Imanol Epelde

euskal idazlea, antzezlea, youtuberra, irakaslea
Imanol Epelde Pagola» orritik birbideratua)

Imanol Epelde Pagola (Zarautz, Gipuzkoa, 1977ko otsailaren 21a - ) irakaslea,[1] idazlea, blogari, musikagile eta youtuberra da. Zarautzen bertan bizi izan da beti. Ama usurbildarra eta aita zarauztarra, lau senidetik zaharrena da bera.

Imanol Epelde

Bizitza
JaiotzaZarautz1977ko otsailaren 21a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, musikagilea, youtuberra eta irakaslea

Literaturaren Zubitegia: 778

Irakasle lanetan ibili da urtetan Antoniano Ikastetxean DBHko ikasleei Hizkuntza eta Literatura erakusten eta aldi berean ikastetxeko Hizkuntza Normalkuntza Arduradun lanetan.

Imanol 27zapata ezizenarekin da ezaguna sarean, izen bereko bloga baitauka. Bertsotan ibilia da, antzerkia du gustuko, eta musika grabazioak[2] eta emanaldiak egin ditu. Etxepare Rap proiektuan buru-belarri murgilduta ibili da denbora batean. SKT Sekuentzia taldeko ahotsa da, talde hori 2002an sortu zenetik.

Ahotsak proiektuaren baitan egindako grabaketatetan[3] hizkuntza eta hezkuntza kontuez, koadrilaz, DBHko nerabeez, bere proiektuez eta kontu horien guztien artean sortu ziren beste hainbat gairi buruz hitz egiten du

Liburuak aldatu

  • 50 urte mila pauso - Pagoeta mendizale elkartea. 2009.
  • Komuneko paperean 2009, Egaroa

Erreferentziak aldatu

  1. Imanol Epelde Pagola. (2012-05-11). Irakasle baten bi minutuko manifestua. (Noiz kontsultatua: 2018-10-27).
  2. «Pobriaren suertia - Bilintx» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-27).
  3. «Epelde Pagola, Imanol - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).
 
Imanol Epelde Pagola - Etxepare Rap proiektuko argazki bat.

Kanpo estekak aldatu