Biolina igurtzitako hari instrumentu bat da, musika klasikoaren zein folken arloan oso erabilia. Batzuetan, arrabita edo xirribika ere deitzen zaio, baina hori antzinako beste hari instrumentu baten izena da.

Stainer motako biolina.

Biolinak lau hari dauzka, bostedunetan afinatuta, izan ere: SOL, RE, LA, MI, behetik gora. Gehienetan LAtik hasten da afinatzen. Gaur egun, bere familiaren artean, alegia biola, biolontxeloa eta kontrabaxua, biolina txikiena da. Zurezko hirurogeita hamar piezak, gutxi gorabehera, osatzen dute biolina, ondo moldatuta, kolatuta eta bernizatua. Biolin hariak hestezkoak ohi ziren, baina XX. mendean metalezkoak erabiltzen hasi ziren. Hala ere, bi mota hauez gain, gaur egun hari sintetikoak (nukleo sintetiko hariak) ere erabiltzen ohi dira.

Luthier ezagunakAldatu

Biolingileek luthier frantsesezko izena ere hartzen dute.

XVI. eta XVIII. mendeen artean lan egin zuten gaur egun ere "luthier" ezagunenak direnek, nagusiki Italiako iparraldean.

Bresciako (Italia) eskola da munduko zaharrena, 1530 eta 1630 artean sortua, eta 20 magister edo maisuek osatua. Horien artean ditugu Giovan Giacomo della Corna, Daniel de Laude, Guglielmo Frigiadi, Francesco Inverardi, Battista Laffranchi, Fiorini Inverardi eta Micheli familiakoak (Zanetto Micheli, Pellegrino, Giovanni, Battista eta Francesco).

Horiez gain, aipagarri dira Gasparo da Salò (1540-1609), Gio Paolo Maggini (1580-1630), Amati familia (Andrea Amati, Antonio Amati, Hieronymus Amati I, Nicolo Amati eta Hieronymus Amati II), Guarneri (Andrea Guarneri, Pietro de Mantua, Giuseppe Guarneri, Pietro Guarneri eta Giuseppe del Gesu), Tiroleko Jacob Stainer (1617-1683), Cremonako Stradivari familia (1644-1737), Gagliano familia (Alexander, Nicolo I eta Ferdinand), Piacenzako Giovanni Battista Guadagnini (1711-1786) eta Boloniako Ansaldo Poggi (1893-1984) eta Roberto Regazzi (1956).

Biolin-jotzaileakAldatu

 
Biolina eskultura (Jadiku, 2020)

Yehudi Menuhin (1916-1999) britano-estatubatuarra izan da XX. mendeko biolin-jotzailerik ezagunenetarikoa. Mende bat lehenago, Pablo Sarasate (1844-1908) nafarra ere nabarmendu zen nazioartean.

Euskal HerrianAldatu

Tresnari edo tresna-jotzaileei buruzko lehenengo erreferentzia idatziak XVI. mendekoak dira, Tutera, Hernani, Lekeitio eta Balmasedakoak.

BibliografiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu