1977ko Bost Nazioen Txapelketa

1977ko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen berrogeita zortzigarren ekitaldia izan zen (guztira 83.a). 1977ko urtarrilaren 15ean hasi eta martxoaren 19an bukatu zen. Frantziak partida guztiak irabazi zituen eta txapelketaz gain haren bigarren Slam Nagusia eskuratu zuen[1].

1977ko Bost Nazioen Txapelketa
Datak urtarrilaren 15etik
martxoaren 19ra
Txapelduna Frantzia Frantzia (6.a)
Slam Nagusia Frantzia Frantzia (2.a)
Partida kop. 10
Puntu gehien Gales Phil Bennett (24)
Irlanda Mike Gibson (24)
Entsegu gehien Eskozia Bill Gammell (2)
Gales J.P.R. Williams (2)
Frantzia Dominique Harize (2)
1976
1978

Jokaturiko lau partidatan Frantziak ez zuen entsegu bakar bat jaso, hori soilik Ingalaterrak egina zuen 1913ko ekitaldian[2]. Hori guxti balitz 15 jokalari berdinek jokatu zituzten partida guztiak, Slam Nagusiaren garaipen batean inoiz ikusi gabekoa izan zen. Partida gogorrak izan ziren gainera, entseguak 4 puntu balio izan zituen garaian (1972-1992) inoizko puntu kopuru txikiena eskuratu baitzuten frantsesek, 58 puntu.

Frantzia eta Galesen arteko partida oinarri hartu zen Grand Slam filma (1978) egiteko. Amaiera berridatzi behar izan zuten gidoilariek, uste denen aurka Gales galtzaile atera baitzen[3].

Txapelketa aldatu

Partehartzaileak aldatu

Selekzioak Estadioa (Hiria) Entrenatzailea Kapitaina
  Eskozia Murrayfield Stadium (Edinburgo) Bill Dickinson Ian McLauchlan
  Frantzia Parc des Princes (Paris) Jean Desclaux Jacques Fouroux
  Gales National Stadium (Cardiff) John Dawes Phil Bennett
  Ingalaterra Twickenham Stadium (Londres) Peter Colston Roger Uttley
  Irlanda Lansdowne Road (Dublin) Roly Meates Tom Grace

Puntuazio sistema aldatu

Entseguak lau puntu balio zituen eta gauzatzeak bi puntu gehigarri ematen zituen. Dropak eta zigor kolpeak hiruna puntu balio zituzten.

Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.

Sailkapena aldatu

1977ko Bost Nazioen Txapelketa
Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Alde Aurka Diferentzia
1   Frantzia 8 4 4 0 0 58 21 +37
2   Gales 6 4 3 0 1 66 43 +23
3   Ingalaterra 4 4 2 0 2 42 24 +18
4   Eskozia 2 4 1 0 3 39 85 -46
5   Irlanda 0 4 0 0 4 33 65 -32

Partidak aldatu

Jard. Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1   Gales
  Ingalaterra
25-9
26-6
  Irlanda
  Eskozia
2   Frantzia
  Irlanda
16-9
0-4
  Gales
  Ingalaterra
3   Ingalaterra
  Eskozia
3-4
21-18
  Frantzia
  Irlanda
4   Frantzia
  Gales
23-3
14-9
  Eskozia
  Ingalaterra
5   Irlanda
  Eskozia
6-15
9-18
  Frantzia
  Gales

Sariak aldatu

Saria Taldea
Bost Nazioen Txapelketa   Frantzia
Slam nagusia   Frantzia
Koroa hirukoitza   Gales
Zurezko koilara   Irlanda
Kalkuta Kopa   Ingalaterra

Palmaresa aldatu

1977 arteko bakarkako garaipenak.

# Taldea Garaipenak
1   Gales 19
2   Ingalaterra 17
3   Eskozia 12*
4   Irlanda 8
5   Frantzia 6

(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta

Erreferentziak aldatu

  1. Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Willow ISBN 0-00-218060-X. PMC 59798796. (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  2. «A watertight defence» ESPN.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  3. Owen, Roger. (2013). Gwenlyn Parry. University of Wales Press ISBN 978-0-7083-2663-3. PMC 863824804. (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).

Kanpo estekak aldatu