Egin (egunkaria)
Egin Euskal Herriko egunkari enblematikoa izan zen, 1977an lehenengo alea argitaratu zuena. Batez ere gaztelania, baina euskara eta frantsesa ere erabiltzen zituen. Hernanin inprimatzen zen eta Orain S.A. enpresa zen egunkariaren jabea. Egunkari ezkertiar eta abertzalea zen.
Egin | |
---|---|
![]() | |
EGIN.png | |
Mota | informazio orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelania, euskara |
Argitaratze lekua | Hernani (Gipuzkoa) |
Kolorea | koloreko eta zuri-beltzeko orriak tartekatzen zituen |
Argitaletxea | Orain S.A. |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | egunero |
Historia | |
Ideologia | Ezkertiar eta abertzalea |
Sortzailea | Akziodun herritarrak |
Zuzendaria | Jabier Salutregi (espetxean zuzendaria izateagatik) |
1998an Baltasar Garzón epailearen aginduz itxi zuten ETAren zati bat zelakoan. Egunkari honen itxiera Dena da ETAren lehen urratsa bilakatuko zen.
HistoriaAldatu
Eginek hainbat eraso pairatu zituen bere sorreratik, bai Espainiako Estatuaren aldetik, eta baita inkontrolatuen aldetik ere. 1985ean, GALek Xabier Galdeano egunkariko erredaktorea hil zuen.
1980ko hamarkadan, Egin Euskal Rock Erradikalaren bultzatzaile nabarmenetako bat izan zen.
ItxieraAldatu
1998ko uztailaren 15ean Baltasar Garzón epaileak Egin eta Egin Irratia ixteko agindua eman zuen, ETAk gidatutako erakunde-sare baten parte zirela leporatuta. Guztira 150 guardia zibilek hartu zuten parte operazioan. Geroago, akusazio hori ustela zela frogatu zen, baina hedabideok ez ziren berriz irekiko.
Egin itxi eta biharamunean Euskadi Informacion behin-behineko egunkaria kaleratzen hasi ziren, harik eta 1999ko urtarrilaren 30ean Gara egunkaria sortu zen arte.
Epaia Eginen aldeAldatu
Eginen itxiera eta 11 urte beranduago, 2009an, Egin egunkariaren itxiera bidezkoa ez zela iritzi zion Espainiako Epaitegi Gorenak. Hala eta guztiz, jadanik Egineko langile zein zuzendaritza taldekoek gartzela zigor zein beste zigor mota gogorrak jasota zituzten eta ez zioten dirurik edo besterik itzuli.[1]
AVT edo Terrorismoaren Aurkako Erakundeak gogor kritikatu zuen erabaki hau. Erakunde honen iritzian Egin egunkariako langile zein enpresak ordainetan dirua edo zer edo zer eskatu ahalko zuten epaia ikusi eta berehala. AVTren beldurrak ezerezean geratu ziren. Izatez Eginek edo bere langileek ordainetan ez zuten ezer jazo. Ez hori bakarrik beraien materiala hondatu, puzkatu eta alferrik galdu egin zen. Itxiera eta gero, beraien estudioetara sartzeko baimenik gabe egon ziren urteetan eta Espainiako gobernuaren menpe egon diren material gehienak desagertu, apurtu edo galdu egin dira.[2]
Espainiako Polizia Nazional batek esandakoaAldatu
Enrique Pamiesen EAEko poliziaburuak zera esan zuen 2021ean idatzitako liburuaren hariraː «Gau hartan, Hernanik Normandiako lehorreratzea zirudien; [polizien zabalpen] izugarria zegoen eta Garzon Donostiara joana zen operazioa eremutik bertatik zuzentzeko... Egunkariak erredakzioa, administrazioa eta errotatiba zeuzkan nabean sartzera gindoazen, eta, gainera, Egin irratia eta Orain SA argitaletxea ixtera gindoazen. Adrenalina gorenean zegoen eta, sartu ginenean, bertan zeudenak neutralizatzen hasi ginen [...] Agindua zen errotatibek ezin zutela funtzionatu, baina ez genekienez erabiltzen, kide batek burnizko barra bat hartu zuen eta kolpeka hasi zitzaion hortik zegoen panel bati…». «Egia esan, gozatu zen harekin»[3].
BitxikeriakAldatu
Egin itxi eta gutxira, orduko Espainiako lehendakariak, Jose María Aznarrek zera esan zuenː "Norbaitek pentsatu zuen Egin egunkaria izten ez ginela ausartuko hala?".[4] Eta zeharka Garzónen agindupean egindako itxiera, benetan bere agindupean egindako erabakia izan zela esan zuen. Urte horietan IUko buruzagia zenak, Julio Anguitak, esaldi hori kontuan hartuta Aznarrek bere burua salatu zuela esan zuen eta itxieraren benetako agindua Espainiako Gobernuak eman zuela zihurtatu zuen.
2019an, Eginen itxiera eta 21 urte beranduago, Gara egunkariak 3 milioi eurotik gora ordaindu behar izan zituen Gizarte Segurantzari 'Egin'en zorragatik. Arrazoiaː "enpresen arteko ondorengotza ideologikoa" izatea Auzitegi Gorenakoa zen Baltasar Garzon epailearen iritzian.[5]
ErreferentziakAldatu
- ↑ https://www.diagonalperiodico.net/supremo-decreta-la-ilicitud-del-cierre-del-diario-egin-11-anos-despues-su-clausura.html
- ↑ http://gareskoauzalan.com/index.php?option=com_content&view=article&id=1475:egin-estado-actual-de-las-instalaciones&catid=39:komunikabideak[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/1873/008/001/2021-03-31/gal-egin-eta-beste-gozamen-batzuk.htm
- ↑ https://elpais.com/diario/1998/07/23/espana/901144814_850215.html
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/6165163/garak-3-milioi-eurotik-ordaindu-beharko-ditu-eginen-zorragatik/