1949
urte
1949. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa |
Urteak | 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1949 MCMXLIX |
Ab urbe condita | 2702 |
Armeniar egutegia | 1398 ԹՎ ՌՅՂԸ |
Bahá'í egutegia | 105 – 106 |
Bengaliar egutegia | 1356 |
Berber egutegia | 2899 |
Egutegi budista | 2493 |
Myanmarko egutegia | 1311 |
Bizantziar egutegia | 7457 – 7458 |
Koptoen egutegia | 1665 – 1666 |
Etiopiar egutegia | 1941 – 1942 |
Hebrear egutegia | 5709 – 5710 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2005 – 2006 |
Shaka Samvat | 1871 – 1872 |
Kali Yuga | 5050 – 5051 |
Iraniar egutegia | 1327 – 1328 |
Islamiar egutegia | 1368 – 1369 |
Japoniar egutegia | Shōwa 24 (昭和24年) |
Korear egutegia | 4282 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2492 |
Holozeniar egutegia | 11949 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
GertaerakAldatu
- Martxoaren 18a - NATO erakunde militarra fundatu zuten.
- Maiatzaren 4a - Torino futbol taldeko kideak hegazkin istripuan hil ziren.
- Maiatzaren 5a - Londresko Ituna izenpetuta, Europako Kontseilua sortu zen.
- Abuztuaren 19tik 25raino - Landetako basoaren sutea, 52.000 ha erre eta 82 lagun hil zituena.
- Urriaren 1a - Txinako Herri-Errepublikaren sorrera.
- Abenduaren 8a - Txina nazionalistak Taipeira (Taiwan) eraman zuen hiriburua.
- Abenduaren 27a - Herbehereek independentzia Indonesiari onartu zioten.
Arte eta kulturaAldatu
- Ekainaren 6a - George Orwell idazleak "1984" eleberria argitaratu zuen.
- Abuztuaren 6a - Victor Ruiz Añibarroren Mujeres en Berrigorria Buenos Airesen estreinatu zen.
Zientzia eta teknologiaAldatu
KirolakAldatu
- Maiatzaren 4a - Italiako futbol selekzioaren jokalari guztiak hil ziren aire-istripu baten ondorioz.
- Uztailaren 24a - Fausto Coppik Frantziako Tourra irabazi zuen lehen aldiz.
JaiotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 5a - Jesus Mari Mendizabal, Bizargorri, gipuzkoar idazlea.
- Urtarrilaren 5a - Saskia Sassen, estatubatuar soziologo, hirigile eta ekonomilaria, globalizazioa eta migrazioari buruz egindako azterketengatik ezaguna.
- Urtarrilaren 7a - Brian Haw, ingeles ekintzailea, Irak eta Afganistango gerren aurka kanpaldi-protesta baketsu bat etengabe burutzeagatik ezaguna (h. 2011).
- Urtarrilaren 10a - George Foreman, estatubatuar boxeolari ohia, pisu astunen munduko txapelketa lortzeko inoiz borrokatu den boxeolari zaharrena.
- Urtarrilaren 10a - Linda Lovelace, estatubatuar aktore pornoa (h. 2002).
- Urtarrilaren 12a - Ottmar Hitzfeld, alemaniar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- Urtarrilaren 12a - Haruki Murakami, japoniar idazlea.
- Urtarrilaren 12a - Hélène Rioux, quebectar eleberrigilea, ipuin- idazlea eta itzultzailea.
- Urtarrilaren 12a - Wayne Wang, txinatar jatorriko estatubatuar zinema zuzendaria.
- Urtarrilaren 13a - Fausto Bertoglio, italiar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 15a - Dan Ar Braz, bretainiar musikari eta gitarra elektrikojolea.
- Urtarrilaren 17a - Anita Borg, estatubatuar informatikaria, Emakumearen eta Teknologiaren Institutuaren sortzailea (h. 2003).
- Urtarrilaren 17a - Charles Gyude Bryant, Liberiako presidentea (h. 2014).
- Urtarrilaren 17a - Sandra Mason, Barbadosko lehenbiziko presidentea.
- Urtarrilaren 17a - Dick Nanninga, herbeheretar futbolaria (h. 2015).
- Urtarrilaren 17a - Mick Taylor, ingeles gitarra-jotzailea, The Rolling Stones taldeko kidea.
- Urtarrilaren 18a - Philippe Starck, frantziar industria-diseinatzailea.
- Urtarrilaren 20a - Göran Persson, Suediako lehen ministroa.
- Urtarrilaren 24a - John Belushi, estatubatuar aktore, umorista eta musikaria eta The Blues Brothers taldearen sortzaileetako bat (h. 1982).
- Urtarrilaren 25a - Paul Nurse, ingeles genetikalaria, 2001eko Medikuntzako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 27a - Montxo Armendariz, nafar zinema zuzendari, gidoigile eta dokumentalgilea.
- Urtarrilaren 28a - Mike Moore, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 2020).
- Urtarrilaren 28a - Iñaki Txurruka, euskal herritar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 29a - Eugene de Kock, hegoafrikar polizia-buru hiltzailea eta torturatzailea.
- Urtarrilaren 29a - Tommy Ramone, Ramones taldeko lehen bateria-jotzaile eta sortzaileetako bat (h. 2014).
- Urtarrilaren 29a - Lori Sandri, brasildar futbolari eta entrenatzailea (h. 2014).
- Urtarrilaren 30a - Peter Agre, estatubatuar mediku eta biologo molekularra, 2003ko Kimikako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 30a - Helena Lopes da Silva, portugaldar zirujaua, aktibista feminista eta Ezkerreko Blokearen sortzailea (h. 2018).
OtsailaAldatu
- Otsailaren 1a - Xuan Xosé Sánchez Vicente, asturiar politikari, idazle eta saiakera-idazlea, Partíu Asturianista alderdiaren sortzaile eta presidentea.
- Otsailaren 1a - Zé Mário, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Otsailaren 2a - Francesco D'Adamo, italiar idazlea.
- Otsailaren 3a - Brenda Dickson, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 3a - Hennie Kuiper, herbeheretar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 3a - Amancio Prada, espainiar abeslari eta musikaria.
- Otsailaren 6a - Jim Sheridan, irlandar zinema zuzendari, aktore, ekoizle eta gidoilaria.
- Otsailaren 7a - Vida Akoto Bamfo, Ghanako Gorte Goreneko epailea.
- Otsailaren 7a - Alan Lancaster, ingeles abeslari eta baxu-jotzailea, Status Quo taldeko kidea (h. 2021).
- Otsailaren 12a - Joaquín Sabina, espainiar abeslari eta olerkaria.
- Otsailaren 12a - Fergus Slattery, Irlanda errugbilari ohia.
- Otsailaren 13a - Paca Blanco, espainiar feminista, ekologista, antifaxista, antinuklearra, antikapitalista eta pentsioduna.
- Otsailaren 13a - Judy Dyble, ingeles abeslari eta abestien egilea, Fairport Convention taldeko kide sortzailea (h. 2020).
- Otsailaren 20a - Ivana Trump, txeko-estatubatuar modelo, enpresaburu eta idazlea eta Donald Trumpen lehen emaztea (h. 2022).
- Otsailaren 22a - Niki Lauda, austriar 1 formulako pilotua eta enpresaburua (h. 2019).
- Otsailaren 23a - Cesar Aira, argentinar idazle eta itzultzailea.
- Otsailaren 25a - Amin Maalouf, frantsezezko libanoar idazlea.
- Otsailaren 26a - Emma Kirkby, britainiar sopranoa.
MartxoaAldatu
- Martxoaren 1a - Ángel Gabilondo, gipuzkoar katedradun eta politikaria.
- Martxoaren 1a - Carlos Soria, argentinar abokatu eta politikaria (h. 2012).
- Martxoaren 2a - Javier Rojo, arabar politikaria.
- Martxoaren 2a - JPR Williams, galestar errugbilari ohia.
- Martxoaren 3a - Elijah Harper, kanadar legegilea, Ojibwa-creeak indiar herriko kidea (h. 2013).
- Martxoaren 5a - Shusaku Hirasawa, japoniar futbolari ohia.
- Martxoaren 7a - Jose Miguel Beñaran, Argala, bizkaitar ETAkide eta buruzagi historikoa (h. 1978).
- Martxoaren 9a - Miquel Strubell i Trueta, kataluniar soziolinguista (h. 2022).
- Martxoaren 12a - Rob Cohen, estatubatuar zinema eta telebista zuzendari, ekoizle eta gidoilaria.
- Martxoaren 14a - José Apezarena, nafar kazetaria.
- Martxoaren 15a - Miguel Archanco, nafar abokatu eta Osasunako presidentea.
- Martxoaren 16a - Elliott Murphy, estatubatuar rock abeslari, gitarra-jotzaile, musikari, eleberrigile eta kazetaria.
- Martxoaren 17a - Álvaro Amann, EAJko arabar politikaria, Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailburu ohia.
- Martxoaren 17a - Beñat Oihartzabal, euskal idazlea eta euskalaria, euskal gramatikan aditua.
- Martxoaren 18a - Rodrigo Rato, espainiar politikaria eta legelaria.
- Martxoaren 19a - Valery Leontiev, errusiar pop abeslaria.
- Martxoaren 21a - Slavoj Žižek, esloveniar filosofo eta teoriko kritikoa.
- Martxoaren 22a - Fanny Ardant, frantziar aktorea.
- Martxoaren 22a - John Benjamin Toshack, galestar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Martxoaren 26a - Patrick Süskind, alemaniar eleberrigile, antzerkigile, saiogile eta gidoigilea.
- Martxoaren 27a - Dubravka Ugrešić, kroaziar idazlea (h. 2023).
- Martxoaren 28a - Paul Bayvel, hegoafrikar errugbilaria (h. 2020).
- Martxoaren 28a - Michael W. Young, estatubatuar genetikalari eta kronobiologoa, 2017ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Martxoaren 29a - Dave Greenfield, ingeles teklatu-jotzaile, abeslari eta egile abeslaria, The Stranglers taldeko kidea (h. 2020).
ApirilaAldatu
- Apirilaren 3a - Michel Husson, frantziar ekonomialaria, estatistikaria eta ekintzaile politikoa, mugimendu altermundialistako kidea (h. 2021).
- Apirilaren 4a - Shing-Tung Yau, txinatar matematikaria.
- Apirilaren 6a - Jesus Maria Albisu, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- Apirilaren 6a - Núria de Gispert, kataluniar abokatu eta politikaria, Kataluniako Parlamentuko lehendakari ohia.
- Apirilaren 6a - Horst L. Störmer, alemaniar fisikaria, 1998ko Fisikako Nobel Saria.
- Apirilaren 9a - Tony Cragg, britainiar eskultorea.
- Apirilaren 11 - Jean-Pierre Bastiat, frantziar errugbilaria (h. 2021).
- Apirilaren 13a - Christopher Hitchens, ingeles-estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 2011).
- Apirilaren 15a - Alla Pugatxova, sobietar eta errusiar abeslaria.
- Apirilaren 17a - Luis Etxabarri, bizkaitar ingeniaria.
- Apirilaren 18a - Philip Carlo, estatubatuar idazlea (h. 2010).
- Apirilaren 18a - Charles Fefferman, estatubatuar matematikaria.
- Apirilaren 18a - Bengt Holmström, finlandiar ekonomialaria, 2016ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Apirilaren 18a - Celia Villalobos, PPko espainiar politikari eta funtzionarioa.
- Apirilaren 19a - Paloma Picasso, frantziar diseinatzaile eta enpresaburua.
- Apirilaren 20a - Massimo D'Alema, Italiako lehen ministroa.
- Apirilaren 20a - Jessica Lange, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 23a - Arantxa Lazkano, gipuzkoar zinema zuzendaria.
- Apirilaren 24a - Véronique Sanson, frantziar abeslaria eta musikagilea.
- Apirilaren 24a - Pedro de la Sota, euskal zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Apirilaren 25a - Jose Luis Korta, gipuzkoar arraunlari eta patroia, Kontxako 16 Bandera irabazitakoa.
- Apirilaren 25a - Dominique Strauss-Kahn, frantziar ekonomista, abokatu eta politikaria, Nazioarteko Diru Funtseko presidente ohia.
- Apirilaren 26a - Mikel Mindegia, nafar aizkolaria, Euskal Herriak eman duen onenetakoa.
- Apirilaren 27a - Didier Daeninckx, frantziar idazlea.
- Apirilaren 27a - Hiroji Imamura, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 30a - António Guterres, Portugalgo lehen ministro ohia eta Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia.
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 1a - Fayez Tarawneh, Jordaniako lehen ministroa (h. 2021).
- Maiatzaren 2a - Zdenko Verdenik, esloveniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 3a - Leopoldo Luque, argentinar futbolaria (h. 2021).
- Maiatzaren 4a - Antonio Merino, bizkaitar politikaria.
- Maiatzaren 4a - Graham Swift, ingeles idazlea.
- Maiatzaren 7a - Deborah Butterfield, estatubatuar eskultorea.
- Maiatzaren 8a - Luis Sarria, bizkaitar atleta ohia.
- Maiatzaren 9a - Billy Joel, estatubatuar rock-musikagile eta kantaria.
- Maiatzaren 9a - Ibrahim Baré Maïnassara, Nigerko presidentea (h. 1999).
- Maiatzaren 9a - Andreu Martín, kataluniar idazle eta gidoigilea, nobela beltzean espezializatua.
- Maiatzaren 10a - Miuccia Prada, italiar enpresaburua eta moda diseinatzailea.
- Maiatzaren 11 - Rafa Martín, espainiar aktorea.
- Maiatzaren 13a - Jane Glover, britainiar jatorriko orkestra-zuzendari eta musikologoa.
- Maiatzaren 15a - Elvira Rodríguez, espainiar ekonomialaria eta politikaria.
- Maiatzaren 16a - Kotxepin Bengoetxea, bizkaitar euskaltzalea (h. 1987).
- Maiatzaren 18a - Joxean Agirre, gipuzkoar idazlea.
- Maiatzaren 19a - Ashraf Ghani, Afganistango presidentea.
- Maiatzaren 19a - Dusty Hill, estatubatuar musikaria, abeslaria eta abestigilea, ZZ Top taldeako kidea (h. 2021).
- Maiatzaren 22a - Ieuan Wyn Jones, galestar politikaria eta Plaid Cymru alderdiko buruzagia.
- Maiatzaren 22a - Derek Quinnell, galestar errugbilari ohia.
- Maiatzaren 23a - Martin Cahill, Dublin hiriko irlandar kriminal nabarmena (h. 1994).
- Maiatzaren 23a - Isabel Celaá, PSE-EEko bizkaitar politikaria, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu ohia.
- Maiatzaren 23a - Alan García Pérez, Peruko presidentea (h. 2019).
- Maiatzaren 24a - Joanes Arrosagarai, baxenafar bertsolaria (h. 1998).
- Maiatzaren 24a - Jim Broadbent, ingeles aktorea.
- Maiatzaren 24a - Sabino Cuadra, arabar abokatu, sindikalista eta politikari independentista eta ezkertiarra.
- Maiatzaren 24a - Ricardo Franco, espainiar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea (h. 1998).
- Maiatzaren 25a - Jamaica Kincaid, antiguar-estatubatuar eleberrigilea.
- Maiatzaren 26a - Jeremy Corbin, ingeles politikaria, Alderdi Laboristako burua.
- Maiatzaren 26a - Ward Cunningham, estatubatuar informatikaria, wikiaren asmatzailea.
- Maiatzaren 31 - Tom Berenger, estatubatuar aktorea.
EkainaAldatu
- Ekainaren 3a - Philippe Djian, frantziar idazlea.
- Ekainaren 4a - Maribel Forcadas, espainiar medikua eta EHUko irakaslea (h. 2012).
- Ekainaren 5a - Ken Follett, britainiar idazlea.
- Ekainaren 5a - Mariasun Landa, gipuzkoar idazlea.
- Ekainaren 5a - Susan Lee Lindquist, estatubatuar biologo eta biologia irakaslea, biologia molekularrean aditua (h. 2016).
- Ekainaren 9a - Carlos Oteyza, venezuelar zinema zuzendari, historialari eta gidoigilea.
- Ekainaren 10a - Ben Ysursa, euskal jatorrizko estatubatuar politikaria, Idahoko Estatu-Idazkaria.
- Ekainaren 12a - Juan Ruiz Antxia, bizkaitar zinema argazkigilea.
- Ekainaren 12a - Ryohei Suzuki, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 14a - Alan White, ingeles bateria-jotzaile eta abeslaria, Yes taldeko kidea (h. 2022).
- Ekainaren 15a - María Teresa Fernández de la Vega, espainiar magistratu eta politikaria.
- Ekainaren 15a - Jim Varney, estatubatuar aktorea (h. 2000).
- Ekainaren 18a - Luis Mari Arantzabe, gipuzkoar esku huskako pilotaria (h. 2022).
- Ekainaren 18a - Jarosław Kaczyński, Poloniako lehen ministroa.
- Ekainaren 18a - Lech Kaczyński, Poloniako presidentea (h. 2010).
- Ekainaren 20a - Lionel Richie, estatubatuar musikaria eta abeslaria.
- Ekainaren 21a - Christy Doran, jazz garaikide gitarra-jotzaile irlandar-suitzarra.
- Ekainaren 22a - Larry Junstrom, estatubatuar baxu-jotzailea, Lynyrd Skynyrd taldearen sortzaileetako bat (h. 2019).
- Ekainaren 22a - Carlo Petrini, Slow Food mugimendu internazionalaren fundatzailea.
- Ekainaren 22a - Meryl Streep, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 22a - Elizabeth Warren, estatubatuar politikaria.
- Ekainaren 25a - Patrick Tambay, frantziar 1 Formulako gidaria (h. 2022).
- Ekainaren 27a - Marisa Arrúe, PPko bizkaitar politikaria.
- Ekainaren 27a - Rafael Chirbes, gaztelaniazko valentziar idazle eta literatur kritikaria (h. 2015).
- Ekainaren 29a - Joan Clos, kataluniar politikaria, Bartzelonako alkate ohia.
- Ekainaren 30a - Alain Finkielkraut, frantziar filosofoa.
UztailaAldatu
- Uztailaren 1a - Denis Johnson, estatubatuar idazlea (h. 2017).
- Uztailaren 3a - Almudena Domínguez Arranz, arkeologoa da, Antzinaroko arkeologia eta numismatika ondarean aditua.
- Uztailaren 3a - Luz Salgado, perutar kazetaria eta politikaria.
- Uztailaren 3a - Bo Xilai, txinatar politikaria.
- Uztailaren 4a - Slavenka Drakulić, kroaziar kazetari, idazle eta saiakeragilea.
- Uztailaren 4a - Alex Miller, eskoziar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Uztailaren 7a - Shelley Duvall, estatubatuar aktore, zinema ekoizle, idazle, abeslari eta ahots bikoiztailea.
- Uztailaren 9a - Roz Kaveney, britainiar idazlea, kritikoa eta poeta.
- Uztailaren 10a - Franziska Becker, alemaniar komikigilea, umore eta satira generoak jorratzen dituena.
- Uztailaren 10a - Sunil Manohar Gavaskar, indiar kriket-jokalari ohia, XX. mendearen bukaerako jokalari hoberenetakoa.
- Uztailaren 10a - Koldo Salinas, gipuzkoar maisu txokolategilea.
- Uztailaren 11 - Luis Ibero, nafar politikaria, Zizur Nagusiko alkatea (h. 2020).
- Uztailaren 11 - Émerson Leão, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Uztailaren 13a - Ramón Barea, euskal aktore, zuzendari eta gidoigilea.
- Uztailaren 15a - Carl Bildt, Suediako lehen ministroa.
- Uztailaren 15a - Mohammed bin Rashid Al Maktoum, Arabiar Emirerri Batuetako lehen ministroa eta Dubaiko emirra.
- Uztailaren 16a - Marika, kataluniar ilustratzailea eta komikigilea.
- Uztailaren 18a - Axel Honneth, alemaniar filosofo eta soziologoa.
- Uztailaren 19a - Jesús Iradier, arabar saskibaloi jokalari ohia eta margolaria.
- Uztailaren 22a - Larisa Bergen, sobietar boleibol jokalaria (h. 2023).
- Uztailaren 22a - Lasse Virén, finlandiar atleta ohia.
- Uztailaren 24a - Michael Richards, estatubatuar aktore eta umorista.
- Uztailaren 24a - Joan Enric Vives Sicília, kataluniar apezpikua.
- Uztailaren 26a - Roger Taylor, ingeles bateriajole, musikari, musikagile eta abeslaria, Queen taldeko bateriajolea.
- Uztailaren 28a - Jorge D'Alessandro, argentinar futbol jokalarari eta entrenatzaile ohia.
- Uztailaren 28a - Rik Van Linden, flandriar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 29a - Jamil Mahuad, Ekuadorgo presidente ohia.
- Uztailaren 29a - Sergio Martini, italiar alpinista.
- Uztailaren 30a - Juan María Alonso-Allende, bizkaitar kirolari ohia, belaren Star klasean aditua.
- Uztailaren 31 - José Ignacio Madariaga, bizkaitar futbolaria ohia.
- Uztailaren 31 - Valeriu Muravschi, Moldaviako lehen ministroa (h. 2020).
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 1a - Kurmanbek Bakiev, Kirgizistango presidente ohia.
- Abuztuaren 1a - Santiago Ramos, espainiar aktorea.
- Abuztuaren 2a - Bertalan Farkas, hungariar pilotu eta kosmonauta ohia, espaziora joandako lehenengo hungariar eta esperantozalea.
- Abuztuaren 8a - Keith Carradine, estatubatuar zinema eta telebistako aktore, kantautore eta abeslaria.
- Abuztuaren 12a - Fernando Collor de Mello, Brasilgo presidente ohia.
- Abuztuaren 12a - Mark Knopfler, eskoziar abeslari, gitarra-jotzaile eta musika egilea eta Dire Straits taldearen sortzailea.
- Abuztuaren 12a - Julien Lepers, frantziar kazetaria.
- Abuztuaren 12a - Carmen Olmedo Checa, espainiar politikari sozialista eta feminista (h. 2015).
- Abuztuaren 13a - Philippe Petit, frantziar funanbulista.
- Abuztuaren 17a - Mitsunori Fujiguchi, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 20a - Koldo Chamorro, arabar argazkilaria (h. 2009).
- Abuztuaren 20a - Phil Lynott, Thin Lizzy taldeko baxu-jotzaile eta taldeburu irlandarra (h. 1986).
- Abuztuaren 20a - Chema Muñoz, kantabriar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Abuztuaren 21a - Lindsey Davis, ingeles eleberrigilea.
- Abuztuaren 22a - Þórarinn Eldjárn, islandiar idazlea.
- Abuztuaren 24a - Bernard Bégaud, lapurtar mediku eta irakaslea.
- Abuztuaren 25a - Martin Amis, britainiar idazlea (h. 2023).
- Abuztuaren 25a - Salif Keita, maliar abeslaria eta musikagilea, Mendebaldeko Afrikako ahots garrantzitsuenetakoa.
- Abuztuaren 25a - Gene Simmons, israeldar-estatubatuar rock baxu-jotzaile, abeslari, musikagile, aktore eta negoziogizona, Kiss taldeko abeslaria.
- Abuztuaren 29a - Manolo Arozena, nafar bertsolaria, lau aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketaren irabazlea.
- Abuztuaren 29a - Grichka Bogdanoff, frantziar telebistako-aurkezle, ekoizle eta saiogile zientifikoa (h. 2021).
- Abuztuaren 29a - Igor Bogdanoff, frantziar telebistako-aurkezle, ekoizle eta saiogile zientifikoa (h. 2022).
- Abuztuaren 31 - Richard Gere, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 31 - Hugh David Politzer, estatubatuar fisikaria, 2004ko Fisikako Nobel Saria.
IrailaAldatu
- Irailaren 1a - Leslie Feinberg, estatubatuar mari-mutil, lesbiana eta transgenero aktibista, komunista eta idazlea (h. 2014).
- Irailaren 1a - Luminița Gheorghiu, errumaniar aktore eta telebista aurkezlea (h. 2021).
- Irailaren 2a - Roger Collins, ingeles historialaria, Erdi Aroan aditua.
- Irailaren 4a - Tom Watson, estatubatuar golf-jokalaria.
- Irailaren 5a - Itziar Idiazabal, gipuzkoar hizkuntzalari eta psikolinguista.
- Irailaren 6a - Efua Dorkenoo, emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako ghanesar-britainiar ekintzailea (h. 2014).
- Irailaren 6a - Natxo de Felipe, bizkaitar abeslari eta folk musikaria, Oskorri taldearen sortzaileetarikoa.
- Irailaren 7a - Francisco Aldanondo Badiola, Ondarru, ETA eta Komando Autonomoak erakunde armatuetako bizkaitar kidea (h. 1979).
- Irailaren 7a - Gloria Gaynor, estatubatuar abeslaria.
- Irailaren 9a - Susilo Bambang Yudhoyono, Indonesiako presidente ohia.
- Irailaren 12a - Irina Rodnina, errusiar patinatzaile artistiko eta politikaria.
- Irailaren 14a - Steve Gaines, estatubatuar musikaria, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (h. 1977).
- Irailaren 14a - Ed King, estatubatuar musikaria, Sweet Home Alabama abestiaren egileetako bat (h. 2018).
- Irailaren 16a - Brahim Ghali, Fronte Polisarioko idazkari nagusia eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentea.
- Irailaren 17a - Maria Barbal, kataluniar idazlea.
- Irailaren 18a - Mo Mowlam, Ingalaterrako Alderdi Laboristaren kidea (h. 2005).
- Irailaren 18a - Peter Shilton, ingeles futbolari ohia.
- Irailaren 19a - Twiggy, ingeles modelo, abeslari eta aktorea.
- Irailaren 20a - Sabine Azéma, frantziar aktorea eta zinema zuzendaria.
- Irailaren 20a - Martin Zabaleta, gipuzkoar mendizalea, Everesteko gailurrera iritsi zen lehen euskalduna.
- Irailaren 22a - Hamida Djandoubi, Tunisian jaiotako nekazaria, Frantzian heriotz-zigorra jaso zuen azken pertsona (h. 1997).
- Irailaren 23a - Quini, asturiar futbolaria (h. 2018).
- Irailaren 23a - Bruce Springsteen, The Boss, estatubatuar musikari eta abeslaria.
- Irailaren 25a - Pedro Almodovar, espainiar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Irailaren 27a - Josemari Velez de Mendizabal, arabar idazlea.
- Irailaren 28a - Maria del Mar Lozano, Extremadurako Unibertsitateko irakasle emeritua.
- Irailaren 30a - Flora Brovina, albano-kosovar poeta, pediatra eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea.
UrriaAldatu
- Urriaren 2a - Antton Ibarguren Jauregi, gipuzkoar abokatu eta politikari abertzalea (h. 1989).
- Urriaren 2a - Annie Leibovitz, estatubatuar argazkilaria, bere lana Washington-eko National Portrait Galleryn jarrita ikusi zuen lehen emakumea.
- Urriaren 2a - Carlos Slepoy, argentinar abokatua eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2017).
- Urriaren 3a - Haunani-Kay Trask, hawaiiar idazlea, poeta eta unibertsitate irakaslea, Hawaiiko subiranotasun-mugimenduko burua (h. 2021).
- Urriaren 4a - Armand Assante, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 4a - Mariano Barbacid, espainiar biokimikaria, minbizia sortzen duten geneen ikerkuntzaren aitzindaria.
- Urriaren 4a - Luis Sepúlveda, txiletar idazle, kazetari eta zinemagilea (h. 2020).
- Urriaren 5a - Peter Ackroyd, britainiar eleberrigile, biografo eta kritikaria.
- Urriaren 5a - Ricardo Ibáñez, bizkaitar futbolaria ohia.
- Urriaren 8a - Ashawna Hailey, estatubatuar emakumezko ingeniari elektroniko transgeneroa, AMD Am9080 mikroprozesadorearen sortzaileetako bat (h. 2011).
- Urriaren 8a - Sigourney Weaver, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 9a - María Teresa Costantini, argentinar aktorea, film-zuzendaria eta gidoilaria.
- Urriaren 11 - Theodore Dalrymple, ingeles kritikari kulturala, espetxeetako medikua eta psikiatra.
- Urriaren 12a - Ilich Ramírez, Carlos Txakala, venezuelar terrorista.
- Urriaren 13a - María Teresa Rodríguez Barahona, arabar funtzionario eta politikaria.
- Urriaren 14a - Cristina García Rodero, espainiar argazkilaria.
- Urriaren 15a - Edorta Agirre, euskal idazlea, itzultzailea eta elikadura alorreko kazetaria.
- Urriaren 16a - Joan Manuel Gisbert, kataluniar idazlea, haur literaturaren alorrean bereziki ezaguna.
- Urriaren 17a - Owen Arthur, Barbadosko lehen ministroa (h. 2020).
- Urriaren 18a - Maria Rosario Arrizabalaga, bizkaitar gizarte-ekintzailea, feminista eta justizia sozialaren aldekoa (h. 2021).
- Urriaren 19a - Fiorella Faltoyano, espainiar antzezlea.
- Urriaren 20a - Txema Auzmendi, gipuzkoar jesuita eta kazetaria, euskalgintzan egin duen lanarengatik ezaguna.
- Urriaren 20a - Valeri Borzov, sobietar atleta eta politikari ohia.
- Urriaren 21a - Manuel Marín, espainiar politikaria, Espainiako Diputatuen Kongresuaren presidentea (h. 2017).
- Urriaren 21a - Benjamin Netanyahu, Israelgo lehen ministroa.
- Urriaren 22a - Gonzalo Herralde, kataluniar zinema zuzendaria.
- Urriaren 22a - Arsène Wenger, frantziar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Urriaren 24a - Myrna Mack, guatemalar antropologoa (h. 1990).
- Urriaren 25a - Idir, aljeriar kantautore amatzigha (h. 2020).
- Urriaren 26a - Joxe Austin Arrieta, gipuzkoar idazlea.
- Urriaren 28a - Caitlyn Jenner, estatubatuar kirolari ohi eta telebistako pertsonaia ospetsua.
- Urriaren 30a - Santiago Abascal Eskuza, euskal herritar eskuin muturreko politikaria (h. 2017).
AzaroaAldatu
- Azaroaren 1a - Jose Antonio Aduriz, gipuzkoar fraide eta hizkuntzalaria.
- Azaroaren 1a - Santos Labaka, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohi eta arkitektoa.
- Azaroaren 1a - Paulino Luesma, gasteiztar politikari eta irakaslea eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria EAEn (h. 2014).
- Azaroaren 2a - Juan Karlos Goienetxea, Eusko Alkartasunako bizkaitar politikaria, Bermeoko alkate ohia.
- Azaroaren 3a - Larry Holmes, estatubatuar boxeolaria.
- Azaroaren 3a - Anna Wintour, Vogue aldizkariaren argitarazlea.
- Azaroaren 6a - Arturo Sandoval, kubatar musikaria, pianista eta tronpeta-jotzailea.
- Azaroaren 8a - Bonnie Raitt, estatubatuar gitarra-jotzaile, abeslari eta musikagilea.
- Azaroaren 10a - Michio Yasuda, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 11 - Aitor Agirre, bizkaitar futbolari ohia.
- Azaroaren 11 - Ismail Petra Kelantangoa, Kelantango sultana (h. 2019).
- Azaroaren 13a - Javier Busto, gipuzkoar musikagilea.
- Azaroaren 17a - Tomás Urzainki, iruindar abokatu eta historialaria.
- Azaroaren 18a - Fernando Javier Gómez, bizkaitar futbolari ohia.
- Azaroaren 19a - Alicia Asconeguy, uruguaiar margolari eta artista bisuala (h. 2020).
- Azaroaren 19a - Amy Gutmann, Pennsylvaniako unibertsitateko presidentea, idazlea eta teorialari politikoa.
- Azaroaren 19a - Juan Maria Ollora, politikari jeltzalea eta ekonomialaria, Arabako Ahaldun Nagusi ohia.
- Azaroaren 24a - Pierre Buyoya, Burundiko presidentea (h. 2020).
- Azaroaren 26a - Mari Alkatiri, Ekialdeko Timorko lehen ministroa.
- Azaroaren 26a - Ivan Patzaichin, errumaniar kanoalaria (h. 2021).
- Azaroaren 28a - Alexander Godunov, sobietar ballet dantzari eta aktorea (h. 1995).
- Azaroaren 29a - Bigote Arrocet, argentinar jatorriko txiletar umorista eta aktorea.
- Azaroaren 29a - Philippe Meirieu, frantziar pedagogo eta ezkerreko politikari ekologista, pedagogia diferentziatua garatzeagatik ezaguna.
- Azaroaren 29a - Garry Shandling, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2016).
- Azaroaren 30a - Fra' Matthew Festing, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia (h. 2021).
AbenduaAldatu
- Abenduaren 1a - Pablo Escobar, kolonbiar politikari eta narkotrafikatzailea (h. 1993).
- Abenduaren 1a - Sebastián Piñera, Txileko presidentea.
- Abenduaren 3a - Heather Menzies, kanadar aktore eta modeloa (h. 2017).
- Abenduaren 4a - Jeff Bridges, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 7a - Francisco Javier Galdeano, nafar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 7a - Tom Waits, estatubatuar abeslari, musikagile eta aktorea.
- Abenduaren 8a - Esperanza d'Ors, espainiar eskultorea eta arte aztertzailea.
- Abenduaren 9a - Nando Parrado, 1972ko Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegaldiaren istripu eta odiseatik bizirik ateratako bat.
- Abenduaren 13a - Tom Verlaine, estatubatuar musikaria, Television taldeko kidea (h. 2023).
- Abenduaren 15a - Don Johnson, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 16a - Teresa Duran, kataluniar idazle eta ilustratzailea.
- Abenduaren 20a - Susy Delgado, paraguaitar kazetari, idazle eta poeta.
- Abenduaren 21a - María Jesús Cava, bizkaitar historialaria eta historia garaikideko katedraduna Deustuko Unibertsitatean.
- Abenduaren 21a - Thomas Sankara, Afrikako Che Guevara, lehendabiziko Burkina Fasoko presidentea (h. 1987).
- Abenduaren 22a - Maurice Gibb, britainiar musikari, abeslari, egile abeslari eta disko ekoizlea (h. 2003).
- Abenduaren 22a - Robin Gibb, britainiar abeslaria eta musikagilea, Bee Gees taldeko kidea (h. 2012).
- Abenduaren 24a - Beatriz Carvajal, telebistan eta antzerkian aritutako espainiar aktorea.
- Abenduaren 25a - Nawaz Sharif, Pakistango lehen ministroa.
- Abenduaren 25a - Sissy Spacek, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 25a - María Jesús Uriz, nafar itsas-biologoa, belakietan aditua.
- Abenduaren 26a - José Ramos-Horta, Ekialdeko Timorko presidentea eta 1996ko Bakearen Nobel Saria.
- Abenduaren 27a - Kotte Ezenarro, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko 1. presidenteordea eta Hendaiako auzapeza.
- Abenduaren 27a - Jean-Baptiste Hiriart-Urruti, lapurtar matematikaria.
- Abenduaren 30a - Sabin Intxaurraga, bizkaitar politikaria (h. 2010).
- Abenduaren 31 - Rainer Fetting, alemaniar margolari neoespresionista.
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Aitor Badiola, gipuzkoar abeslaria.
- Anton Uriarte, gipuzkoar geografoa, klimaren historiaren ikertzailea (h. 2019).
- Alfonso Otazu, gipuzkoar historialaria.
- Alfredo García Francés, bizkaitar idazle eta argazkilaria.
- Begoña Aranguren, bizkaitar kazetaria eta idazlea.
- Carmen Mijangos, bizkaitar kimikaria.
- Cecilia Sarasola Iurrita, gipuzkoar fisikaria, EHUko Kimika Fakultateko irakaslea.
- Jean-Marc Orgogozo, lapurtar neuropsikiatra eta ikertzailea (h. 2022).
- José Domingo Ampuero, bizkaitar ingeniari eta enpresaburua.
- Jose Maria Tuduri, gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Jose Maria Zabala, gipuzkoar zinema zuzendari, musikari eta argazkigilea.
- José Ramón Anda, nafar eskultore eta arte irakaslea.
- Juan Mari Narbaiza, gipuzkoar bertsolaria (h. 2016).
- Lola Garrido, gipuzkoar komisarioa, aholkularia eta arte-kritikaria.
- Maite Axiari, lapurtar militante feminista eta kultur eragilea (h. 2021).
- Mariano Royo Ximenez, euskal herritar margolaria (h. 1985).
- Martxel Aizpurua, gipuzkoar biologoa, hiztegigile, erlezale eta erlezaina.
- Migel Angel Mintegi, gipuzkoar idazlea.
- Roberto Pérez Jauregi, Eibarren Burgosko Prozesuaren aurkako manifestazio batean poliziak emandako tiroen ondorioz hil zen gaztea (h. 1970).
- Toti Martinez de Lezea, arabar idazle eta itzultzailea.
- Xabier Zeberio Zubeldia, Zeberio I.a, gipuzkoar bertsolari ohia.
- Carlos Alcolea, espainiar margolaria (h. 1992).
- Carmelo Suárez, espainiar arkitektoa, politikaria, sindikalista, eta militante komunista, Espainiako Herrietako Alderdi Komunistako (PCPE) idazkari orokorra.
- Dominique Laporte, frantziar idazle psikoanalista (h. 1984).
- Francisco Aldecoa, espainiar politologoa.
- Gayle Rubin, estatubatuar antropologo kulturala eta sexu eta genero politiken alorreko aktibista eta teorialaria.
- Idir, aljeriar kantautore amazigha.
- Juan Madariaga Orbea, euskal historialaria eta unibertsitateko irakaslea.
- Lesley Beake, hegoafrikar idazlea, haur literaturan aditua.
- Marie-France Hirigoyen, frantziar psiakatra, psikoanalista eta psikoterapeuta.
- María Ángeles Pérez Samper, kataluniar historialaria.
- Nidia Arrobo, ekuadortar ekonomista, Ekuadorko Indiar Herria Fundazioaren zuzendari exekutiboa.
- Nola Rae, britaniar aktore, zuzendari, mimo eta pailazoa.
- Salwa Bakr, egiptoar idazlea.
- Soazig Aaron, frantziar idazlea.
- Michael Houghton, britainiar birologoa, 2020ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Seamus Begley, irlandar soinujole eta abeslaria (h. 2023).
HeriotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 6a - Victor Fleming, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1889).
- Urtarrilaren 7a - Miguel de los Santos Díaz, nafar apaiz eta gotzaina (j. 1885).
- Urtarrilaren 10a - Erich Dagobert von Drygalski, alemaniar geografo, geofisikari, botaniko eta zientzialari polarra (j. 1865).
- Urtarrilaren 10a - Othon Friesz, frantziar margolaria eta diseinatzailea (j. 1879).
- Urtarrilaren 13a - Aino Aalto, finlandiar diseinatzaile eta arkitektoa, Finlandiako arkitekturaren aitzindaria (j. 1894).
- Urtarrilaren 13a - Inés Echeverría, txiletar eleberrigile, saiogile eta kazetaria (j. 1868).
- Urtarrilaren 14a - Joaquín Turina, espainiar piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1882).
- Urtarrilaren 15a - Kepa Ormaetxea, bizkaitar elizgizona eta euskal idazlea (j. 1891).
- Urtarrilaren 20a - Gustaf Komppa, finlandiar kimikaria (j. 1867).
- Urtarrilaren 23a - Jose Eizagirre Aiestaran, euskal idazlea (j. 1881).
- Urtarrilaren 27a - Javier Martínez de Morentin, euskal ugazaba eta politikaria (j. 1887).
- Urtarrilaren 31 - Carmelo Ballester, espainiar artzapezpikua, Gasteizko apezpikua izandakoa (j. 1881).
OtsailaAldatu
- Otsailaren 11 - Axel Munthe, suediar psikiatra eta idazlea (j. 1857).
- Otsailaren 18a - Niceto Alcalá-Zamora, Espainiako Bigarren Errepublikako lehen presidentea (j. 1877).
- Otsailaren 25a - Juan Telleria, gipuzkoar musikagilea (j. 1895).
MartxoaAldatu
- Martxoaren 2a - Sarojini Naidu, Indiako Urretxindorra, Indiaren independentziaren aldeko ekintzaile eta poeta (j. 1879).
- Martxoaren 11 - Henri Giraud, Frantziako Armadako jenerala (j. 1879).
- Martxoaren 17a - Aleksandra Ekster, errusiar margolari eta moda diseinatzailea (j. 1882).
- Martxoaren 24a - Adolphe Buhl, frantziar matematikari eta astronomoa (j. 1878).
- Martxoaren 30a - Friedrich Bergius, alemaniar kimikaria, 1931ko Kimikako Nobel Saria (j. 1884).
ApirilaAldatu
- Apirilaren 2a - Carlo Galetti, italiar txirrindularia (j. 1882).
- Apirilaren 15a - Wallace Beery, estatubatuar aktorea (j. 1885).
- Apirilaren 18a - Leonard Bloomfield, estatubatuar hizkuntzalaria (j. 1887).
- Apirilaren 23a - Marcelino Ugalde, euskal irakaslea (j. 1881).
- Apirilaren 29a - Agustín Cabrera, Chatillo de Bilbao, bizkaitar toreatzaile, banderillero eta nobilleroa (j. 1891).
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 4a - Torino futbol taldeko kideak hegazkin istripuan hil ziren.
- Maiatzaren 4a - Sebastian Amorrortu, bilbotar inprimatzailea (j. 1867).
- Maiatzaren 6a - Maurice Maeterlinck, frantsesezko idazle belgikarra, 1911ko Literaturako Nobel Sariduna (j. 1862).
- Maiatzaren 9a - Victoriano Juaristi Sagartzazu, gipuzkoar mediku eta musikagilea (j. 1880).
- Maiatzaren 9a - Luis II.a Monakokoa, Monakoko printzea (j. 1870).
- Maiatzaren 21a - Klaus Mann, alemaniar idazlea (j. 1906).
- Maiatzaren 22a - Pilar Millán Astray, galiziar espioia, idazle eta dramagilea (j. 1879?).
- Maiatzaren 22a - Hans Pfitzner, alemaniar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1869).
EkainaAldatu
- Ekainaren 4a - Maurice Blondel, frantziar kristau filosofoa (j. 1861).
- Ekainaren 6a - Philip Herbert Cowell, britainiar astronomoa (j. 1870).
- Ekainaren 10a - Sigrid Undset, norvegiar idazlea, 1928ko Literaturako Nobel Saria (j. 1882).
- Ekainaren 10a - Carl Vaugoin, Austriako kantzilerra (j. 1873).
- Ekainaren 11 - Oton Župančič, esloveniar poeta eta itzultzailea (j. 1878).
- Ekainaren 19a - Vladimir Nazor, kroaziar gerrillaria, olerkaria eta politikaria (j. 1876).
- Ekainaren 25a - Alejandro Lerroux, Espainiako Bigarren Errepublikan Ministroen Kontseiluko Presidentea (j. 1864).
UztailaAldatu
- Uztailaren 2a - Georgi Dimitrov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1882).
- Uztailaren 12a - Douglas Hyde, Irlandako Lehenengo Presidentea (j. 1860).
- Uztailaren 25a - Guillermo Tell Villegas Pulido, Venezuelako presidentea (j. 1854).
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 4a - Luis Díez Espadas, bizkaitar toreatzailea (j. 1916).
- Abuztuaren 5a - Ernest Fourneau, Euskal Herri nahiz frantses estatu mailan kimioterapiaren sortzailea (j. 1872).
- Abuztuaren 14a - Rebeca Uribe, eskola postmodernistako mexikar poeta (j. 1912).
- Abuztuaren 15a - Vida Goldstein, australiar sufragista eta gizarte-erreformista (j. 1869).
- Abuztuaren 16a - Margaret Mitchell, estatubatuar idazle eta kazetaria (j. 1900).
- Abuztuaren 22a - Edmond Jaloux, frantziar eleberrigile eta literatura-kritikaria (j. 1878).
- Abuztuaren 26a - Ida Törnström, suediar idazle, irakasle eta margolaria (j. 1862).
- Abuztuaren 27a - Ander Arzelus, Luzear, euskal idazlea eta kazetaria (j. 1898).
IrailaAldatu
- Irailaren 3a - Pablo Fermin Irigarai "Larreko", nafar mediku eta idazlea (j. 1869).
- Irailaren 7a - Elton Mayo, australiar soziologoa (j. 1880).
- Irailaren 7a - José Clemente Orozco, mexikar margolaria (j. 1883).
- Irailaren 8a - Richard Strauss, alemaniar musikari eta konposatzailea (j. 1864).
- Irailaren 11 - Henri Rabaud, frantziar musikagilea (j. 1873).
- Irailaren 13a - August Krogh, daniar fisiologoa, 1920ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1874).
- Irailaren 22a - Sam Wood, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1883).
UrriaAldatu
- Urriaren 9a - Manuel Losada, bizkaitar margolaria eta kartelgilea (j. 1865).
- Urriaren 13a - Francesca Bonnemaison i Farriols, kataluniar pedagogo, idazle eta emakumeen hezkuntza herrikoiaren sustatzailea (j. 1872).
- Urriaren 15a - László Rajk, hungariar politikaria (j. 1909).
- Urriaren 17a - Fiodor Tolbukhin, Armada Gorriko mariskala (j. 1894).
- Urriaren 20a - Jacques Copeau, frantziar antzerki-zuzendari eta antzezlea (j. 1879).
- Urriaren 28a - David Jaime Dean, nafar errepublikar politikaria (j. 1887).
AzaroaAldatu
- Azaroaren 15a - Nathuram Godse, Mohandas Karamchand Gandhi hil zuen abertzale hindua (h. 1910).
- Azaroaren 19a - James Ensor, belgikar margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea (j. 1860).
- Azaroaren 19a - Maria Mestayer, euskal gastronomo eta sukaldaria (j. 1877).
AbenduaAldatu
- Abenduaren 5a - Antoni Rovira i Virgili, kataluniar politikari eta kazetaria (j. 1882).
- Abenduaren 11 - Hedvig Hamilton, suediar erretratu margolaria (j. 1870).
- Abenduaren 13a - Emiliano Mujika, euskal idazlea (j. 1882).
- Abenduaren 26a - Pedro Ziga Maio, nafar naturalista (j. 1867).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- José Goñi, Porteño , guraso nafardun argentinar pilotaria (j. c. 1872).
- José Sánchez Marco, nafar lur-jabe eta politikaria (j. 1865).
Nobel saridunak:Aldatu
- Fisika: Hideki Yukawa
- Kimika: William Giauque
- Literatura: William Faulkner
- Medikuntza: Walter Rudolf Hess, António Egas Moniz
- Bakea: John Boyd Orr