Eudy Simelane (KwaThema, 1977ko martxoaren 11ibidem, 2008ko apirilaren 27a) hegoafrikar futbolari eta LGBT ekintzailea izan zen, KwaThemako lehen lesbiana irekietako bat. 2008an bortxatu eta hil zituzten bere sexu-joeragarik[1][2].

Eudy Simelane
Bizitza
JaiotzaKwaThema (en) Itzuli1977ko martxoaren 11
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaKwaThema (en) Itzuli2008ko apirilaren 27a (31 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta LGBT ekintzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
South Africa women's national association football team /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Kirol ibilbidea aldatu

Springs Home Sweepers FC taldean jokatu zuen erdilari postuan eta emakumezkoen selekzio nazionaleko kide ere izan zen[3]. Herrialdeko emakume futbolari ospetsuenetako bat bihurtu zen. Gainera, lau talde entrenatzen zituen eta epaile izateko ikasten ari zen[4].

Hilketa aldatu

Eudy Simelaneren gorpua erdi biluzik aurkitu zuten KwaThemako erreka batean. Gaizkile talde batek bortxatu eta kolpatu zuen, eta ondoren 25 labana zauri egin zizkioten aurpegian, bularrean eta hanketan eta gorpua uretara bota zuten[2]. Handik gutxira, ActionAid nazioarteko erakunde publikoak, Hegoafrikako Giza Eskubideen Batzordearen laguntzarekin, txostenean iradoki zuen krimena gorrotoz egin zela biktimaren sexu-joeragatik[1]. Human Rights Watch nazioarteko erakundeak antzeko ikuspuntu bati atxikitzen dio, motibazio hori begi-bistakoa dela adieraziz[2].

Epaiketa 2009ko otsailaren 11n hasi zen Delmas herrian, Mpumalanga probintzian[2]. Auzipetuetako batek bere errua aitortu zuen eta 32 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten[1]. 2009ko irailean, bigarren kriminala bortxaketa, hilketa eta lapurreta egotzita epaitu zuten eta biziarteko kartzela zigorra gehi 35 urtekoa ezarri zioten. Beste bi auzipetu absolbitu egin zituzten[5][6].

Omenaldiak aldatu

2009an, Simelaneren oroimenez, zubi memorial bat eraiki zuten hil zuten lekutik gertu[6].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) Kelly, Annie. «Raped and killed for being a lesbian: South Africa ignores 'corrective' attacks» The Guardian 2009-03-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-07-27) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  2. a b c d (Ingelesez) «Stop the Violence — Live Updates from South Africa» Human Rights Watch 2009-02-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-07-04) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  3. (Ingelesez) «Tribute To The Late Former Banyana Banyana Player, Eudy Simelane» Tribute (SAFA) 2008-05-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-09-29) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  4. (Ingelesez) «Joburg Pride Wall of Rememberance» GMax 2008-10-03 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-02-15) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  5. (Ingelesez) «Life for killing lesbian activist» News24 2009-09-23 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-07-27) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  6. a b (Ingelesez) «Remembering Eudy, KwaThema’s brightest, killed on its darkest night» The Global Game 2009-08-30 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-07-27) (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).

Kanpo estekak aldatu