Coldplay
Coldplay Ingalaterrako rock alternatiboko taldea da, 1997an London hirian sortu zen. Taldeko kideak Chris Martin (ahotsa, teklatua, gitarra), Jon Buckland (gitarra nagusia), Guy Berryman (baxu elektrikoa) eta Will Champion (bateria, ahotsak eta beste hainbat musika tresna).
Coldplay taldeko kideak 2008an, ezkerretik eskubira: Guy Berryman, Jon Buckland, Chris Martin eta Will Champion | |
Datuak | |
Jatorria | London, Ingalaterra, |
Musika mota | Rock alternatiboa, Post-Britpop |
Urteak | 1997 - gaur egun arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | EMI, Parlophone, Capitol, Fierce Panda |
Taldekideak | |
Chris Martin Jon Buckland Guy Berryman Will Champion | |
Informazio gehigarria | |
Coldplay taldearen webgune ofiziala | |
|
Talde ugariren eragina jaso du: U2, Pink Floyd, A-ha, R.E.M., Bob Dylan, The Flaming Lips, Echo & the Bunnymen edota Muse, bestalde, hastapenetan, Coldplay taldea beste hauekin parekatu zuten: Radiohead, Oasis, Jeff Buckley, Travis eta Kate Bush. 2000. urtean kaleratu zuten lehenbiziko diskoarekin mundu mailako arrakasta bereganatu zuten. Ordutik aurrera estudioko lau bilduma argitaratu eta berauekin sari garrantzitsu eta ugari lortu dituzte, gainera mundu osoan zehar 50 milioi diskotik gora saldu dituzte. Taldearen abestietako hitzen ezaugarri nagusietakoa barne-behaketan datza.
Diskografia
aldatuEstudioan grabatutakoak:
- Parachutes (2000)
- A Rush of Blood to the Head (2002)
- X&Y (2005)
- Viva la Vida or Death and All His Friends (2008)
- Mylo Xyloto (2011)
- Ghost Stories (2014)
- A Head Full of Dreams (2015)
- Everyday Life (2019)
- Music of the Spheres (2021)
- Moon Music (2024)
Kanpo estekak
aldatu- Coldplay taldearen webgune ofiziala (Ingelesez)