Ireki menu nagusia

Manuel José García Caparrós (Málaga, 1960-Malaga 1977ko abenduaren 4) Malagako langile gaztea, Langile Komisioak sindikatuko militantea zen. 1977ko abenduaren 4ean, Andaluziaren autonomiaren aldeko manifestazio batean Polizia Armatuak hil zuen. Andaluziar askorentzat sindikalista gaztea autonomiaren aldeko borrokaren sinboloa da.

Manuel José García Caparrós
Manuel José García Caparrós 1977.jpg
Bizitza
Jaiotza Málaga1960
Herrialdea  Andaluzia
Heriotza Málaga1977ko abenduaren  4a (16/17 urte)
Heriotza modua gizahilketa: bala zauria
Jarduerak
Jarduerak langilea
Enplegatzailea(k) Victoria (beer) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Langile Komisioak

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Gazteak Cervezas Victoria fabrikan lan egiten zuen. 1977an Andaluziako bandera debekatuta zegoen. Manifestazioaren egunean beste gazte batek, Juan Manuel Trinidad Berlangak, Diputazioaren eraikinean bandera jarri zuen nahiz eta Francisco Cabeza Diputatu Nagusiak debekua zabaldua zuen. Ondorioz, polizia Málagan hedatu zen eta manifestarien aurka egin zuen. Karga horietan gomazko pilotak, kezko lehergailuak eta benetako balak erabili zituzten. Ondorioz, eguerdian bi gazte larriki zauritu zituzten, emakumezko gazte bat eta 15 urteko gizonezko nerabe bat, eta 17 urte zituen García Caparrós hil zuten. Inoiz ez da argitu nor izan zen tiroaren egilea.[1]

Hilketaren aurrean herritarrek gogor erantzun zuten, eta ondorioz salbuespen egoera ezarri zuten hurrengo egunetan, hileta arte. Hil zuten tokian aldare bat sortzen joan ziren herritarrak, baina Fuerza Nuevako faxistek, inpunitate osoz, desegin zuten arte.

Gertaeren garrantziaAldatu

 
García Caparrós gogorarazteko irudia Andaluziako Autonomiaren Museoan.

Andaluziar askorentzat hilketaren eguna Andaluziako benetako eguna izan beharko litzateke (ofizialki otsailaren 28an ospatzen da). Hilketaren ondorioz autonomiaren aldeko mugimendua indartu zen.

AitormenakAldatu

Herritarren presioari esker García Caparrósek aitormen batzuk jaso ditu:

IkerketaAldatu

Urtetan administrazioak egun horretan gertu zena ezagutzeko oztopo handiak jarri ditu eta dokumentu asko oraindik orain ez dira publiko egin.[3] Azkenean, Rosa Burgos ikerlariak garaiko dokumentazioa berreskuratu du eta bere ikerketak liburu batean bildu ditu: Las muertes de García Caparrós non galdera askori erantzunak ezagutzera ematen diren.[4]

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu