Frantziako errugbi selekzioa
Frantziako errugbi selekzioa Frantziaren ordezkaria da errugbi partida ofizialetan. 1910an hasi zen britainiar taldeekin lehian Bost Nazioen Txapelketan, baina 1954an irabazi zuen lehenbiziko titulua. Ordutik aurrera, garaipen gehien lortu dituen taldea da.
Frantziako errugbi selekzioa | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Izengoitia | Oilarraren XV-a, les Bleus, les Coqs, les Tricolores | ||||||||||||||||||||||||||
Elkartea | Fédération Française de Rugby | ||||||||||||||||||||||||||
Estadioa | Stade de France, Paris (80.430) | ||||||||||||||||||||||||||
Hautatzailea | Fabien Galthié | ||||||||||||||||||||||||||
Kapitaina | Charles Ollivon | ||||||||||||||||||||||||||
Partida gehien | Fabien Pelous (118) | ||||||||||||||||||||||||||
Puntu gehien | Frédéric Michalak (436) | ||||||||||||||||||||||||||
Entsegu gehien | Serge Blanco (38) | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Lehenbiziko partida | |||||||||||||||||||||||||||
Frantzia ![]() ![]() Paris, 1906ko urtarrilak 1 | |||||||||||||||||||||||||||
Garaipenik handiena | |||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() Paris, 2007ko irailak 16 | |||||||||||||||||||||||||||
Porrotik handiena | |||||||||||||||||||||||||||
Zeelanda Berria ![]() ![]() Wellington, Zeelanda Berria, 1997ko ekainak 9 | |||||||||||||||||||||||||||
Munduko Errugbi Kopa | |||||||||||||||||||||||||||
Parte hartzeak | 9 (aurrenekoa 1987an) | ||||||||||||||||||||||||||
Posturik onena | Txapeldunordea (1987, 2003 eta 2011n) | ||||||||||||||||||||||||||
Sei Nazioen Txapelketa | |||||||||||||||||||||||||||
Parte hartzeak | 93 | ||||||||||||||||||||||||||
Posturik onena | 26 garaipen (10 Slam Nagusi) |
HistoriaAldatu
SorreraAldatu
Frantzian 1872an sartu zuten errugbia britainiarrek. 1906an Zeelanda Berriak Europan zehar bira egin zuen eta Frantziak selekzioa osatu zuen haien aurka partida jokatzeko. Parisen izan zen partida eta etxekoek 38-8 galdu zuten.
Bost Nazioen TxapelketaAldatu
1910an Home Nations txapelketan sartzea lortu zuen eta Five Nations (Bost Nazioak) izena hartu zuen txapelketak, baina Frantziak ez zuen garaipenik eskuratu. 1911 urtean Eskoziari irabaztea lortu zuten eta Marcel Communeau kapitainak oilarraren ikonoa kamisetan ezartzea iradoki zuen. 1932an txapelketatik kanporatua izan zen Frantziako Ligan jokalari profesionalak zeudela argudiatuta, izan ere gainontzeko naziotako taldeak erabat amateurrak baitziren.
1939an berriz sartzeko baimena eman zioten baina Bigarren Mundu Gerraren ondorioz 1947 arte ez zen Bost Nazioetan aritu. 1954an txapelduna izan zen Ingalaterra eta Galesekin batera eta 1959an bakarka txapeldun izatea lortu zuen. Hego Afrikan bira bat egin zuen eta oso arrakastatsua izan zen gainera. Ordutik aurrera Bost Nazioen txapelketan garaipen gehien lortu duen taldea izan da. Bereziki emankorrak izan ziren 1960. heta 1980. hamarkadak.
Azken hamarkadakAldatu
1987an Munduko Errugbi Txapelketa antolatu zen lehen aldiz eta Frantzia finalera iritsi zen. Zeelanda Berriak 29-9 emaitzaz garaitu zuen. 1999 eta 2011 urteetan ere finala jokatu zuen baina ez du oraindik txapelketarik irabazterik lortu. 2020 urteko Sei Naziotako txapelketan Charles Ollivon baionarra izan zen kapitaina.
1993tik aurrera zortzi aldiz irabazi zuen Bost (Sei) Nazioen Txapelketa 2010 artean eta hauetatik bostetan Slam nagusia lortu zuen. 2010. hamarkada hustean pasa ondoren 2021ean azken unerarte txapelketa irabaztear egon zen eta 2022an lortu zuen txapeldun izatea partida guztiak irabaziz gainera.
UniformeaAldatu
HistorikoakAldatu
|
|
Azken urteakAldatu
|
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
PalmaresaAldatu
Munduko Errugbi TxapelketaAldatu
Urtea | Antolatzailea | Postua |
---|---|---|
1987 | Zeelanda Berria Australia |
Finalista |
1991 | Europako 5 herrialde | Final 1/4ak |
1995 | Hegoafrika | 3.a |
1999 | Gales | Finalista |
2003 | Australia | 4.a |
2007 | Frantzia | 4.a |
2011 | Zeelanda Berria | Finalista |
2015 | Ingalaterra | Final 1/4ak |
2019 | Japonia | 8.a |
Sei NazioakAldatu
Sailkapen Orokorra:
Selekzioa | Jokatutako txapelketak | Irabazitako txapelketak | Slam nagusiak | Garaipen partekatuak | Koroa hirukoitza | Zurezko koilara |
---|---|---|---|---|---|---|
Ingalaterra | 126 | 29 | 13 | 10 | 26 | 25 |
Gales | 128 | 28 | 12 | 12 | 22 | 21 |
Eskozia | 128 | 15 | 3 | 8 | 10 | 33 |
Irlanda | 128 | 14 | 3 | 9 | 12 | 36 |
Frantzia | 93 | 18 | 10 | 8 | - | 18 |
Italia | 23 | 0 | 0 | 0 | - | 17 |
- Txapelduna (18): 1959, 1961, 1962, 1967, 1968, 1977, 1981, 1987, 1989, 1993, 1997, 1998, 2002, 2004, 2006, 2007, 2010, 2022.
- Txapeldun elkarbanatua (8): 1954, 1955, 1960, 1970, 1973, 1983, 1986, 1988.
- Slam nagusia (10): 1968, 1977, 1981, 1987, 1997, 1998, 2002, 2004, 2010, 2022.
- Le Crunch (9): 2002, 2004, 2005, 2006, 2010, 2014, 2018, 2020, 2022.
- Ingalaterra 14 - Frantzia 9
- Giuseppe Garibaldi Trofeoa (14): 2007, 2008, 2009, 2010, 2012, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022.
- Frantzia 14 - Italia 2
- Auld Alliance Trophy (2): 2019, 2022
- Eskozia 3 - Frantzia 2
Europako Nazioen KopaAldatu
- Txapelduna (25): 1936, 1937, 1938, 1952, 1954, 1966, 1967, 1968, 1970, 1971, 1972, 1973, 1974, 1976, 1978, 1979, 1980, 1982, 1984, 1985, 1987, 1989, 1990, 1992, 1994.
- Txapeldunordea (4): 1969, 1975, 1977, 1997.
Olinpiar Jokoetako txapelketaAldatu
- Txapelduna (1): 1900.
- Txapeldunordea (2): 1920, 1924.
Jokalarien errekorrakAldatu
Kontzeptua | Jokalaria | Datua |
---|---|---|
Puntu gehien | Frédéric Michalak | 422 puntu |
Entsegu gehien | Serge Blanco | 38 entsegu |
Parte hartze gehien | Fabien Pelous | 118 partida (13 urte) |
Entrenatzailea | Jacques Fouroux | 10 urte |
Kanpo estekakAldatu
- (Frantsesez) Frantziako Errugbi Federazioa