Wilma Pearl Mankiller (Tahlequah, Oklahoma, 1945eko azaroaren 18a - Adair County, Oklahoma, 2010eko apirilaren 6a) amerindiar ekintzailea izan zen. Aita txerokia zuen, eta ama kaukasiarra. Hamaika urte zituela, San Franciscora aldatu zen familia. 1969an, indiarrek protesta gisa Alcatraz uhartean egindako okupazioan parte hartu zuen, eta 70eko hamarraldiaren erdialdera hasi zen txerokien nazioaren alde borrokan. 80ko eta 90eko hamarkadetan egin zen ospetsu, txerokien mugimendu abertzalearen buruzagi gisa. 1985ean, txerokien nazioko lehenengo emakumezko leinuburua izatera iritsi zen (txerokiena zen talde handiena, navajoen atzetik). Txerokien nazioaren alde borrokatzen hasi zenean, 10.000 txerokitik behera zituen nazioak; 1994rako, aldiz, baziren 156.000 lagun. Leinuburu izan zen garaian (1985-1995), indiarren burujabetasunaren aldeko hitzaldiak egin zituen, eta elkarrizketak izan zituen Reagan, Bush eta Clinton presidenteekin, txerokien aldarrikapenak helarazteko. Langabeziaren kontra eta haur txerokien hezkuntza-eskubideen alde borrokatu zen, batez ere.

Wilma Mankiller

(2001)
Principal Chief of the Cherokee Nation (en) Itzuli

1985 - 1995
Ross Swimmer (en) Itzuli - Joe Byrd (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTahlequah (Oklahoma)1945eko azaroaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaTxerokia
HeriotzaAdair konderria (Oklahoma)2010eko apirilaren 6a (64 urte)
Hobiratze lekuaStilwell (Oklahoma)
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Hezkuntza
HeziketaSkyline College (en) Itzuli
San Francisco State University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Txerokiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, tribu-buruzagia eta autobiografialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

Find a Grave: 50707945 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu