Óscar Pereiro

txirrindulari galiziarra

Óscar Pereiro Sio (Mos, Pontevedrako probintzia, 1977ko abuztuak 3) txirrindulari ohi galiziar bat da, profesionala 2000 eta 2010 artean. Erretiratu ondoren futbolean aritu da, Coruxo FC taldearen filialean. Rallyetan ere aritu da. Txirrindulari bezala, bere lorpenik handiena 2006ko Frantziako Tourra irabazi izana da.

Óscar Pereiro

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÓscar Pereiro Sío
JaiotzaMos1977ko abuztuaren 3a (46 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakziklokros txirrindularia, txirrindularia eta futbolaria
Posizio edo espezialitateaetapakako lasterketa
breakaway specialist (en) Itzuli
Pisua67 kilogramo
Altuera177 zentimetro
Jasotako sariak

oscarpereiro.com
Twitter: oscarpereiro Edit the value on Wikidata

2005eko uztailean Galego do Mes (Hilabeteko Galiziarra) bezala aukeratu zuen El Correo Gallego egunkariak.

2010eko abuztuan COPE irrati kateak kontratatu zuen, Espainiako Vueltako komentarista izan zedin. Gaur egun, COPEn txirrindularitza itzuli handiak komentatzen jarraitzen du. 2010eko abenduan futbolari bezala debutatu zuen Coruxo FC taldearen filialean, eta, ondoren, gidari eta kogidari bezala estreinatu zen rallyetan.

Biografia aldatu

Txirrindulari bezala, profesionaletan 2000n debutatu zuen Porta da Ravessa talde portugaldarrean. Bi urte beranduago, Alvaro Pino galiziarrak zuzentzen zuen Phonak talde suitzarrerako kontratatu zuen. Etapa honetan oso lehiakorra zela frogatu zuen, esparru guztietan ondo moldatzen zena. 11. amaitu zuen Italiako Giroa eta bi aldiz jarraian amaitu zuen 10. Frantziako Tourra (2004 eta 2005eko edizioetan), azken honetan etapa garaipen bat lortuz, lehiakortasunaren sailkapenaren garailea izatea ere lortu zuelarik. 2006ko denboraldian Caisse d'Epargne taldera pasatu zen, Eusebio Unzuék eta José Miguel Echávarrik zuzentzen zutena.

2006koa bere denboraldirik hoberena izan zen, Frantziako Tourra irabaztea lortu baitzuen, ordurarte liderra zen Floyd Landisen positiboa testosteronagatik baieztatu zenean. Kontu hau Tourra amaitu eta egun gutxira argitara eman zen arren, Óscar Pereiro ez zen ofizialki 2006ko Tourrarren garailetzat jo 2007ko irailak 20 arte, Estatu Batuetako doping kontuetarako auzitegiak Landis erruduntzat jo zuenean.

Frantziako Tourraren garailea aldatu

2007ko urriak 15ean, Madrilen egindako zeremonia baten bidez, Frantziako Tourraren zuzendaria den Christian Prudhommek ofizialki izendatu zuen 2006ko Tourraren garaile maillot horia emanez.

2008ko maiatzak 27an Kirol Merituaren Errege Ordena jaso zuen, une horretan Heziketa, Gizarte Politika eta Kirolaren Ministerioko ministroa zen Mercedes Cabrerak eta Kirolarentzako Estatu Idazkaria zen Jaime Lissavetzkyk presiditutako ekitaldi batean.

Urte horretako uztailak 20an, 2008ko Frantziako Tourraren 15. etapa korritzen ari zela Col d'Agnelo mendatea jeisten lubeta batetik erori zen errepideko babes hesia gainditu ondoren. Erorketa larri honen ondorioz ezkerreko humeroaren luxazio eta haustura bat jasan zuen, hala itzulia utzi behar izan zuelarik.

Mendian edo erlojupeko probetan espezialista bikain bat izan ez arren emaitza handiak lortu dituen txirrindulari bat da, batez ere parte hartu zuen ihesaldien ondorioz, horietako bitan Frantziako Tourrean bi etapa garaipen lortu zituelarik.

2009ko Frantziako Tourrean 8. etapan utzi behar izan zuen "baldintza horietan jarraitzea ezinezkoa zela" argudiatuz. Pereirok Monakon ospatu zen lehen etapatik ondo ez zegoela esan zuen.

2009ko denboraldia amaitzean, Óscar Pereirok txirrindularitza profesionaletik erretiratzeko eta Astana taldea salatzeko asmoa zuela iragarri zuen. Mahainguruan Astana taldearekin sinatu zuen kontratua erakutsi ondoren, talde honek kontratua betetzeari uko egiten ziola esan zuen. Azkenean, galiziarra Astana taldearekin akordio batera iritsi zen, ondorioz, bere azken denboraldia Alberto Contadorrekin korritu zuelarik.

Beste kirol batzuk aldatu

2010eko irailean txirrindularitzatik erretiratzen zela iragarri zuen. Urte bereko abenduak 10ean Vigoko Coruxo FC taldeko futbolari izateko akordio bat lortu zuen, talde honen lehen taldea Espainiako Bigarren B Mailako I. taldeak jokatzen zuelarik, talde honen filialean jokatzeko, Galiziako Bigarren Mailan jokatzen zuena.

2011ko irailean Pereirok rallyetako kogidari bezala debutatu zuen Luis Penido gidari galiziarrarekin San Froilaneko rallyan, galiziar egutegiko data. Beranduago, Pereiro bera jarri zen gidari bezala Mitsubishi Lancer Evolution autoarekin, Madrilgo Erkidegoa Rally Race rallyan, Espainiako rally txapelketako proba zena, hamalaugarren postuan amaituz.

Palmaresa aldatu

 
2006ko Frantziako Tourraren maillot horiarekin.

2001

  • R.L.V.T. Sari Nagusiko Etapa 1

2002

2003

2004

2005

2006

2007

2008

Emaitzak Itzuli Handietan eta Munduko Txapelketetan aldatu

Itzuli Handia 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010
  Italiako Giroa 11.
  Frantziako Tourra 10. 10. 1. 10. UT UT
  Espainiako Vuelta 30. 17. 25. 49. UT
  Munduko Txapelketa 50
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi


Aurrekoa
Lance Armstrong
Frantziako Tourraren irabazlea
2006
Ondorengoa
Alberto Contador

Kanpo estekak aldatu