1977ko Amnistiaren Aldeko Astea

1977ko Amnistiaren Aldeko Astea Hego Euskal Herrian, trantsizioko giro nahasian, amnistiaren alde burututako mobilizazio astea izan zen. 1977ko maiatzean burutu zen.

1977ko Amnistiaren Aldeko Astea
Irudia
Motaprotesta
Denbora-tarte1977ko maiatzaren 6a - 1977ko maiatzaren 17a
HerrialdeaEspainia
Pertsona hilak7

Bereziki ezaguna da, amnistiaren aste horretan hainbat hildako suertatu zirelako. Halaber, protestak bereziki gogorrak izan ziren Errenterian (Gipuzkoa).

Kronologia aldatu

  • Maiatzaren 13a - Errenteria-Oreretako gertaeren ondoren, greba orokorra zabaldu zen eta enfrentamendu gogorrak izan ziren. Errenterian bertan, Luis Santamaria Mikelarena gomazko pilota batek jo ondoren hilik suertatu zen bera zegoen balkoian, eta Gregorio Maritxalar Aiestaran balaz zauritu zuten, eta ondoren, hilaren 23an, zendu zen. Iruñean Jose Luis Cano hil zuen poliziak. Euskal Herriaren luze zabalean egun honetan izan ziren mobilizazioetan hainbat zauritu izan ziren poliziak mobilizazioak erasotu ondoren. Gipuzkoako gobernadore zibilak asteburu horretarako antolatutako mobilizazio guztiak debekatu zituen. Ospitale probintzialeko 18 mediku, erizain, eta langilek gose grebari ekin zioten gertaera horiek salatzeko.
  • Maiatzaren 16a - Amnistia astearen amaiera greba orokor berri batekin burutu zen. Manifestazioak bortizki sakabanatu zituzten poliziek, eta Pedro Olaiz Olaizola oso larri zauritu zuten.

Maiatzean zehar, amnistia asteen testuinguruan, Francisco Javier Fernandez Nuñez hil zuten ekintzaile faxistek Bilbon. Jipoi bat eman ziotela salatzeko epaitegira joan ostean, faxista batzuek pistola atera eta indarrez koñaka eta errezino olioa edatera behartu zuten. Ondoren hil egin zen.

Kanpo estekak aldatu

Ikus, gainera aldatu