Ireki menu nagusia

Joan Castejón (Elche, Espainia, 1945eko abenduaren 17a) marrazkilari, margolari, eskultore eta grabatzaile espainiarra da, eta gerra osteko Valentziako berrikuntza plastikoaren garaiko errealismo sozialaren ordezkari nagusietakoa. Grup d'Elxeko kide da[1][2][3].

Joan Castejón
Bizitza
Jaiotza Elx1945eko abenduaren  17a (73 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta eskultorea
Mugimendua espresionismoa
IMDb nm6344369
www.joancastejon.com
Signatur-of-Joan-Castejon-FundacionLecasse-Joan-Castejon-1993.png

Izen osoa Joan Ramón García Castejón zuen[4].

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Bere artelanak Espainiako museo garrantzitsuenetako batzuetan egon dira ikusgai, hala nola, Arte Modernoaren Valentziako Institutuan, Alacanteko Unibertsitatearen Museoan[5], Valentziako Unibertitatearen «Martínez-Guerricabeitia» Bilduman[6] , Miguel Hernández Unibertsitatean, Bankaixa Fundazioan, Valentziako Karmengo Zentroan[7], Alacanteko Arrain Lonjako aretoan eta Elxeko Arte Garaikidearen Museoan. Hamasei urte zituela, Valentziara joan zen bizitzera; bertan, Arte Ederren Zirkuluan eta San Carlos Academian trebatu zen.

Jipoia jasotzen ari zen lagun bati laguntzeagatik eta kalez jantzita zegoen polizia-agente bati jotzeagatik, Castejón atxilotu egin zuten, eta sei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. 1969ko erdialdera arte egon zen gatibu. Urte horretan, Grup d'Elxeko kide bihurtu zen, eta talde horren erakustaldietan parte hartu zuen 1971. urtera arte.

1999an, Déniako semetzako izendatu zuten Castejón[8].


Lan nagusiakAldatu

  • Maternidad gris (1969)
  • Eran más de tres mil (1973)
  • Personaje reducido por sus propias gestas (1974)
  • La digestió (1978)
  • Mutant d'águila irreal (1980)
  • El día (1984)
  • A Salvador Espriu (1989)
  • Paisatge daurat 1993 (1993)
  • El Salt (2002)
  • Cavall nocturn (2004)
  • La guerra (2009)
  • Horrela hitz egin zuen Zaratustra (2013-2014)


ErreferentziakAldatu

  1.   El Grup d'Elx regresa tras 27 años El País . Noiz kontsultatua: 2002-12-12 .
  2.   "Condenado a tres años de trabajos forzados." El País . Noiz kontsultatua: 2013-05-14 .
  3.   Historia del Grup d'Elx Ajuntament d'Elx . Noiz kontsultatua: 2013-05-14 .
  4.   "Así era entonces." El País . Noiz kontsultatua: 1999-05-14 .
  5.   Museo de la Universidad de Alicante (MUA) MUA . Noiz kontsultatua: 2005-05-14 .
  6.   Colección Martínez-Guerricabeitia, Universidad de Valencia UV . Noiz kontsultatua: 2003-05-14 .
  7.   "Lo bello y lo siniestro se funden en una exposición en El Carmen." El País . Noiz kontsultatua: 2013-05-14 .
  8.   "En la falda del Montgó, Dénia." El País . Noiz kontsultatua: 2012-05-14 .

Kanpo loturakAldatu