Patricia Campos Doménech

Espainiako Armadako pilotu ohia eta futbol entrenatzailea

Patricia Campos Doménech (Onda, Plana Baixa, Castelló, 1977ko martxoaren 12a) Espainiako Armadako pilotu ohia eta [1] futbol entrenatzailea da. Erreaktore bat pilotatu duen Armadako lehen emakumea izan zen.[2] 2013an, Indar Armatuak utzi, eta lesbiana zela adierazi zuen publikoki liburu autobiografiko batean.[3]

Patricia Campos Doménech

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPatricia Campos Doménech
JaiotzaOnda1977ko martxoaren 12a (47 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, futbol entrenatzailea, hegazkinlaria eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
patriciacamposdomenech.com

Bizitza

aldatu

Patricia Campos Doménech Onda herrian jaio zen, Castellón, 1977ko martxoaren 12an.[4] Valentziako Unibertsitatean ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen.

 
Patricia Campos Doménech, armadako uniformeaz, 2010

Ikasketak amaitu ostean, Espainiako Armadarako oposizioetara aurkeztu zen. 200 lagun aurkeztu ziren erreaktoreko bi pilotu plazatarako. Bi plaza horietako bat lortu zuen Patricia Camposek. Lan horretan, vip pertsonaia ospetsuen pilotu gisa aritu zen, bai goi mailako militarrentzat, bai Espainiako errege familiakoentzat.[5]

Zortzi urtez Espainiako Indar Armatuetan pilotatzen aritu ostean, 2013ko maiatzean utzi egin zuen, lesbiana zela ezkutatzen jarraitu nahi ez zuela erabaki baitzuen eta bere bizitza militarra bere izaera sexualarekin bateragarria ez zela iritzi baitzion.[3]

Futbola

aldatu

Armada utzita, zuen beste zaletasunari heldu zion, futbolari, unibertsitate garaian praktikatu zuen kirolari; aipatzekoa da Rotako baseko emakumezkoen taldeko kapitaina ere izan zela, bertan destinatuta egon baitzen. Beraz, futboleko entrenatzaile profesional gisa lan egitea erabaki zuen, eta maila profesionalean talde bat entrenatzen lehen emakumeetako bat bihurtu zen: Carlsbad United F.C Ameriketako Estatu Batuetan.[6] Noizean behin, Ugandara ere joaten da, eta, han, haurren eta emakumeen ahalduntzerako hainbat proiekturekin kolaboratzen du, hainbat zale-talde entrenatuz.

2017an, Hawaiin bizitzera joan zen. Han, Honolulu Bulls Soccer Club emakumezkoen taldeko entrenatzaile lanetan hasi baitzen, eta, gainera, Hawaiiko Unibertsitateko finantza sailean egiten zuen lan goizetan.[7] Astero, bere esperientzia pertsonalei buruzko sarrerak argitaratzen ditu "Fútbol sin Fronteras (Mugarik Gabeko Futbola)" izeneko blogean.[8]

LGTBI eskubideen aldeko aktibismoa

aldatu

Armadan ez zuen publikoki aitortu lesbiana zenik, bere burua "askatu" zuen arte —azaldu zuen, Tierra, mar y aire liburuan—, non emakumearen eta LGBT komunitatearen eskubideak aldarrikatu zituen.[9][10][11][12] Bere egoera sexuala publikoki ezagutu zenean, armadan egon ez arren, bere kideen komentarioak, jarrerak eta kritikak jasan behar izan zituela esan zuen, eta haiek baino askoz gehiago behatua izan zela emakumea izateagatik.[3][13] Erabaki "oso pertsonala eta pentsatua" izan zela gaineratu zuen, bere egoeran beste neska batzuei laguntzen ziela uste zuen eta.[3]

 
Patricia Campos Doménech (atzean, erdian) Kampalan futbolean
 
Patricia Campos Doménech Kanpalan eskolan

Sariak

aldatu
  • 2016an Miki Roque saria eman zioten, Kiroleko Bakearen alde, Ugandan egindako lanarengatik; Soccer Without Borders elkarteko haur taldeen entrenatzailea izan zen.[14]
  • 2016an Seny Onder 2015 saria jaso zuen, Ateneo Cultural y Comercialek sustatutako saria, bizitzan egindako lorpenengatik eta ekintza solidarioengatik.[15]

Eskuratu dituen beste sari batzuk :

  • Women In Aviation 2008, Italian emakume pilotu amerikarren elkarteak emandakoa.
  • Associació Dones Progressites d'Ondaren 2010eko Emakumea.
  • Isabel Ferrer Saria 2012, Valenciana Generalitateak emandakoa.
  • Kirol Merezimendurako 2014 aipamen berezia Castellóko Kirol Prentsa Elkartearen eskutik. [16]
  • Beijing Women of the UN 2015 [17]
  • Cadena SEReko El Larguero Fundazioaren Altruismo saria. [18]

Argitalpenak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Patricia Campos: "Mi corazón siempre será de piloto militar, pero lo dejo por ser lesbiana". .
  2. Patricia Campos, pionera sin fronteras. .
  3. a b c d Patricia Campos: "Mi corazón siempre será de piloto militar, pero lo dejo por ser lesbiana" - 20minutos.es. .
  4. "Denuncié el trato machista y homófobo del Ejército, pero no sirvió de nada". .
  5. «Patricia Campos, pionera sin fronteras - Fuera de Serie» fueradeserie.expansion.com.
  6. Patricia Campos, la heroína de las Fuerzas Armadas españolas que triunfa en el fútbol. 17 de junio de 2016.
  7. “Podría ganar 8.000 euros al mes pero prefiero luchar por los derechos humanos”. .
  8. «Fútbol sin Fronteras - Por Patricia C. Doménech - enfemenino.com» Fútbol sin Fronteras.
  9. «Tierra, mar y aire» Roca Libros.
  10. Se promulgó en Uganda una ley que pena la homosexualidad con cadena perpetua. .
  11. Internet, Unidad Editorial. «Mujer, piloto, militar y futbolista | Castellón | elmundo.es» www.elmundo.es.
  12. Morate, Maite. (22 de junio de 2016). Patricia Campos: “He dejado las Fuerzas Armadas por mi condición de mujer y de homosexual”. .
  13. Patricia Campos Domenech, la primera piloto de caza española de la historia. .
  14. Levante-EMV. La ondense Patricia Campos premiada con el galardón Miki Roqué por la Paz. .
  15. Levante-EMV. Patricia Campos recibirá el día 26 el Seny Onder 2015. .
  16. Base, Castellón. «Patricia Campos: Una futbolera cooperante de altos vuelos | Castellón Base - Tu web de fútbol base» castellonbase.com.
  17. WOA Spain Patricia Campos Domenech. .
  18. SER, Cadena. (19 de diciembre de 2015). Patricia Campos, Expedición BBVA en Nepal, Asociación Bomberos Ayudan y Luis Pérez Gil, premiados en la Gala del Altruismo. .

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu