Gaubeka

Esteban Gaubeka, 2016ko Bikotekako Liga irabazi berria ospatzen
Izen osoa: Esteban Gaubeka Mendizabal
Jaiotza data: 1977ko abenduaren 10a (46 urte)
Jaioterria: Armintza (Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: pala
Egungo enpresa: Innpala
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,80 m
Pisua: 80 kg
Debutatze data: 2002ko abenduaren 21a
Debutatze pilotalekua: Club Deportivo (Bilbo)

Esteban Gaubeka Mendizabal, pilota arloan Gaubeka deituraz ezaguna (Armintza, Bizkaia, 1977ko abenduaren 10a) palari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Innpala enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,80 m luze da, eta 80 kilo pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2002ko abenduaren 21ean jokatu zuen, Bilboko Deportivo pilotalekuan. Egun, Armintzan bizi da.

Kirol lorpenak aldatu

  • 2002: Urrezko Domina Iruñean jokatutako Munduko XIV. Pilota Txapelketan (amateurrak).
  • 2003: Zortzi eta erdiko Euskadiko buruz buruko txapelduna. Bilbo Hiria txapelketako txapelduna. Euskadiko binakako txapeldunordea.
  • 2004: Euskadiko buruz buruko txapelduna. Zortzi eta erdiko Euskadiko buruz buruko txapelduna. Bilbo Hiria txapelketako txapeldunordea.
  • 2005: Euskadiko buruz buruko txapelduna. Euskadiko binakako txapeldunordea. Zortzi eta erdiko Euskadiko buruz buruko txapeldunordea. Bilbo Hiria txapelketako txapeldunordea.
  • 2006: Bilbo Hiria txapelketako txapelduna.
  • 2007: Euskadiko binakako txapeldunordea. Binakako munduko txapeldunordea. Bilbo Hiria txapelketako txapeldunordea.
  • 2008: Munduko buruz buruko txapelduna. Euskadiko binakako txapelduna. Bilbo Hiria txapelketako txapelduna.
  • 2009: Binakako munduko txapelduna. Munduko buruz buruko txapeldunordea. Euskadiko binakako txapeldunordea.
  • 2010: Munduko buruz buruko txapelduna. Euskadiko binakako txapelduna. Zortzi eta erdiko Euskadiko buruz buruko txapeldunordea. Bilbo Hiria txapelketako txapeldunordea.
  • 2011: Bilbo Hiria txapelketako txapeldunordea.
  • 2012: Binakako munduko txapelduna. Bikotekako Ligako txapelduna. Nazioarteko Irekiko txapeldunordea. Bilbo Hiria txapelketako txapeldunordea.
  • 2013: Bilbo Hiria txapelketako txapelduna. Munduko buruz buruko txapeldunordea. Binakako munduko txapeldunordea. Bikotekako Liga txapeldunordea.
  • 2014: Nazioarteko Irekiko txapelduna. Bikotekako Liga txapeldunordea.
  • 2015: Euskadiko binakako txapelduna. Bilbo Hiria txapelketako txapelduna. Binakako munduko txapeldunordea. Bikotekako Liga txapeldunordea.
  • 2016: Bikotekako Liga txapelduna. Munduko buruz buruko txapeldunordea. Binakako munduko txapeldunordea.
  • 2017: Bikotekako Liga txapelduna. Binakako munduko txapeldunordea.
  • 2018: Munduko buruz buruko txapelduna. Nazioarteko Irekiko txapelduna. Bilbo Hiria txapelketako txapelduna. Zilarrezko Domina Bartzelonan jokatutako Munduko XVIII. Pilota Txapelketan (amateurrak).
  • 2019: Munduko buruz buruko txapeldunordea. Binakako munduko txapelduna. Bikotekako Liga txapeldunordea.
  • 2020: Munduko buruz buruko txapelduna. Bilbo Hiria txapelketako txapelduna. Binakako munduko txapelduna.
  • 2021: Munduko buruz buruko txapeldunordea. Bizkaiko Irekiko txapelduna. Binakako munduko txapeldunordea. Bikotekako Liga txapeldunordea.
  • 2022: Munduko buruz buruko txapeldunordea. Bizkaiko Irekiko txapelduna.

Kanpo estekak aldatu