Maria Callas
Egeo María Callas, jaiotzetiko izen-deiturez Cecilia Sophia Anna Maria Kalogeropoulou (New York, 1923ko abenduaren 2a – Paris, 1977ko irailaren 16a) XX. mendeko opera-kantari ospetsuenetarikoa izan zen. Gurasoak greziarrak ziren, 1923an Estatu Batuetara joanak. 1929an aitak botika bat ireki zuen eta estatubatuar batzuei haren deitura esatea zaila egiten zitzaienez, Callas aukeratu zuen. 1929ko Depresio Handiaren ondorioz, arazoak hasi eta gurasoak dibortziatu egin ziren. Orduan, ama eta ahizpa elkarrekin itzuli ziren Greziara. Amarekin harremanak oso zailak ziren: urte batzuen buruan Maria Callasek esan zuen amak bere arrakastaz aprobetxatu nahi izan zuela. 1945eko irailean, Bigarren Mundu Gerra bukatuta, Estatu Batuetara itzuli zen, aitaren ondora. Maria Callasen heriotzaren arrazoia ez dago argi, bere buruaz beste egin omen zuen.
Maria Callas | |
---|---|
![]() (1958) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Anna Cecilia Sofia Kalogeropoulou, Μαρία Άννα Καικιλία Σοφία Καλογεροπούλου |
Jaiotza | New York, 1923ko abenduaren 2a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | New York Atenas Sirmione Paris Italia |
Talde etnikoa | greziarra |
Heriotza | Paris, 1977ko irailaren 16a (53 urte) |
Hobiratze lekua | Egeo |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Giovanni Battista Meneghini (1949ko apirilaren 21a - 1959) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Athens Conservatoire (en) ![]() George Washington Educational Campus (en) ![]() |
Hizkuntzak | greziera ingelesa italiera frantsesa |
Irakaslea(k) | Elvira de Hidalgo |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria, abeslaria eta aktorea |
Enplegatzailea(k) | Juilliard School (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Panhellenic Musician Union (en) ![]() |
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | dramatic coloratura soprano (en) ![]() |
Fach | soprano sfogato (en) ![]() |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | EMI EMI Classics |
maria-callas.com… eta callas.it | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Maite bizitza
aldatu1949an, Mariak 26 urte zituela, Meneghinekin ezkondu zen. Hamar urte pasatu ondoren, Mariak Venezian zehar eginiko itsas bidean Aristoteles Onassis ezagutu zuen. Hori zela eta, Meneghini dibortzioa eskatu zion. Hala ere, Onassisekin ez zen zoriontsua izan, eta egoera hark ondorio txarrak erakarri zizkion lanean. Azkenean harremana eten zuten, eta Onassis Jackie Kennedyrekin ezkondu, laster konturatu zen arren Mariarekin maiteminduta segitzen zuela. Nahiz eta berarekin itzuli nahi izan, Mariak gaitzetsi zuen eta une hartatik aurrera inoiz ez zuten elkar ikusi.
Ibilbide profesionala
aldatuMusika ikasketak bukatu eta gero, 1947an, opera abesten hasi zen. Oso lan gutxi zuenez, senarrak ikasketak ordaindu zizkion. Hari esker, 1949an Callas “Italiako ahotsa” bilakatu zen. Lan egiten segitu zuen hainbat lekutan: Parisen, Chicagon, Milanen, eta oso abeslari famatuekin lan egin zuen, adibidez Giuseppe Di Stefanorekin eta Alfredo Krausekin. Abesteko modua zela, interpretazioa zela, nortasuna zela, Callasek ospe izugarria lortu zuen. Aipagarria da 1953tik 1954ra bitartean 36 kilo argaldu zela Medearen pertsonaiaren antza izateko.
1960an, Onassisekin maitasun harremanetan hasi zenean, lana albo batera utzi zuen. Nahiz eta denbora gutxi ibili kantatu gabe, egin zituen gehiegikeriek ahotsa kaltetu zioten, eta Callasek ez zuen inoiz berreskuratu. Harrezkero, haren ibilbide profesionalaren gainbehera etorri zen. Beste jarduera batzuetan aritu zen, zuzendari eszeniko, irakasle... 1969an, Pier Paolo Pasoliniren Medea filmeko aktore nagusietako bat izan zen, rol nagusian. 1974an Callasek azken emanaldia egin eta erretiroa hartu zuen.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Callas |
- (Italieraz)(Ingelesez)Maria Callasi buruzko webgune ofiziala