Julene Guarrotxena

bizkaitar futbolaria

Julene Guarrotxena Fernández (1977ko martxoaren 14a, Bilbo, Bizkaia) euskal futbolari ohi bat da. Erdilaria zen. Athletic Clubean 2002-2003 eta 2003-2004 denboraldietan jokatu zuen eta Superligako txapelduna izan zen.

Julene Guarrotxena
Bizitza
JaiotzaBilbo1977ko martxoaren 14a (47 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic Club /
 
Altuera1,66 metro

Ibilbidea aldatu

!7 urterekin hasi zen futbolean Bilboko Errekalde auzoko Iturrigorri taldean. Hurrengo denboraldian Sondikako taldera pasa zen eta bost urtez aritu zen bertan. 2000-2001 denboraldian eliteko talde bihurtuko zen Leioa taldera pasa zen. Eta talde bikaina zenez 2002ko irailean bertan Leioa EFT taldea Athletic Club bihurtu zen.[1]

Horrela, Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioa Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.[1]

Leioa taldeak ia partidu guztiak irabazten zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik,azken urte horretan Superligan, jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta zegoena, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.

2002ko urriaren 20an debutatu zuen Julenek Athleticekin, 25 urterekin.

Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen. Ezin zen gehiago eskatu, behe-behe mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.[1]

Geroago, beste bi urtean jarraian irabazi zuten Superliga. Julenek lehenengoan bakarrik jokatu zuen. Erretiratu egin zen 2004an. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan.[1]

Guztira Athleticen 2 denboraldi egin zituen, 34 partida eta 3 gol.[2]

Kirol ibilbidea aldatu

Taldea Kat. Urtea Liga Kopa UEFA Womens Champions League
Part. Golak Part. Golak Part. Golak
Athletic Club 1. 2003-04 14 1 0 0 3 0
Athletic Club 1. 2002-03 16 2 1 0 - -
Leioa - 2001-02 - - - - - -
Leioa - 2000-01 - - - - - -
Sondika - 1999-00 - - - - - -
Sondika - 1998-99 - - - - - -
Sondika - 1997-98 - - - - - -
Sondika - 1996-97 - - - - - -
Sondika - 1995-96 - - - - - -
Iturrigorri - 1994-95 - - - - -

Palmaresa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Brea, Unai. (2005-04-01). «Iraia Iturregi eta Irantzu Castillo: "Oraindik gizon mundua da hau"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  2. a b «Julene Guarrotxena | Jokalaria: Erdilaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu