Sabah Al-Salim Al-Sabah

Sabah Al-Salim Al-Sabah (arabieraz: صباح السالم الصباح‎; Kuwait Hiria, 1913ko apirilaren 12a - ibidem, 1977ko abenduaren 31) Kuwaiteko emirra izan zen 1965etik 1977ra.

Sabah Al-Salim Al-Sabah

12. Kuwaiteko emir

1965eko azaroaren 24a - 1977ko abenduaren 31
Abdullah Al-Salim Al-Sabah - Jaber Al-Ahmad Al-Sabah
Bizitza
JaiotzaKuwait1913ko apirilaren 12a
Herrialdea Kuwait
HeriotzaKuwait1977ko abenduaren 31 (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaSalim Al-Mubarak Al-Sabah
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Al Sabah (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa

Salim Al-Mubarak Al-Sabahren seme gazteena izan zen. Barne ministro (1953-59), Osasun publikoko saileko presidente (1959-61), Lehen ministrorde eta Kanpo Harremanetako ministro (1962-63), eta Lehen ministro (1963-65) izan zen. 1962an Abdullah Al-Salim Al-Sabah emirrak printze oinordeko izendatu zuen.

Sabah emir bihurtu zen bere anaia Abdullah hil zenean, 1965eko azaroaren 24an. 1976ko abuztuan Legebiltzarraren lana bertan behera utzi zuen eta nazioaren interesen aurka egitea leporatu zion.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Kuwaiteko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.