Seamus Costello

politikari irlandarra

Seamus Costello, irlanderaz Séamus Mac Coisdealbha (Bray, Wicklow konderria, 1939North Strand, Dublin, 1977ko urriaren 5a) irlandar errepublikar politikari eta ideologo ezkertiar eta sozialista bat izan zen.

Seamus Costello
Bizitza
JaiotzaBray, 1939
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaNorth Strand1977ko urriaren 5a (37/38 urte)
Hezkuntza
HeziketaC.B.C. Monkstown (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Irlandar Alderdi Errepublikazale Sozialista
Sinn Féin
Irlandako Langileen Alderdia

Irlandako Langileen Alderdia eta Irlandako Armada Errepublikarra - Ofiziala talde armatuko buruzagia izan zen, gerora baita Irlandar Alderdi Errepublikar Sozialista eta Irlandako Nazio Askapenerako Armadakoa (INLA) ere bai.

1969an Ipar Irlandako gatazka hastearekin bat IRA eta Sinn Féin alderdian desadostasun eta zatiketak gertatu eta errepublikar eszisiooen arteko etsaitasun handi bati ekin zitzaion.

1977ko urriaren 5ean Dublinen bere autoan zegoela tiroz hila izan zen. Heriotza jazo eta berehala IRA Ofizialak eta Behin-behineko IRAk haren hilketaren ardurarik ez izana iragarri zuten eta Irlandar Alderdi Errepublikar Sozialistak hilketa gaitzesi zuen. INLAko talde aurkari bateko kideek ere hura hil izana ukatu zuten. Halere, INLAk Jim Flynn IRA Ofizialeko kidea haren hilketaren erruduntzat identifikatu zuen, 1982ko erakinean Jim Flynn tiroz hila izan zen, hain zuzen ere, Costello hil zen lekutik oso hurbil.