Karmen Maura Amuniategi
Karmen Maura Amuniategi (Madril, Espainia, 1945) Gipuzkoan errotutako margolaria da, jaiotzaz madrildarra. Tradizio artistiko handiko familia batean jaio zen. 1964tik 1969ra Arte Ederrak ikasi zituen Madrilgo San Fernando Eskolan, eta 1970ean Hondarribian jarri zen bizitzen. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan ez zuen erakusketa askorik egin, nahiz eta pintatzeari ez utzi. Bakarkako lehen erakusketa 1980an egin zuen Donostian, eta bigarrena Hondarribian 1989an. 1990ean aldaketa nabarmena izan zuen bere lanak; ordu arte etxea eta seme-alabak zituen gai nagusia, eta 1990etik aurrera, berriz, arreta handiagoa eskaini zion paisaiari. 1991tik aurrera udaro aurkeztu izan ditu bere lanak Hondarribian, bere estudioa erakustoki bilakatuta. Pintatzeaz gain, irakasle da Hondarribiko Udalaren Pintura Akademian.
Karmen Maura Amuniategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1945 (78/79 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.