Urtza Garay Ruiz

irakaslea eta ikerlaria

Urtza Garay Ruiz (1977) irakaslea eta ikerlaria da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa da 2022ko ekainean hasita.[1]

Urtza Garay Ruiz
Bizitza
Jaiotza1977 (46/47 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(2011ko urtarrilaren 3a -
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2006ko urriaren 1a -
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: urtza-garay-ruiz

Biografia aldatu

Bigarren Hezkuntzako ikasketak Bilbo-Txurdinagako Gabriel Aresti Institutuan egin zituen.

2000. urtean hasita eta 2008ra arte, Bigarren Hezkuntzako irakaslea izan zen, unibertsitatean klaseak ematen hasi arte.

Garay irakaslea 2011n doktoratu zen Psikodidaktikan UPV/EHUn. Bere tesiaren izenburua "Ahozkotasunaren ikaskuntza - irakaskuntza DBHko ikasle etorkinetan. Deskripzioa, esperimentazioa eta emaitzen azterketa" Carlos Castañok zuzendu zuen; eta defentsa tribunalean Sevillako Unibertsitateko Julio Cabero izan zen buru, Ignacio Gaminde, Gorka Palazio eta Ignasi Vila mahaikide izanik.[2]

Bere lana, bai ikerketan baita irakaskuntzan ere Hezkuntza Teknologian kokatzen da, hezkuntza berrikuntzan eta hizkuntzen ikasketak gai garrantzitsuak izanda.

Hezkuntza Fakultatean STEAM hezkuntzan zentratu da Etorkizuneko Gelak deritzon eta MAKERSpaces delako esperientziak gauzatuz. [3]

Ikertzaile gisa hainbat unibertsitatetan aritu da, estatu mailan eta nazio artean ere: Sevilla eta Kordobako Unibertsitateetan, baita Santo Domingoko Pedro Henríquez Urena Unibertsitatean eta Dominikar Errepublikan ere.

Euskal Herriko Unibertsitateak eskaini zuen lehen MOOC ikastaroan ere parte hartu zuen, eta ikasteko modu berritzaile horretaz ikerketa bat egin zuten.

Argitalpenak aldatu

26 liburu eta material didaktikoetako ko-egilea izan da, Anaya edo Erein editorialek argitaratu dituztenak.

2013an "Enseñar y aprender en entornos m-learning" liburua argitaratu zuen Julio Cabero eta Carlos Castaño irakasleen koordinaziopean; Sintesis editorialak eman zuen argitara 978-84-9958-895-7 ISBN zenbakiarekin.[4]

Euskarazko lau liburu hauek argitaratu ditu:[5]

  • Teknologia berriak eta gaur egungo Hezkuntza joerak. 2018. Eneko Tejada eta Carlos Castaño, Weblearner taldeko ikerketa-kideekin batera. EHUren argitalpen zerbitzuak atera zuen eta ISBN zenbakia. 978-84-9082-650-8 da.[6]
  • Ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak. Laguntzarako materiala: teoria eta praktika.  2014.    Iñaki Gaminde Terraza, Gotzon Aurrekoetxea Olabarri, Aintzane Etxebarria Lejarreta, Urtza Garay Ruiz, Asier Romero Andonegi    UPV/EHU arg
  • Komunikazio-gaitasuna: Lehen Hezkuntzako irakaslegaiak trebatzen.    2013.    Aintzane Etxebarria Lejarreta, Urtza Garay Ruiz    UPV/EHU arg
  • Hizkuntzaz jabetzen (0-6).    2012.    Kaxildo Alkorta Barrena, Olatz Zabalondo Maguregi, Marian Araucua , Andoni Barreña Agirrebeitia, Ibon Manterola Garate, Idurre Alonso Amezua, Mariam Bilbatua Perez, Diego Egizabal Ollokiegi, Maider Huarte Abasolo, Jone Ozerinjauregi , Iñaki Gaminde Terraza, Aintzane Etxebarria Lejarreta, Urtza Garay Ruiz, Asier Romero Andonegi, Patxi Uribarren Leturiaga, Sabin Gorrotxategi Zelaieta    MENDEBALDE arg

Erreferentziak aldatu

  1. «Urtza Garay Ruiz, Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekano berria» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
  2. (Gaztelaniaz) Garay Ruiz, Urtza. (2011). Ahozkotasunaren ikaskuntza - irakaskuntza dbhko ikasle etorkinetan. Deskripzioa, esperimentazioa eta emaitzen azterketa. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
  3. «STEAM: lankidetza proiektuetan zientziak eta arteak bateratzen dituen metodologia» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
  4. Garrido, Carlos Manuel Castaño; Almenara, Julio Cabero; Olazabalaga, Inmaculada Maiz; Díaz, Verónica Marín; Arko, Gorka J. Palacio; Ruiz, Urtza Garay. (2013). Enseñar y aprender en entornos m-learning. ISBN 978-84-9958-895-7. (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
  5. Garay, Urtza. «Urtza Garay Ruiz :: Liburuak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-05).
  6. Ruiz, Urtza Garay; Garitano, Eneko Tejada; Garrido, Carlos Manuel Castaño. (2018). Teknologia berriak eta gaur egungo Hezkuntza joerak. Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9082-650-8. (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).

Kanpo estekak aldatu