Maider Mendizabal

pilotaria

Maider Mendizabal Azurmendi (Zizurkil, Gipuzkoa, 1977ko ekainaren 26a) pilotaria, eskola kirol teknikaria eta entrenatzailea da.[1] Emakumeen kirola sustatzeko hainbat proiektutan ere aritu da lanean.[2]

Maider Mendizabal

Bizitza
JaiotzaZizurkil1977ko ekainaren 26a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailalizentzia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Jasotako sariak

Emakume Pilotarien Elkarteko presidentea.[3]

Biografia aldatu

Maider txiki-txikitan hurbildu zen pilota mundura. 7 urte zituela apuntatu zen esku pilota eskolan eta 13 urte bete arte ekin zion. Ondoren palaz jokatzen ere hasi zen. Beste kirol askotan ere jardun du; futbolean, tenisean, fondoko eskian zein piraguismoan, baina 16 urte zituela Munduko Pilota Txapelketa batera joateko aukera izan zuen eta pilota nagusitu zen bere kirol aukeren artean.

Karrera bat hautatzeko ordua heldu zitzaionean Heziketa Fisikoan lizentziatu zen eta ikasketak amaitu ondoren Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan hasi zen lanean.[4]

Maiderrek 10.000 entrenamendu-ordu baino gehiago sartu ditu bere kirol-ibilbidean. Esperientziak trebetasuna ematen diola aitortzen du, eta horrek mesede egiten diola gazteen aurka jokatzen duenean, gazteen entrenamendu-orduak bereak baino gutxiago baitira. Hasieran, Anoetako frontoian mutil batekin nola jokatzen zuen gogoratu nahi izan du, eta pixkanaka pilota emakumeengana gerturatzea nola lortu zuen. 2000. urtetik 2013. urtera arte Gipuzkoako Federazioko kidea izan zen, eta, pilota eskoletan eta batez ere emakumeen artean sustatzeko programa bat bultzatu zuen.[5]

"Pilotak presentzia handiagoa izan behar du nazioartean, gehiago azaldu behar da telebistan, eta erakargarriagoa bihurtu behar dugu. Gauza asko aldatu behar dira, baina aldatuko dira", adierazi du Anoetakoak.[6] Gainera, 2022an Biarritzen egingo den Munduko Txapelketan egon nahi duela esan du: "Maila ematen jarraitzen badut, eta gazteei irabazten jarraituz gero, nik Biarritzeko Munduko Txapelketan parte hartu nahi dut".

Familiarekin bateratzen du pilotari jarduera, hiru seme-alabaren ama da.

Lorpenak aldatu

  • Munduko Euskal Pilota txapelduna izan zen 1998an.
  • Trinketeko txapelduna 2000, 2004 eta 2008an.
  • Hamar aldiz Espainiako txapelduna Trinketean, 30 metroko pilotalekuan eta frontballen.
  • Federazioen arteko bederatzi txapelketa eta hamasei garaipen Euskadiko absolutuetan (gomazko paleta eta Argentinako paleta).
  • Brontzezko domina Donibane Lohizunen.
  • 2018an Bartzelonako Munduko Txapelketan zilarrezko domina lortu zuen gomazko paleta modalitatean.[7][8]

Erreferentziak aldatu

  1. «Maider Mendizabal, betiereko pilotaria» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  2. «Maider Mendizabal» Bertsolari 2018-01-17 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  3. «Maider Mendizabal (Emakume Pilotarien Elkartea): "Emakumeak betidanik ibili izan gara pilotan eta horren kudeaketa, bisibilizazioa eta profesionalizazioa bultzatzeko ordua iritsi da azkenean"» Halabedi 2019-07-01 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  4. Ireki Kaxa. Maider Mendizabal. (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Maider Mendizabal, la pelotari eterna» Mundo Deportivo 2018-12-23 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).[Betiko hautsitako esteka]
  6. Arnáiz, Daniel García. (). «Maider Mendizabal: "Las pelotaris somos las grandes desconocidas"» nuevecuatrouno.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  7. Ferreira, Maialen. (). «Ser cuatro veces campeona del mundo y cobrar 50 euros por partido: la eterna lucha de las mujeres para poder ser pelotaris» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  8. «Maider Mendizabal, 13. aldiz Munduko Pilota Txapelketan - Anoeta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).