Ireki menu nagusia

Katti Anker Møller (1868-1945) Norvegiako emakume feminista bat izan zen. Eskubide erreproduktiboen eta haurren eskubideen alde lan egin zuen lehenengoetarikoa izan zen.[1]

Katti Anker Møller
Portrett av Katti Anker Møller, ca 1910 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Hamar1868ko urriaren  23a
Herrialdea  Norvegia
Heriotza Torsnes1945eko abuztuaren  20a (76 urte)
Familia
Aita Herman Anker
Ama Mix Anker
Ezkontidea(k) Kai Møller
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak sex educatorra Itzuli, hizlaria, feminista eta politikaria

Hamar-en jaio zen Cathrine Anker izenarekin, Herman Anker zen bere aita. Bederatzi anai-arreba izan zituen eta Sagatun Folkehøyskole-en hazi zen, Hamar-eko lehen herri unibertsitatean, bere aitak sortutakoa. Irakasle izateko ikasi zuen eta urtebete igaro zuen Frantzian, bertan prostituta eta ama ezkongabeekin izandako harremanak eragin handia izan zuten beregan.[2]

Bere lehengusu Kai Møller-ekin ezkondu zen eta hiru haur izan zituzten. Møller seme-alaba ugari izatearen arriskuei buruz interesatu zen eta baita ama ezkongabe eta hauen haurrei buruz ere. Asko bidaiatzen zuen eta hitzaldiak ematen zituen herrietako topaketetan, lan egiteko modu hau ez zen batere ohikoa garai hartako emakumeengan.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. (Norvegieraz [bokmål])  Lønnå, Elisabeth (2017-05-09) Katti Anker Møller . Noiz kontsultatua: 2019-03-18 .
  2. (Norvegieraz [bokmål])  Vormeland, Oddvar (2014-09-28) Herman Anker . Noiz kontsultatua: 2019-03-18 .
  3.   «Thorsø Herregård» www.thorsoe.no . Noiz kontsultatua: 2019-03-18 .