Patricia Guasp

espainiar politikaria

Patricia Guasp Barrero (Palma Mallorcakoa, Espainia, 1977ko abenduaren 31) espainiar politikaria da. Espainiako Herritarrak alderdi politikoko kidea da. 2019ko ekainaren 20az geroztik Balearretako Parlamentuko diputatua da. 2023ko urtarrilaz geroztik, gainera, alderdiko buruzagia da.

Patricia Guasp

Bizitza
JaiotzaPalma Mallorcakoa1977ko abenduaren 31 (46 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herritarrak

Twitter: PatriciaGuaspB Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Palma Mallorcakoan jaio zen 1977ko abenduaren 31n. Madrilgo Complutense Unibertsiatean Zuzenbidean lizentziaduna eta Bruselako Unibertsitate Askean Europar Batasuneko Zuzenbidean masterduna da. Europako Eskualdeen Batzordean lan-praktikak egin zituen.

2019ko maiatzean Balear Uharteetako Parlamenturako hauteskundeetan Herritarrak alderdiarekin aurkeztu zen, hautes-zerrendaren bigarren postuan. 2023ko urtarrilean Herritarrak alderdiko Espainiako kideek alderdiko buruzagi hautatu zuten.

Kanpo estekak aldatu