Arabako Bertsolari Txapelketa
Arabako Bertsolari Txapelketa bertsolaritzaren arloan herrialde honetan antolatutako ekimen garrantzitsuena da. Asier Otamendi da txapel gehien jantzi izan duen bertsolaria[1].
Arabako Bertsolari Txapelketa | |
---|---|
Peru Abarrategi txapeldunaren agurra, 2022an | |
Antolatzailea | Euskal Herriko Bertsozale Elkartea |
Lehen ekitaldia | 1984 |
Txapel gehien | Asier Otamendi (9 txapel) |
Azken txapelduna | Aroa Arrizubieta (2024) |
Historia
aldatuArabako bertsolari txapelketen ibilbidea
aldatuArabako Bertsozale Elkartea 1993an sortu bazen ere lehenagokoak dira arabarren arteko bertsolari txapelketak, Gasteizko eta Aiarako bertso-eskolak (Arabako zaharrenak) sortu zirenekoak hain zuzen ere. Horien eskutik probintzia mailako lehen Txapelketa Nagusia antolatu zuten 1984an.
Geroago, 1987tik 2000ra "Araba-Bizkaiko txapelketa" burutu zuten, bertsolari bizkaitarrekin elkarlanean. 1990etik 2001era paraleloki "Prudentzio Deuna-Estibalizko Ama" bertso sariketa antolatu zen, tarte hartan Araba mailako sari nagusia izan dena. Araba-Bizkaia txapelketan irabazle guztiak bizkaitarrak izan ziren[2] eta ondorioz Prudentzio Deuna Txapelketaren irabazleak kontsideratzen dira urte haietako Arabako txapeldun[3].
Araba-Bizkaiko txapelketak ematen zuen Bertsolari Txapelketa Nagusian aritzeko txartela, eta arabarrek txapelketa nagusian haien presentzia segurtatzeko 2002tik aurrera urtero Arabako Bertsolari Txapelketa bera abiatu zuten. Negu partean jokatzen da eta finala Gasteizen izaten da beti, Principal antzokian normalean, martxoaren amaieran edo apirilaren hasieran. 2009tik aurrera bi urtean behin jokatzen da.
Bestelakoak: kuadrilla artekoak eta binakakoa
aldatu2010etik aurrera bi urtean behin "Arabako Bertso Kuadrila Arteko Txapelketa" jokatzen da. Txapelketaren urterokotasunak sortua zuen errutinari aurre egin eta bertsolari, gai jartzaile eta epaile harrobia handitzeko helburuaz. Lehenengo bi ekitaldiak arrakastatsuak izan ziren. 2014an eta 2016an lehiakortasuna ekidin nahian ez zen txapelketa gisa antolatu eta beraz urte horietako irabazlerik ez dago. 2018an berriz ekin zioten lehiaketa formatuari eta ordutik aurrera hiru talderen arteko finalak jokatu dira[4].
2021eko bakarkako txapelketarako sailkapen fasea burutu ondoren COVID-19 pandemiak eragindako murrizketek txapelketaren martxa egokia oztopatuko zutelakoan formato berri bat inprobisatu zen, binakako txapelketa[5]. 2022ko negurako planteatu zen bakarkako txapelketa berria eta hau ere udaberrira atzeratu behar izan zen.
Txapelketak
aldatu1984ko Arabako Txapelketa
aldatuEdizioa | Urtea | Txapelduna | Txapeldun ordea |
---|---|---|---|
I | 1984 | Juan Isasi "Txinotxu" | Txerren Ormaetxea |
Araba-Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1987-1998)
aldatuEdizioa | Urtea | Txapelduna | Txapeldun ordea |
---|---|---|---|
I | 1987 | Jon Lopategi | Xabier Amuriza |
II | 1990 | Jon Enbeita | Unai Iturriaga |
III | 1992 | Jon Enbeita | Unai Iturriaga |
IV | 1994 | Unai Iturriaga | Aritz Lopategi |
V | 1996 | Unai Iturriaga | Aritz Lopategi |
VI | 1998 | Igor Elortza | Unai Iturriaga |
- 1996an Asier Otamendi finalean sartu zen eta seigarren egin zuen.
Prudentzio Deuna Bertso Saria (1990-2001)
aldatuEdizioa | Urtea | Txapelduna | Txapeldun ordea |
---|---|---|---|
I | 1990 | Abel Enbeita | Juanjo Respaldiza |
II | 1991 | Pedro Bizkarguenaga | Jesus Angel Santa Kruz |
III | 1992 | Rikardo Gonzalez de Durana | Serapio Lopez |
IV | 1993 | Zigor Enbeita | Daniel Castaño |
V | 1994 | Zigor Enbeita | Oihane Perea |
VI | 1995 | Rikardo Gonzalez de Durana | Asier Otamendi |
VII | 1996 | Asier Iriondo | Asier Otamendi |
VIII | 1997 | Asier Otamendi | Asier Iriondo |
IX | 1998 | Asier Otamendi | Oihane Perea |
X | 1999 | Asier Otamendi | Oihane Perea |
XI | 2000 | Asier Otamendi | Oihane Perea |
XII | 2001 | Asier Otamendi | Ruben Santxez |
Arabako Bertsolari Txapelketa (2002-egun)
aldatuEdizioa | Urtea | Txapelduna | Txapeldun ordea |
---|---|---|---|
II | 2002 | Asier Otamendi | Manex Agirre |
III | 2003 | Zigor Enbeita | Oihane Perea |
IV | 2004 | Asier Otamendi | Oihane Perea |
V | 2005 | Asier Otamendi | Oihane Perea |
VI | 2006 | Zigor Enbeita | Oihane Perea |
VII | 2007 | Oihane Perea | Iñaki Viñaspre |
VIII | 2008 | Asier Otamendi | Manex Agirre |
IX | 2009 | Oihane Perea | Asier Otamendi |
2010¹ | Aramaio | Gasteiz (Kakiturri-Ehari) | |
X | 2011 | Manex Agirre | Asier Otamendi |
2012¹ | Agurain (Sorginetxe) | Aiaraldea (Altubekeoak) | |
XI | 2013 | Oihane Perea | Manex Agirre |
2014¹ | Irabazlerik gabe. | ||
XII | 2015 | Manex Agirre | Iñaki Viñaspre |
2016¹ | Irabazlerik gabe. | ||
XIII | 2017 | Oihane Perea | Asier Otamendi |
2018¹ | Aramaio (Ibabeko Bertaren bilobak) |
Erreralekor Birizik! Txandrio | |
XIV | 2019 | Iñaki Viñaspre | Manex Agirre |
2020¹ | Aramaio (Izenbakuek) | Sumendiola bete poto Konde basoko iluek | |
2021² | Manex Agirre eta Martin Abarrategi | ||
XV | 2022 | Peru Abarrategi | Manex Agirre |
2023¹ | Gasteiz (Katuko muinoak) | Errexala Izena pentsau bida | |
XVI | 2024 | Aroa Arrizubieta | Manex Agirre |
- ¹ Arabako Koadrila arteko txapelketak. 2014 eta 2016ko ekitaldiak ez ziren lehiaketa erara planteatu, horregatik ez dago irabazlerik. 2018tik aurrera hiruko finalak izan ziren.
- ² Arabako Binakako Txapelketa.
Txapelak
aldatuTxapelketa guztiak kontutan hartuta (Arabako txapelketa + Prudentzio Deuna sariketa) honako hau da garaipenen taula:
Bertsolaria | Txapelak | Urteak |
---|---|---|
Asier Otamendi | 9 | 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2004, 2005, 2008 |
Zigor Enbeita | 4 | 1993, 1994, 2003, 2006 |
Oihane Perea | 4 | 2007, 2009, 2013, 2017 |
Rikardo Gonzalez de Durana | 2 | 1992, 1995 |
Manex Agirre | 2 | 2011, 2015 |
Juan Isasi "Txinotxu" | 1 | 1984 |
Abel Enbeita | 1 | 1990 |
Pedro Bizkarguenaga | 1 | 1991 |
Asier Iriondo | 1 | 1996 |
Iñaki Viñaspre | 1 | 2019 |
Peru Abarrategi | 1 | 2022 |
Aroa Arrizubieta | 1 | 2024 |
Finaleko parte hartzeak (2002- )
aldatuArabako Txapelketaren aro berriko (2002-tik aurrera) finalistak. Manex Agirrek 2024 arteko final guztiak jokatu ditu eta Oihane Pereak oholtzetatik erretiratu arteko guztiak.
Bertsolaria | Txapelak | Urteak |
---|---|---|
Manex Agirre | 15 | 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2015, 2017, 2019, 2022, 2024 |
Oihane Perea | 14 | 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2015, 2017, 2019, 2022 |
Iñaki Viñaspre | 13 | 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2015, 2017, 2019, 2022, 2024 |
Asier Otamendi | 12 | 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2017, 2024 |
Juan Mari Juaristi | 7 | 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009 |
Zigor Enbeita | 7 | 2003, 2005, 2006, 2007, 2008, 2011, 2015 |
Ruben Santxez | 5 | 2002, 2003, 2004, 2013, 2015 |
Xabi Igoa | 4 | 2015, 2017, 2019, 2022 |
Peru Abarrategi | 3 | 2019, 2022, 2024 |
Rikardo Gonzalez de Durana | 2 | 2002, 2009 |
Aroa Arrizubieta | 2 | 2019, 2024 |
Paula Amilburu | 2 | 2022, 2024 |
Andere Arriolabengoa | 1 | 2008 |
Ander Solozabal | 1 | 2011 |
Jagoba Apaolaza | 1 | 2013 |
Serapio Lopez | 1 | 2017 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Arabako Bertsolari Txapelketa» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
- ↑ «Puntu arteko 50 urte» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
- ↑ «Orain arteko txapeldunak» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
- ↑ «Maeztun abiatu da Arabako bertso kuadrilla arteko txapelketa» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
- ↑ «2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute» KULTUR SHAREA 2021-03-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
Kanpo estekak
aldatu