Marvin Gaye
Marvin Pentz Gay, Jr. (Washington Hiria, 1939ko apirilaren 2a-Los Angeles, 1984ko apirilaren 1a), Marvin Gaye (ˈmɑɹvɪn ɡeɪ ahoskatua) izen artistikoz ezaguna, estatubatuar musikaria, abeslari eta soul, smooth soul, quiet storm eta blaxploitation ekoizlea izan zen, Motown estiloaren sortzaileetako bat. Abeslariak Gay bere abizenaren amaieran "e" bat gehitu zuen, Sam Cooke bere idoloaren omenez Gaye bihurtuz.
Bere lehen urteetan, "Motowngo Printzea" eta "Souleko Printzea" bezala ezagutua izan zen, bere garaiko hainbat hit grabatuz, hala nola "Pride and Joy", "Ain't No Mountain High Enough", "How Sweet It Is (To Be Loved by You)" eta Ameriketako Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko zerrendetan 1.a izan zen "I Heard It Through the Grapevine".
Hasierako arrakasta gorabehera, Tammi Terrell bere kidearen heriotza bortitzak Marvin Gayeren ibilbidea eten egin zuen. Depresio garai baten ondoren (sekula erabat irten ez zena), Detroit Lions amerikar futbol talde profesionalean hartzaile bilakatzea saiatu zen, baina azkenean, bere karreran eragina izango zuen lesio baten beldur, ezin zuen. Marvin Gaye 1970eko hamarkadaren hasieran musika eszenara itzuli zen eta bere ibilbideko diskorik ospetsuenetako batzuk grabatu zituen, besteak beste, What's Going On (1971), Let's Get It On (1973), I Want You (1976) eta Here, My Dear (1978).
Artikulu hau Washingtongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |