Southern rock (euskaraz hegoaldeko rocka) rock musikaren estatubatuar azpigenero bat da. Izendapenak adierazten duen bezala Hegoaldeko Estatu Batuetako rock and roll, country musika eta blues musika barne hartu, eta ahotsei eta gitarra elektrikoei berehalako garrantzia ematen dien azpigeneroa da.

1960ko hamarkada eta 1970eko hamarkadaren hasieran urrezko aroa bizi izan zuen, eta azpigenero honetako ikur nagusia The Allman Brothers Band taldea izan zen. Bestelako talde eta musika nabarmenak: Barefoot Jerry, Charlie Daniels, Marshall Tucker Band, Lynyrd Skynyrd, Molly Hatchet, Outlaws, Atlanta Rhythm Section, Blackfoot, Drivin N Cryin, Dash Rip Rock, Kentucky Headhunters, The Georgia Satellites, Tom Petty and the Heartbreakers, Stevie Ray Vaughan eta The Fabulous Thunderbirds.

Kanpo estekak

aldatu