Clarice Lispector

idazle brasildarra

Clarice Lispector (Xexelnyk edo beste grafia batean Txetxelnyk, Ukraina, 1920ko abenduaren 10a - Rio de Janeiro, Brasil,1977ko abenduaren 9a) brasildar idazlea izan zen. Idazle berritzailea izan zen, Brasilgo XX. mendeko prosan berebiziko garrantzia izan zuena; nazioartean ere txalotua izan zen, haren eleberriak, ipuinak eta kazetaritza lanak zirela-eta.

Clarice Lispector

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakХая Пинхасiвна Лиспектор
JaiotzaTxetxelnyk1920ko abenduaren 10a
Herrialdea Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista  (1920ko abenduaren 10a -
 Brasil  (1943ko urtarrilaren 12a -
BizilekuaWashington
Napoli
Berna
Rio de Janeiro
Rio de Janeiro
Recife
Maceió
HeriotzaRio de Janeiro1977ko abenduaren 9a (56 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: obulutegiko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Maury Gurgel Valente (en) Itzuli  (1943ko urtarrilaren 23a -  1959)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaFederal University of Rio de Janeiro Faculty of Law (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
ingelesa
frantsesa
gaztelania
brasildar portugesa
Yiddisha
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, itzultzailea, kazetaria, eleberrigilea, margolaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Helen Palmer eta Terelu
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

claricelispector.com.br
IMDB: nm0514155 Facebook: claricelispector15 Discogs: 1053936 Find a Grave: 13268097 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Jatorri juduko Mania Krimgold eta Pinkhas Lispectoren laugarren alaba izan zen. Jaio eta berehala Brasilen kokatu zen familia, Errusiako Gerra Zibiletik ihesean eta juduen aurkako pogrom ugarietatik ihesi. Honela laburbiltzen du Iñigo Roque Eguzkitzak[1] Clarice Lispectorren sorrera, Clariceren familia Brasilera alde egin baino lehenagoko garai gogorrak:

"Clarice hein batean progrom horietako baten fruitua izan zen, Urriko Iraultzaren ondoko gerra zibilean. [...]. Soldadu batzuek bortxatu egin zuten haren ama, eta sifilisa kutsatu zioten. Garai hartako Ukrainan uste zabaldua zenez umea izanda senda zitekeela gaitza, gurasoek Clarice munduratzea erabaki zuten. Alabaren jaiotzak ez zuen, ordea, ama osatu, ez eta gerora alabak idatzitakoek ere (Lispector sinetsirik zegoen literaturak senda zezakeela)".

Ikasketak Recifeko eskolan egin zituen. Ama hil zenean, 1930. urtean, aitak Rio de Janeirora alde egitea erabaki zuen. Han, zuzenbide ikasketak burutu zituen eta kazetetan idatzi zuen. Ikaskide izandako Maury Gurgel Valenterekin ezkondu zen eta, haren karrera diplomatikoa zela-eta, Italian, Frantzian, Suitzan eta beste hainbat tokitan bizi zen. Bi seme zituela, 1959. urtean banandu eta Brasilera itzuli zen, Rio de Janeirora hain zuzen. Bertan idazteko jarduera berreskuratu zuen. 1966. urtean, etxean zegoela, zigarreta batek eragindako istripu baten ondorioz, erredura larriak jasan zituen eta eskuineko eskua galtzeko zorian egon zen. 1977an hil zen, minbiziz, 56 urte zituela .

Itzulpen lan asko egin zituen. Ingeles eta frantses hizkuntzak menperatzen zituen; italiera eta alemanean ere maila egokia zuen eta, azkenik, yiddish erabiltzeko gauza zen. Baina bere lan literario guztiak portugesez egin zituen, hura baitzen bere bihotzeko hizkuntza, adierazi zuen bezala.

  • Perto do Coração Selvagem, 1943
  • O Lustre, 1946
  • A cidade Sitiada, 1949
  • Alguns Contos, 1952
  • Laços de família, 1960
  • A Maçã no Escuro, 1961
  • A Legião Estrangeira, 1964
  • A Paixão segundo GH, 1964
  • Uma Aprendizagem ou O Livro dos Prazeres, 1969
  • Felicidade Clandestina, 1971
  • A Imitação da Rosa, 1973
  • Água viva, 1973
  • A Via Crucis do Corpo, 1974
  • Onde Estivestes de Noite?, 1974
  • De Corpo Inteiro, 1975
  • Visão do esplendor, 1975
  • A hora da estrela, 1977
  • Para Não Esquecer, 1978
  • Um Sopro de Vida, 1978
  • A Bela e a Fera, 1979
  • A Descoberta do Mundo, 1984

Haurrentzako liburuak:

  • O Mistério do Coelhinho Pensante, 1967
  • A Mulher que Matou os Peixes, 1969
  • A Vida Ïntima de Laura, 1974
  • Quase de Verdade, 1978
  • Como Nasceram as Estrelas, 1984

Euskarara ekarriak:

Erreferentziak

aldatu
  1. Roque Eguzkitza (itzultzaile), Iñigo. (2015). Clarice Lispector: Zorion klandestinoa. Erein & Igela, 181 or. ISBN 978-84-9746-979-1..

Kanpo estekak

aldatu