Douglas Osheroff
Douglas Dean Osheroff (Aberdeen, Washington, Ameriketako Estatu Batuak, 1945eko abuztuaren 1a) estatubatuar fisikaria da.
Douglas Osheroff | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aberdeen, 1945eko abuztuaren 1a (79 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Phyllis Liu-Osheroff (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Teknologia Institutua Cornell Unibertsitatea Aberdeen High School (en) |
Tesi zuzendaria | David Morris Lee |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Stanford Unibertsitatea Bell Labs |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Richard Feynman |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Fisika Elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
physics.stanford.edu… |
Bizitza
aldatuFisika-ikasketak egin zituen Kaliforniako Teknologia Institutuan. 1972tik 1987ra, Bell laborategietan lan egin zuen. 1987an, Fisikako eta Fisika Aplikatuko katedra atera zuen Stanford Unibertsitatean. Superfluidotasuna 1930ean aurkitu zen, helio 4an. Zientzialariek uste zuten helio 3ak ez zuela superfluido gisa jokatuko.
Osheroff ikasle zela hasi zen helio 3arekin lanean, David M. Lee eta Robert C. Richardson fisikariekin batera. Hiru zientzialariok ez ziren superfluidotasuna ikertzen ari, isotopo horren ezaugarri magnetikoak baizik, oso tenperatura hotzetara eramanez. Hala ere, Osheroffek helio 3an presio-aldaketak sumatu uste zituen, eta isotopoa superfluido bihurtu zela pentsatu zuten zalantzarik gabe bai berak bai eta beste bi lankideek ere. Zientzialariek ez zituzten aintzat hartu emaitzok, harik eta hurrengo urtean beste zientzialari batzuek berretsi zituzten arte. Helio 3aren superfluidotasuna aurkitzeagatik, Osheroffek, Leek eta Richardsonek Fisikako Nobel saria irabazi zuten 1996an.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu