (2010ean Smile eleberri grafikoan deskribatutakoa).[3] Esperientzia traumatikoa izan zen, eta mina zein bere lagunen txantxak eta isekak jasan behar izan zituen. Azkenean institutuan lagun berriak aurkitu zituen, bere talentu artistikoa estimatzen jakin zutenak, horrela bere buruarekiko konfiantza gehitu zitzaion. Animu horrekin New York School of Visual Arts-en ikasi zuen.[4] Astorian eta New Yorken bizi izan da[5] eta gaur egun San Frantziskon, Kalifornian, bizi da.

Ibilbidea aldatu

2002 eta 2005 urteen artean Take-Out izeneko auto-argitaratutako mini-komiki sorta egin zuen, eta bere istorioak agertu ziren DC Comics-en Bizarro World eta the Flight antologian.[6]

2004 urtean Telgemeier komiki zintak argitaratzen hasi zen emakumezko sortzaileen Girlamatic webkomikien sarean. Telgemeier-ek adierazi du asteroko argitalpenak egiteko ohiturak lagundu ziola etorkizunean Smile egiten. [7]

Ondoren The Baby-Sitters Club eleberrietako ilustrazioak sortzeko enkargua jaso zuen.[6]

2009ko abuztuan, Del Rey Manga etxeak X-Men: Misfits lana argitaratu zuen, Telgemeier-ek eta orduko bere senarra Dave Roman-ek elkarlanean sortutakoa.[8]

2010eko otsailean Smile argitaratu zen. 2012 eta 2019 artean beste 4 eleberri grafiko sortu ditu [9]

Lanak aldatu

Egilea eta ilustrailea aldatu

  • Smile (2010)
  • Drama (2012)
  • Sisters (2014)
  • Ghosts (2016)
  • Guts (2019)

Ilustratzailea aldatu

Babysitters Club graphic novels aldatu

  • Kristy's Great Idea (2006)
  • The Truth About Stacey (2006)
  • Mary Anne Saves the Day (2007)
  • Claudia and Mean Janine (2008)

All these books are nonfiction and are for ages 7 or 8 and above

Egilea aldatu

  • X-Men: Misfits (2009)

Sariak eta aitorpenak aldatu

  • 2003an Ignatz sarirako hautagaia izan zen Talentu berri eta eta Mini-komikien kategorietan. Urte berean Kimberly Yale-ko Friends of Lulu-ren saria irabazi zuen talentu berri onenaren kategorian.
  • 2005ean Eisner sarietarako hautagai izan zen, merezi duen talentua kategorian. Bi aldiz izendatu dute web marrazki bizidunen Aukeraketa Sarirako. Bere webgunea, Smile webcomic lanagatik. Izen bereko web-komikian oinarritutako eleberri grafiko honek Boston Globe-Hork Book Award saria irabazi zuen 2010. urtean. Sari honetarako eleberri grafikoa izendatu den lehen aldia da. New York Times Book Review-eko zuzendariak aukeratu zuen Kirkus aldizkariaren 2010eko liburu onena ere,[10] haur libururik onena 2011n American Library Association-eko eta 2011n gazteentzako hamar eleberri onenak YALSAren arabera eta Haur Liburu Sariaren finalista. 2011n, Eisner Saria irabazi zuen gazteentzako argitalpen onenarengatik.
  • 2015ean Eisner Saria irabazi zuen Idazle / Artista Onenaren kategorian Sisters eleberri grafikoagatik. Eleberri grafiko hori bera izan zen 2014an New York Times Book aldizkariaren "Editor's Choice".[11]
  • El Club de las Canguros serieko The Great Idea of Kristy eleberri grafikoa YALSAk aukeratu zuen 2007ko gazteentzako eleberri grafikoen zerrendarako, baita hamar gazte eleberri grafiko onenen zerrenda ere.
  • Drama Stonewall Book Award saria irabazi zuen, American Library Association-ek egindako sari batean homosexualitateaz, bisexualitateaz edo transexualitateaz mintzo diren egileek beren lanean aitortzen duten lana.[12]
  • 2015eko maiatzaren 10ean, bere liburuetako lau ( Drama, Smile, Sisters eta Kristy Big Idea ) The New York Times- ek ekoitzitako salduenen zerrendetan sartu ziren.[12]

Erreferentziak aldatu

  1. «Raina Telgemeier Books, Author Biography, and Reading Level | Scholastic» www.scholastic.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Brabander, Jennifer M.. «Raina Telgemeier: An illustrated life» The Horn Book (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
  3. «About» GoRaina! (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
  4. «'The New Yorker' Profile on SVA Alumnus Raina Telgemeier» web.archive.org 2017-11-02 (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
  5. https://www.scholastic.com/content/dam/teachers/lesson-plans/migrated-featured-files/scholastic_sisters.pdf. .
  6. a b (Ingelesez) «Books by Raina» GoRaina! (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
  7. (Ingelesez) Rudulph, Heather Wood. (2016-09-12). «Get That Life: How I Became a Best-Selling Graphic Novelist» Cosmopolitan (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
  8. «GoRaina.com - Books» web.archive.org 2016-07-04 (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
  9. (Ingelesez) Kois, Dan. (2016-08-26). «Why Kids Will Love Raina Telgemeier’s New Graphic Novel (Published 2016)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
  10. (Ingelesez) «2010 Best for Teens: Smile, by Raina Telgemeier» Kirkus Reviews (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
  11. (Ingelesez) «Editors’ Choice (Published 2014)» The New York Times 2014-08-29 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
  12. a b (Ingelesez) «Paperback Graphic Books - Best Sellers - May 17, 2015 - The New York Times» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).

Kanpo estekak aldatu