Idoia Etxeberria Elortza

Euskal idazle eta kazetaria

Idoia Etxeberria Elortza (Oñati, Gipuzkoa, 1977) gipuzkoar kazetari eta idazlea da.[1]

Idoia Etxeberria Elortza

Bizitza
JaiotzaOñati, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Jasotako sariak
Badihardugu euskara Elkartea

2001ean kazetari hasi zen lanean, hasieran Euskaldunon Egunkarian eta ondoren Berrian. 2009tik Badihardugu euskara elkartean egiten du lan, Euskal Herriko Ahotsak eta 101 eLe proiektuetan. Elkarrizketak egiten ditu, bideoan, eta baita ikus-entzunezkoen gidoiak ere, jasotako testigantzak oinarri hartuta. Besteak beste, Ahotsak Ikasgelan proiektuaren arduraduna da eta Oñatiko hitanoa biziberritzeko sortu zen Ingo xonau! proiektuaren koordinatzailea.[2][3]

Idazlea

aldatu

2001. urtean, Olerti Etxearen Bakarrizketa Dramatikoen l. lehiaketa irabazi zuen, Bakartxo lanarekin.[4] Antzezlana argitaratu egin zen, eta antzeztu: Ainhoa Alberdi zen protagonista.

2012an Xabier Lizardi saria irabazi zuen Ez dago argi lanagatik.[5][6]

2014an, Erdaldun berrien kluba antzezlana idatzi zuen, Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkartearentzat; Olatz Pagaldaik antzeztu zuen.[7]

Iritzi artikuluak ere idatzi ditu: Kontzejupetik hilabetekarian (1999-2002), Berrian (2012-2013) eta Goiena astekarian (2010-2020).

Amantalen ahotsa ikuskizunaren sortzaileetako bat da (2011).

2011n, Gidoigintza Ikastaroa egin zuen Donostiako Larrotxene kultur etxean, eta film labur bat zuzentzeko aukera izan zuen: Aita antza.[8]

Argitalpenak

aldatu

Antzezlanak

aldatu
  • Bakartxo (2001, Zarauzko Olerti Etxea)
  • Erdaldun berrien kluba (2014, AED)

Euskal Herriko Ahotsak

aldatu
 
Ahotsak.eus webgunea

Debaren ibarreko Badihardugu euskara elkarteak 2003an sortu zuen Ahotsak proiektua sortu zuen.[9] Ordutik gaur arte, Euskal Herriko ahozko ondarea biltzen eta zabaltzen jardun dute proiektuko kideek. Idoia Etxeberria horietako bat da. 2009tik ari da buru-belarri denetariko egitasmoak antolatzen. Berez Ahozko ondarea jasotzea eta zabaltzea da helburu, nagusia alderdi linguistikotik —euskalkiak— eta edukiaren aldetik: historia, etnografia, abestiak, oroimen historikoa... Azken finean, Ahotsak.eus ahozko ondarearen artxibo bat da; online dago, eta erabilera librekoa da. Euskarazko ahozko corpusik handiena daukagu jasota.[1][10]

 
Gazte Gara Gazte (GGG).

Proiektu horren barruan gutxienez 500 elkarrizketa grabatu ditu Etxeberriak. Bereziki 75 urtetik gorakoak elkarrizketatzen dituzte, euskalkiak eta garai bateko historia jasotzeko, desagertu aurretik. Gerra aurretik jaiotako belaunaldi hori, adibidez. Azkenaldian, hurrengo belaunaldia ere elkarrizketatzen ari dira. Besteak beste, 1960ko eta 1970eko hamarkadetako historia jasotzeko. 2023an, Bergaran [Gipuzkoa] eta Elgoibarren [Gipuzkoa] euskararen historia soziala jaso eta hedatzen aritu dira, adibidez. Gazte gara gazte proiektuan, gazteei egiten dizkiete elkarrizketak.[1][11]

Egindako elkarrizketez gain, berrehun proiektutik gora batzen ditu Ahotsak proiektu nagusiak. 2023an, adibidez, hitanoa bultzatzeko proiektuekin ari ziren.[1]

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Elkoroberezibar Beloki, Mikel. (2023-12-26). ««Nondik gatozen ez badakigu, ez dugu jakingo nora joan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  2. SLU, Herritar Berri. (2019-12-19). «Oñatiko noka biziberritzeko egitasmoak transmisio etenaren kausak azaldu ditu» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  3. «Ingo Xonau!, Oñatin noka berreskuratzeko martxan jarri duten ekimena» EITB 2020-02-23 (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
  4. Ruper. (2012-04-29). «Oñati/Ruper.: XXX Lizardi Saria» Oñati/Ruper. (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  5. a b Xabier Lizardi saria. 2021-03-28 (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Idoia Etxeberria oñatiarrak irabazi du XXX. Lizardi Saria, 'Ez dago argi' lanarekin» El Diario Vasco 2012-01-22 (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  7. «Erdaldun berrien kluba» Kultur Errota (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  8. «Aita antza» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  9. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  10. «Corpusa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  11. «Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  12. «Argia Saria jaso dugu! Eskerrik asko denoi! - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  13. Berria.eus. (2018). «'Ahotsak.eus' atariak jaso du Abadia saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).

Kanpo estekak

aldatu