Oihane Perea
Oihane Perea Perez de Mendiola (Gasteiz, Araba, 1977ko abenduaren 20a) bertsolaria da. 12 urterekin Gasteizko bertso eskolan ikasten hasi zen. Irakasle ikasketetan lizentziaduna da, eta gaur egun bertsolaritzako irakaslea da. Lau aldiz irabazi du Arabako Txapelketa.
Oihane Perea | |
---|---|
Oihane Perea bertsolaria 2009ko Gasteizko jaietan. | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1977ko abenduaren 20a (44 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
BiografiaAldatu
12 urte zituela Gasteizko bertso eskolan sartu zen. Euskal Herriko Eskolartekoan eta San Prudentzio Sariketan ia edizio guztietan parte hartu zuen. Hainbat urtetan Arabako Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izan eta gero, lau aldiz izan da txapeldun: 2007, 2009, 2013 eta 2017an[1]. Arabako Bertsozale Elkarteko eragile da, bertso-eskolako eta bertsolaritza irakaslea ikastetxetan ere bai.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko hanporaketetan hiru aldiz hartu du parte, 2005ean Zornotzan, 2009an Zarautzen eta 2013an Altsasun.
LorpenakAldatu
- Arabako Bertsolari Txapelketa:
- Arabako Koadrila arteko Txapelketa:
- Txapelduna (1): 2012an, Lautadako taldearekin.
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Parte hartzeak (3): 2005, 2009, 2013.
- Arabako Eskolarteko txapelketa (1): 1994.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Zuazubiskar, Ane. (2017-04-01). «Oihane Pereak jantzi du txapela» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-04-01).
- ↑ «Bertsolaritzan nola hasi zen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-05).